BERGARAKO EAJ PNVk GOBERNUAK MARTXAN JARRI DUEN PLAN ESTRATEGIKOAREN PROZESUAN ADOSTASUN POLITIKOAK LORTZEKO PROZESUA BIRPLANTEATZEA ESKATZEN DU

2020ko urtarrilean martxan jarri zuen EH BILDUren udal gobernuak plan estrategikoa garatzeko prozesua. Hasiera-hasieratik EAJ-PNV prozesuaren diseinuan adostasunak lortzea ezinbestekoa dela azpimarratu du, tamalez EH BILDUren gobernuak ez du adostasun bidea jorratu nahi.

EAJ PNVren ustez herriaren plan estrategikoa diseinatzeko eta prozesuak arrakasta izateko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztien adostasuna ezinbestekoa da. Horretarako, Bergarako EAJ hainbat ekarpen mahai gaineratu zituen, baina tamalez ez dira aintzat hartu.

Lehenik eta behin, EAJren ustez, plan estrategiko bat garatzeko ezinbestekoa da egungo egoeraren berri izatea, alegia, Bergara nola dagoen ezagutzea: 1. sektorea, industria, herritarren ongizatea, turismoa… “argi dugu, COVID-19ak arlo guztiak “ukituta” utzi dituela, beraz ezinbestekoa da horren gaineko diagnostikoa egitea” Maite Agirre, bozeramaile jeltzalea.

Bergaren kasuan, diagnostiko hori garatzeko 77 elkarrizketa garatu dira eta online bidezko inkesta 106 pertsonak bete dute – gehienak 18 urtetik berakoak-  (2021ko apirilaren 15ean, aurkezpenean, IZADIko adituak emandako datuen arabera). Alegia, herritarren 1,25 % (gaur egun, 14.592 biztanle ditu Bergarak). “Gure ustez biztanleriaren 1,25 %eko parte hartzea ez da nahikoa Bergararen benetako egoera zen den jakiteko” Maite Agirre, bozeramailea.

Bestalde, prozesua osoa, hau da, plan estrategikoaren diseinu osoa parte hartze prozesuan oinarritzen da, eta hau ezinezkoa da. Bergararen 2030ko plan estrategikoaren diseinuak beste hainbat atal landu eta kontuan hartu behar ditu, esaterako, egungo ikerketa sozioekonomikoa. Izan ere, bizi dugun osasun larrialdi egoerak erabat aldatu du gizarte osoaren egoera eta ezagutu beharra dago.

Azkenik, Bergarako EAJk alkateari berari galdera zuzendua egin  nahi dio: bizi dugun egoera kontuan izanda, eta COVID19ak eraginda positibo kopuruaren goranzkoa ikusita, orain ahal da momentua lanketa sakon bat exigitzen duen parte hartze prozesu bat hasteko?

Bergarako EAJ PNV zinegotzi taldearen ustez etorkizuneko gaiak, epe luzerako gaiak lantzeko, alegia, Bergararen etorkizuna definitzeko ezinbestekoa da alderdi desberdinen arteko adostasuna eta elkarlana, horretarako ezinbestekoa da, eskuzabala izatea eta benetako elkarlanean sinistea. Bergararen etorkizuna ezin dugu nolanahi zehaztu.

Bergarako EAJ PNV Udal Taldea

Bergaran, 2021ko apirilaren 20an

  1. Utzi iruzkina

Utzi iruzkina