2012(e)ko uztaila -en artxiboa
NIREKIN EDO NIRE ETSAI
Posted by eajpnvbergara in Denak on 10/07/2012
Gipuzkoako Batzar Nagusietako historia guztian, lehenengo aldiz, diputatu bati zensura mozioa aurkeztu zaio. Arrazoia, Gipuzkoako hondakinen kudeaketari irtenbidea ez emateaz gain, Gipuzkoar guztiontzat sekulako arazoa sortu duela. BILDUk egun hauetan darabilen argumentu bakarra EAJ-PSE-PPk bere aurkako frontea sortu dutela Legegintzaldiaren hasieratik. Atzean behin betirako utzi beharreko garai politikoetan bezala, alderdi hauetako bozeramaileen irudiak erabiliz, kartelak ipini dituzte Gipuzkoa osoan. Diana besterik ez zaie falta aurpegi hauei garai ilun haiek gogora ekartzeko. BILDUk fiskalitateari buruzko proposamenak PSErekin aurrera atera ditu, PPren babesarekin Gipuzkoako errepide guztietan peaje eta zerga berriak ipini nahi ditu. Non dago beraz, hiru alderdien frontea? Fronte hori egia balitz, Martin Garitano ez zen sekula diputatu nagusia izango eta Donostiako alkatetza ere ez zen BILDUren eskuetan egongo. Gogora dezagun EAJk ahalbideratu zuela guzti hori. Honen aurrean, BILDUk hartu duen erabakia hauxe izan da: nirekin edo nire etsai. Mesede egiten al dio honek garai politiko berriari?
Aintzane Oiarbide
2012ko Uztailak 10