2014(e)ko uztaila -en artxiboa

EAJ-PNV DENUNCIA EL ABANDONO DEL PARQUE DE ARRIZURIAGA MIENTRAS EL AYUNTAMIENTO JUSTIFICA EL MANTENIMIENTO DE UN JARDIN PRIVADO

–        Los jeltzales denunciaron hace tres años el estado en el que estaba el parque público de Arrizuriaga cuando se abrió como reclamo electoral y consideran que la conservación del patrimonio municipal debe ser prioritario

–        EAJ-PNV acusa al gobierno municipal de justificar con escusas e incumplir el reciente acuerdo para el mantenimiento de los jardines de la Fundación Olaso.

El grupo municipal de EAJ-PNV de Bergara ha reclamado al gobierno municipal de Bildu que haga frente a los numerosos problemas que tiene el parque de Arrizuriaga antes de ocuparse del mantenimiento del jardin de la Fundación privada Olaso. Hay que recordar que los jeltzales ya registraron una iniciativa al comienzo de la legislatura para adecuar el parque de Arrizuriaga y poder ser utilizado por las y los bergareses con total seguridad. Según las declaraciones de los ediles jeltzales, Arrizuriaga se abrió en agosto de 2011, tras anunciarse su apertura en plena campaña electoral para las municipales. El parque se abrió en precario, sin haber hecho las actuaciones mínimas para preservar la seguridad de los usuarios.

Tras la denuncia de los jeltzales, el gobierno municipal hizo algunas actuaciones y puso varios carteles prohibiendo el paso a algunas actividades y a animales. EAJ-PNV recuerda que hubo que hacer un diagnóstico de los árboles del parque, muchos de ellos en muy mal estado y con peligro para los usuarios, todo ello después de que se abriera el parque al público. Sin embargo, las actuaciones llevadas a cabo, no son suficientes para tener en condiciones un parque municipal de esa importancia. Según los ediles del grupo municipal de EAJ-PNV, habría que hacer una actuación integral para evitar muchas situaciones de riesgo para los niños y para el total provecho para las y los bergareses.

Sin embargo, Bildu ha optado por no invertir recursos económicos para dicho patrimonio público pero sí ha decidido firmar un convenio para mantener los jardines de Olaso. A este respecto, el grupo municipal jeltzale cree que los reportajes promovidos por la alcaldesa y los responsables de la torre Olaso han sido un paripé para beneficiar a una fundación privada con la excusa de ponerlo al servicio de las y los bergareses y de los turistas. ¿Qué sentido tiene decir que se beneficiará a los turistas y no abrir el jardín hasta septiembre? Los jeltzales añaden que además, se incumple la segunda cláusula del convenio ya que los trabajos a los que se alude que se realizarán a la firma del convenio, ya estaban realizados con antelación , en el mes de Mayo.

 Por otra parte, el paripé de Bildu de hacer ver a la ciudadanía que a cambio, la Fundación Olaso, abre las puertas al pueblo de día no tiene ninguna justificación, ya que tenemos entendido, que en el Testamento de Telesforo Monzón, se dice que el Patrimonio de Olaso, es para el disfrute de todas y todos los bergareses.¿Por qué los responsables de la Fundación Olaso, con su presidente, Señor José Luis Elcoro a la cabeza, hantenido cerrado al público éste Patrimonio?

Los jeltzales aseguran que no hacía falta ningún convenio con el ayuntamiento para abrir las puertas al pueblo de Bergara en cualquier momento. Es una cuestión de voluntad.

 Por todo ello, el grupo municipal de EAJ-PNV de Bergara solicita al gobierno que se ocupe de los parques municipales como es debido y después dé la misma oportunidad que a la Fundación Olaso al resto de jardines privados y no se dedique a “vender” convenios cuando lo que está haciendo es beneficiar a una entidad privada con decisiones tomadas arbitrariamente, sin informar debidamente, enviando a trabajadores municipales antes de firmar nada y gobernando como si el ayuntamiento fuera un instrumento partidista.

Advertisements

Utzi iruzkina

ELKARLANA… OSTIKOKA?

Uztailaren 1ean Osoko Bilkura izan genuen Antzuolan, eta ohikoa izaten denez, mozioak izan ziren eztabaidagai ugariena, nahiz eta “eztabaidagai” izateak ez duen berekin inolako eztabaidarik ekartzen, Bilduko alkate eta zinegotziek oso gutxitan hartzen bait dute hitza ezer esateko. Total, zertarako: bozkatu eta kitto.

Mozioetako batek bere zioan espetxe politika ez ohiko eta mendekutzailea salatzen zuen, baina ebazpenean “herritarren mobilizaziorako deia” besterik egiten ez zuenez, abstenitu egin ginen. Gauza bat da Españaren jarrera bidegabea salatzea eta bestea, manifetara deitzea. Aurrenekoarekin ados, bigarrengorako… ez al da ba nahikoa ezker abertzaleak egindako deialdiekin?  Baietz dirudi, joan den urtarrilean Bilbon egindako manifestaziorako deia guk egin izana egokitzat dugun bezala.

Azkenean, plenoko gairik garrantzizkoena, Kutxa izan zen. Herritar bat azaldu zen eta galdetu zuen: “Ama, hitza hartu nahi badet, ze formatutan har dezaket?” Eta alkateak erantzun: “eskari galderetan”. Hartu zuen hitza, luze, eta bazter guztietan entzuten ditugun salaketa, gehiegikeria eta purrustadak entzun behar izan genituen, eta halamoduzko formatoan, erantzuten saiatu.

Beraz, Antzuolako udalbatzan, herri borondatearen ordezkariak mutu egonda ere, lasai, badago Permach edo Barrenaren tesia defendatuko duenik eta.

EAJren kontra egiteko dena zaie baliagarri, eta kasu honetan, baita Kutxa eta Kutxabank (non gipuzkoarren aurrezkien %40a gordetzen den) erasotzea.

Baina horrela, nola demontre lortuko dugu inoiz, besteak beste, Españako legeen menpekotasunetik ihes egiten duen euskal finantza sistema bat moldatzea ahalbideratuko digun marko juridiko propio bat sortzeko indarra? Ze balio du Arraizen “elkarlanerako deiak” ezker abertzalearen estrategia osoa EAJri ostikoka jardutean oinarritzen bada?

 

Euge Arrizabalaga Olaizola

Antzuolako EAJko zinegotzia

Utzi iruzkina

DESKARGAKO ISUNA

Aste honetan entzun dugu Diputazioak isuna jarri diola Deskargan lanean ari den enpresari bertako lanetan hil zen langile baten ardura egotziz. ELA sindikatuak aldiz akats arin bati dagokion isuna dela leporatu dio Foru Aldundiari, obraren aurrekontuaren %4 izan beharrean %10aren kopuruari dagokion isuna ipini behar omen zion enpresari. Sindikatu honek behin eta berriz salatu du legealdi honetan Diputazioaren obretan gertatzen ari diren irregulartasunak, izan ere Aldundiak berak hartutako erabakien ondorioz gertatzen omen dira lan istripu hauek zenbaitetan. Arrazoia zein? Aldundiak obra handi hauek egiteko adjudikazioak gehiegi merketu izana. Gauza bat da aurrekontuak ondo kudeatzea eta adjudikazioak ondo egokitzea baina merke zurrean ibiltzeak ez du merezi pertsonen biziak jokuan daudenean. Hori da ELA sindikatuaren salaketa eta hori omen da euren iritziz eragin larri hauen oinarria. Ez al luke hobe Foru Aldundiak erantzunkizun guztiak besteei bota ordez bere baitan eta enpresa eta langileekin elkarlanean hausnarketa egitea? Isunak jartzen direnerako joan da 33 urteko langile baten bizia.

 

Aintzane Oiarbide

 

2014ko Uztailaren 10ean

Utzi iruzkina

EAJ-PNVk Bilduko Udal Gobernuak Olaso Fundazio pribatuarekin sinatu duen akordioan irregulartasunak salatu ditu

 Alkate andereak dagokion batzordeari informaziorik eman gabe, eta aurretik udalbatzan proposamenik aurkeztu gabe, udal langileei erakunde pribatu baten lorategiak zaintzeko agindua eman die

EAJ-PNVk informazio falta, gardentasun gabezia eta Bilduren “ordeno y mando” gobernatzeko eredua salatu ditu

Bergarako EAJ-PNVko udal taldea, beste behin ere, kezkatuta dago legealdi honetan ohiko bilakatu diren udal gobernuaren jardunaren irregulartasunengatik, kasu batzuetan legez kanpoko jarduna ere izan dena. Oraingoan, jeltzaleek argitu dutenez, alkate andereak maiatzean udal lorezainei agindu zien José Luis Elkorok zuzentzen duen Olaso fundazio pribatuko lorategiak konpontzeko eta zuhaitzak mozteko. Hori aurretik dagokion, eta duela hiru hilabete deitu ez den, batzordean informaziorik eman gabe eta oposizioko zinegotziei bestelako informaziorik helarazi gabe. Bilduk udaletxea bere lanabes gisa erabiltzen du, inor kontutan hartu gabe gobernatuz eta oposizioko alderdiei informazioa ezkutatuz, azaldu dute jeltzaleek.

“Oposizioko zinegotziek udal langileak erakunde pribatu honen lorategietan lanean ari zirela jakin genuen herritarrek ikusi eta esan izanagatik”, jarraitu dute zinegotzi jeltzaleek.

EAJ-PNVk Bilduko udal gobernuari joan den asteleheneko, ekainaren 30eko, udalbatzan daturik ez ezkutatzeko eta erabat garden izateko eskatu zion. Baita beren proposamenak alderdi politiko guztiak ordezkatuta dauden informazio batzordeetan aurkezteko.

Halaber, EAJ-PNVko udal taldeak alkateari eskatu dio herritarrei azaltzeko zer egiten duen bergararren poltsikotik bildutakoarekin, bereziki udaletxeko baliabide eta langileak udalgintzakoak ez diren ekimen pribatuetarako erabiltzen dituenean.

Azkenik, EAJ-PNVk, asteleheneko udalbatzan, udal gobernuari oposizioari beharrezko txosten teknikoak aurkezteko eskatu zion, nonbait txosten horietan oinarritu baita alkate anderea aipatu erabakia hartzeko. Halaber, herriko beste lorategien azterketa egiteko ere eskatu zuen talde jeltzaleak, horrela Olaso fundazioko lorategietan aurrera eramandako ekimen bera herriko lorategietan ere martxan jarri ahal izateko.

EAJ-PNVKO UDAL TALDEA

Bergaran, 2014ko uztailak 3.

Utzi iruzkina

%d bloggers like this: