2012(e)ko otsaila -en artxiboa

EAJ-PNV-K ALDUNDIARI ESKATU DIO, AURREKONTUAREN BIDEZ ATEZ ATEKO BILKETA SISTEMA DIRUZ EZ LAGUNTZEKO.

Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok esan duenez, “Gipuzkoako Batzar Nagusiek ezin dute onartu zabor-bilketan Gipuzkoak atzera egitea”.

Gipuzkoako Foru Aldundiak herenegun jakinarazi zuenez, aurten 547.592 euro emango dizkie hiri hondakinen berrerabilera eta prebentziorako proiektuei. EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok honakoa esan du: “Berri hori eta Bildu 34 herrietan atez atekoa jarriko duelakoa bat egin dute denboran”.

Olanoren ustez, “bilketa-sistema hori garestiagoa, jasangaitza eta zorrotza da eta gainera, Birziklatzearen eta kontzientziazioaren kultura inposizioagatik aldatuko du”. Ildo beretik, jeltzaleen bozeramaileak azpimarratu duenez, “Batzar Nagusiek ezin dute onartu zabor-bilketan Gipuzkoak atzera egitea”. Olanoren aburuz, “aldundiak orain arteko bidetik jarraitu behar du eta, era berean, Europako zabor-kudeaketarako eredu aurreratuenei so egin behar die”. 

Honenbestez, EAJ-PNVren bozeramaileak ebazpen-proposamena aurkeztu zuen atzo. Bertan, aldundiari segidakoa eskatu dio: “Aurrekontuaren bidez atez ateko bilketa-sistema diruz ez laguntzeko”. Markel Olanok esan duenez, “Batzar Nagusiek ezin dute onartu aldundiak diruz laguntzea ekonomia zein ingurugiro ikuspegitik kudeaketa-eredu jasangaitza; izan ere, eskumenik ez du eta derrigortutako eredua da”.

Advertisements

Utzi iruzkina

“Atez at(z)e(ra)”

 

Azkenaldian idatzi asko argitaratu dira Goienan gai honen inguruan…

… eta, gutxienean, aurrekariak objektiboki azaldu behar direlakoan nago. Alemaniako Berdeak izan ziren 0 Zabor kontzeptuaren aitzindariak: kontsumotik eratorritako zaborra ahal den

neurrian ekidin eta, gainontzekoan berrerabiliz, birziklatuz eta konpostatuz.

Azken urteotan, 80ko hamarkadan arbuiatzen zuten balorizazio energetikoa gehitu diote kontzeptuari. Errausketa, berrerabiltzerik, birziklatzerik edo konpostatzerik ez dagoen zaborra tratatzeko aukera ekologikoena dela aitortzen dute, prozesuaren ondorioz, gainera, argindarra lortuaz. Poztu nau Alemaniako Berdeen 0 Zabor ikasgaia hedatzen doala ikusteak pentsaera desberdineko herritarren artean, baina ikasle eskasak ginateke bilketa metodoaren eztabaidarekin nahita nahastuko bagenu. Bilketa metodoa edozein dela ere, berrerabiltzerik, birziklatzerik edo konpostatzerik ez dagoen zaborrak gure zabor guztiaren herena baino gehiago izaten jarraituko du.

Ondorioz, zaborraren trataeran eragi

nik ez eta, garestiagoa eta deserosoagoa izanik, ez al da atzera pauso atez atekoa?

Ixidor Solupe.

Utzi iruzkina

EAJ-PNVk Bilduri leporatzen dio bere zabor-bilketarako eredua etsi-etsian inposatu nahi izatea.

Gehiengo osoa duten udalerrietan atez ateko bilketa-sistemari ekiteko Bilduk egin duen iragarpenaren aurrean, EAJk honako hau adierazi nahi du:

-Errespetua galtzea da iragarpen hori, dagozkien udalerrietan egin beharrean, prentsaurreko batean egitea,.

– Ezker abertzaleak, edozein izaeratako gaietan, parte hartzeko prozesuak abiatu behar direla defendatu du beti eta, orain, berriz, sistema hori modu autoritarioan inposatzea erabaki du, herritarrei kontsultarik egin gabe eta parte hartzeko aukerarik eman gabe.

– Atez atekoak ez dio konponbiderik ematen azken hondarrari, beti egongo baita azken hondar bat ezingo dena ez aurreikusi, ez birziklatu, ezta konpostatu ere.

– Atez atekoak ez ditu saihestuko zabortegiak, ezta erraustegiak ere. Horregatik, ohartarazi behar da ezker abertzaleak, esan duen hitzetan, atez atekoarekin aurrera segitzeko erabakia hartzen badu, Gipuzkoako zabortegiak kolapsatu daitezkeela.

– Sistema aldatzeak gastu arrunta modu garrantzitsuan haztea dakar Bilduko alkateak dituzten udalerrietan. Atez ateko bilketak hirukoiztu baitezake zabor-bilketaren gastua, horrek udaletako diru-kutxetan eta Gipuzkoako familien poltsikoetan izan dezakeen eraginarekin.

– Ezker abertzalea gipuzkoarrak engainatzen ari da, ez baitu esaten, edo ezkutatu egiten baitu, erraustegia edo zabortegiak handitu/berriz zabaldu beharko direla. Oraingoz, dakigun bakarra da sistema horrekin fenomeno edo gertakari berria sortu dela “zabor turismoa” deritzona, eta fenomeno horri esker, esate baterako, Antzuolan, 2011an hiri-hondakinen %40a desagertu egin da. Hitz batez, arazoa konpontzen ez duen sistema inposatzen ari zaigu.

– Gipuzkoan, 2000tik 2010era bitartean, hiri-hondakinen bilketa selektiboa %17,4tik %43,31ra igo da. Datu horiekin agerian uzten da, XXI.mendean sentiberatasuna eta heziketa izan behar direla birziklapenaren aldeko oinarriak, eta ez inposizioa – Bilduk nahi duen bezala –, eta orain arte egindako lana dela segitu beharreko bidea, Europako zabor-bilketarako eredu aurreratuenekin bat etorrita.

Laburbilduz, Bilduk bere zabor-bilketarako eredua inposatzeko ahaleginaren aurrean gaude. Errausketa saihesteko helburua jarrita, etsi-etsian hartu duen estrategiaren lehen fasea da atez atekoa inposatzea, eredu osoa definitu gabe eta azaldu gabe.

Etsi-etsian ari da Bildu, gaurkoan absurdoa kudeatuz eta bihar, erremediorik jartzen ez bada, kaos hutsa.

Horregatik guztiagatik, Bilduk “atez ateko” sistema jarriko duela iragarri duen udalerri guztietan, EAJk herritarren partaidetzarako mekanismoak exijituko ditu, galdeketa batekin amaitu daitezkeen mekanismoak.

Mª Eugenia Arrizabalaga

GBBko Bozeramailea


Utzi iruzkina

Horrelakorik Bergaran ez mesedez!!!!

Utzi iruzkina

Bilduk euskararen erabilerarako diru laguntzak %41 jeitsi ditu!!!

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak aurreko astean euskararen erabilera sozialaren esparruan diru laguntzak emateko 2012ko deialdia argitaratu du. Horien artean, besteak beste, Euskerazko Informazio eta Komunikazio Teknologia proiektuak daude. 

Kultura departamentuak gai honetarako eskeiniko dituen diru-laguntzen oinarriak oraindik ezagutzen ez badira ere, EAJ-PNV batzarkide taldeak azterketa sakona egin du, eta honako ondorioak atera ditu: 

- 2011ko aurrekontuan, Informazio eta Komunikazio Teknologia proiektuentzako diru-laguntzak guztira 507.601 euro ziren. Hauek Gipuzkoa 2.0 izeneko programaren barruan zeuden. 
- 2012ko aurrekontuetan alor hori bitan zatituta dago: lehenengoan, Euskera departamentuko zuzendaritzak kudeatuko du (199.934 euro), eta bigarrena, Kultura departamentuaren esku egongo da (100.000 euro). Hots, guztira 299.934 euro. Ez dago beste aurrekontu-sailik.
- 2011ko 507.601euro eta 2012ko 299.934 euroen arteko diferentziak argi uzten du %41 jeitsi direla diru-laguntzak.

 

Utzi iruzkina

Ihauteriak 2012 Free Euskotland!!!!

“Venimos a reclamar la anexión de Euskadi a Escocia para poder participar en el referéndum de autodeterminación”
Sabin Etxea se ha convertido esta tarde de carnaval en Sabino´s Hause, territorio escocés, donde las gaitas de los Highlands, los kilts, la scotch pie y el whisky se han mezclado con los sonidos de la txalaparta y los sabores de la tostada de Carnaval.
El heredero del clan Wallace de Braveheart, Anthony Or´tuzar, ha presentado, antes las verdes praderas de Albia Gardens y junto a su ejército de valientes guerreros y guerreras, las bases constituyentes y reconstituyentes de la nueva Euskotland. En palabras del heredero escocés, “comparecemos con el corazón caliente, como Braveheart, y las piernas frías. Venimos a reclamar la anexión de Euskadi a Escocia para poder participar en el referéndum de autodeterminación”.

“Es verdad que ellos tienen petróleo, pero nosotros tenemos gas en Bermeo y ahora también en Araba. Juegan al fútbol y al rugby. Nosotros también. Ellos tocan la gaita y nosotros el txistu. Su País tiene los Highlands y está pegado al mar del norte. Nosotros tenemos los Auñamendiak y el Golfo de Bizkaia al norte. Y al sur, ambos tenemos un pleito centenario con los vecinos. Ellos y nosotros tenemos presidentes anfibios: Alec Salmón y Patxi Lo-Pez. Vamos, que somos como dos gotas de agua, salvo en que ellos van a poder decidir y nosotros dicen que no” ha destacado.

“Euskadi Eskozian sartzea eskatzera gatoz, autodeterminazio erreferendumean parte hartzerik izan dezagun”
abin Etxea inaute larunbat honetan bilakatu da Sabino´s House, eskoziar lurraldea, non Highlandetako gaitak, kiltak, scotch pie-ak eta whiskyak txalaparta soinuekin eta Inauterietako torraden zaporearekin nahastu diren.
Anthony Or´tuzar Braweheartarren Wallaceren leinuaren oinordekoak Albia Gardens zelai berdeetan bere gerlari ausartekin batera aurkeztu ditu Euskotland berriaren oinarriak eta bizigarriak. Eskoziar oinordekoaren hitzetan “bihotza bero dugu Braveheart gure asaben antzera, baina hankak hotz daude. Euskadi Eskozian sartzea eskatzera gatoz, autodeterminazio erreferendumean parte hartzerik izan dezagun”.

“Egia da eurek petrolioa dutela, baina guk gasa dugu Bermeon, eta orain Araban ere. Futbolean eta errugbian egiten dute. Guk ere bai. Gaita jotzen dute eta guk txistua. Beren Herriak Highlandetako lur garaiak dituzte eta Iparraldeko itsasoa dute ondoan. Guk Auñamendiak ditugu eta Iparraldean Bizkaiko golkoa . Hego aldean, biok dugu mendeetako auzia gure behealdeko auzokoekin. Biok dugu presidente anfibioak: eurek Alec Salmon eta guk Patxilo Pez. Laburbiltzeko, ur tanta bi gara, baina haiek erabakitzeko aukera izango dute, eta guk, batek daki” azpimarratu du.

Utzi iruzkina

Aintzane Oiarbide: Euskadi Vs Rumania

Errumaniako lagun batek esan zidan: zergatik egiten du jende horrek azpiegituren aurkako protesta? Errepide azkar eta modernoak dituzue, ospitale handi eta aurreratuenak, uraztegi handiak urik gabe gera ez zaitezten, polikiroldegiak, unibertsitateak, portu eta aireportuak euskaldunak joan-etorrian ibili zaitezten zuen industrietako produktuak saltzen. Giza eskubideetan oinarritutako Herria eraiki duzue… Nik honela erantzun nion: Gogoan al duzu 1989an Errumaniara joan nintzenekoa? Errepublika Sozialistaren buru Ceaucescu diktadorea zen. Mutiko bat kalean gerturatu eta behatzak zapata apurtuetatik kanpora zituela ikusi eta zapata parea erosi genion… Hura delitua! Polizia errumaniarra gure atzetik abiatu zen. Hilabete ta erdira, Ceaucescu eta bere Andrea, urrezko iturri eta lababoak zituen jauregian zeudela, mixerian zeuden errumaniar  herritarrek, ejekutatu egin zituzten. Lagunak esan zidan: bai, gogoan dut. Orduan Errumanian azpiegitura erraldoiak genituen, museo batzuk, liburutegiren bat baina batez ere diktadore sozialistaren irudi erraldoi eta sozialismoaren omenezko monumentuak…

Aintzane Oiarbide

Bergaran, 2012ko Otsailak 15.

Iruzkin 1

“Erronka berrien aurrean kikildu gabe”

Mundua aldaketa sakonak jasaten ari da.

Aldaketa horiek krisi latza ekarri dute Euskal Herria bere barne daukan mendebaldera.

Euskaldunon ongizatea eta aberastasuna ukiezinak zirelakoan geunden orain arte, baina bat-batean, harriduraz, sistema guztia kolokan nola jartzen den ikusten dugu.

Erronka guztiak gaindituta zeudela uste genuenean, erronka handiagoak agertu zaizkigu aurrez aurre.

Horrela, krisi egoera honen aurrean, bi pentsamolde-korronte nagusi nabarmentzen dira:

Alde batetik, langileon eskubideak gutxitu eta lan baldintzak prekarizatuz lanpostuak sortu daitezkeela uste dutenak (Rajoiren lan-merkatuaren erreforma, horren adibide); eta bestetik, pankarta baten atzean jarri eta larunbatero manifa batean parte hartuz egoera aldatu daitekeela uste dutenak (Martin Garitano ahaldun nagusia kasu).

Baina debagoiendarrok badakigu eta demostratu dugu beste bide bat badagoela.

Badakigu aberastasuna banatu ahal izateko, lehenengo sortu egin behar dugula.

Baita ere badakigu sorkuntza hori etengabea izan behar dela.

Eta horren adibide nabarmenena: sozialismoa vs kapitalismoaren arteko dualismo sinplistatik ihes eginez, Arizmendiarrietaren lidergopean, Debagoienean jaio, hazi eta garatutako unibertsitate, industria, aseguru etxe, finantza eta banaketa elkarteak.

Ez daukagu duda izpirik, erdibide zentratu horretan mantenduz, kikildu gabe egingo diegula aurre agertzen zaizkigun erronka guztiei.

Eñaut Portuondo
Arrasate

Utzi iruzkina

Aintzane Oiarbide: La ponencia de carreteras es un paripé, por lo que no creemos que vaya a tener ningún resultado.

Aintzane Oiarbidek gaur goizean batzar nagusietan esandakoak.

Entzuteko klik egin→

Utzi iruzkina

Joseba Egibar legebiltzarrean Bakegintzaz hitzegiten.

 

Utzi iruzkina

%d bloggers like this: