2011(e)ko azaroa -en artxiboa

ARRIZURIAGAKO PARKEAREN EGOERA

Joan den Legealdi guztian Arrizuriagako parkea itxita eduki zuen Udal Gobernuak. 2011ko Udal Hauteskundeen atarian, Maiatzean, parkea zabaltzeko asmoa erakutsi zuten eta horretarako aurrekontua 30.000€ koa izango zela adierazi zuten publikoki prentsaren bitartez.
EAJ-PNVko Udal taldeak salatu egin zuen Arrizuriagako parkea zabaltzeko modu hau. Izan ere, EAJk publikoki azaldu zuen bai hauteskunde aurretik, baita hauteskunde kanpainan ere, parkearen inguruko etxeak egin zituzten promotoreekin lortutako akordioaren ondorioz 300.000€ eskuratu zituela Udalak behar bezalako proiektua egin eta parkea kondiziotan zabaltzeko.
Abuztuan, Udal Gobernu berriak zabaltzeko baimena eman zuen aurreko gobernuaren ildotik jarraituz.
Udaletxean galdetu dugun arren, ez dakigu diru hori non dagoen eta horren ordez 40.000€ gastatu ditu Udalak parkea baldintza desegokitan zabaltzeko. Gainera, irregulartasunez betetako prozedura honen berri ez zitzaion udal zinegotzi guztiei eman.
EAJ-PNVk salatu nahi du Arrizuriagako parkea inolako txosten teknikorik gabe zabaldu dela eta ez dituela hiritarrontzat eta batez ere haurrentzat segurtasun neurriak betetzen. Egin diren konponketak ez direla nahikoak izan parkea baldintza seguruetan zabaltzeko.
EAJko ordezkariok parkea erabiltzen duten haur eta gurasoengandik kexu asko jaso ditugu eta oso arduratuta gaude bertan gertatu diren istripuekin.

Ondorioz, EAJ-PNVko Udal zinegotziok eskatzen diogu Bergarako Udal Gobernuari egin dezala beharrezko txosten teknikoa eta zabaldu dezala Arrizuriagako parkea segurtasun baldintzetan, horretarako aurreikusia zegoen diru partida erabiliz.

EAJ-PNVko Udaltaldea.

Advertisements

Utzi iruzkina

ZABORREN IPUINA

Orain dela egun batzuk, irakurri nuen Antzuolak zaborren %90-a birziklatu zuela Urrian. Hala balitz zoriontzeko albistea da… baina Udaletxe honek emandako datuen arabera, zaborren kopurua “bapatean” %50 era jeitsi da. Antzuolako zenbait herritar ikusten omen dute Bergarako edukiontzietan zaborrak botatzen. Atez-ateko sistema daukaten beste zenbait herritan ere gertatzen omen da hau.Beste alde batera begiratzeak ez du zaborren kudeaketaren arazoa konponduko. Kontua da, atez-ateko bilketa sistemak

Herri guztietarao balio du? Gure etxe azpian zabor potoak eta zabor kiratsa egun osoz edukitzeko prest gaude? Zenbateko igoera suposatzen dio herritarrari zabor zergetan sistema hau aukeratzeak? Zer egin behar du Diputazioak birziklatzen ez den zaborrarekin?. Errauskailuari ezetz esatea jarrera politiko bat besterik ez den susmoa daukat. Beste alternatibarik ez dago oraingoz. Urtetan egon gara Europa eta Ameriketako sistemak aztertzen. Ondorioa: Flandesen, mundu mailan birziklapen mailarik altuena daukan Herrian, 10 errauskailu dituzte eta gu baino zorrotzagoak izan dira ingurumena zaintzen.

Aintzane Oiarbide

Utzi iruzkina

ESKERRIK ASKO GUZTIOI EAJ AUKERATZEARREN!!!

Gaur, egun pozgarria da euskaldunontzat eta bereziki Eusko Alderdi Jeltzalearen proiektua defendatu dugunontzat.

  1. Alderdi abertzaleok gehiengoa lortu dugu: 608.045 botokin (53,5%)
  2. EAJk boto gehiengoa lortu du + 40.000 bigarrenari
  3. EAJk talde politikoa lortu du: 5 diputatu
  4. EAJk Araban ere lortu du diputatua (hiru herrialdetan)
  5. Nafarroan, GeroaBai diputatua lortu du

Zorionak gurekin izan zaretenoi eta lagundu diguzuelako halako emaitza onak lortzen.

¡Eskerrik asko Euskadi!

¡Gora Euskadi Askatuta!

Utzi iruzkina

ESKERRIK ASKO EAJ BOZKATU DUZUEN GUZTIOI!!

Utzi iruzkina

Zergatik ez atez-atekoaren referendumik? Zergatik bilduk ez du egiterik nahi? Ez dira erantzunaren beldur izango?

¿Referendum en Bergara para el Atez-ate?¿Por qué Bildu no lo quiere hacer?

Utzi iruzkina

ETXEGARATE

Orain arte, abiadura handiko errepideak eraiki eta mantentzea gipuzkoarrok bakarrik ordaindu ditugu gure zergen bitartez. Autopistetako peajeetan, baditugu deskontuak TAG txartelaren sisteman sartuz gero. N-1ean ordea, ez du gure Lurraldea zeharkatzen duen inork ordaintzen, baina gipuzkoarrok bai, noski, gure zergen bitartez mantentzen dugu eta sufritzen ditugu lepoz gainezka dagoen errepide honetako arazo larriak. Europako arau batek dionez, erabiltzaile orok ordaindu behar ditu errepide transeuropear guztiak eta hemendik dator Etxegaraten peajea ipintzeko zergatia. Baina Errepideetako Diputatu andrearen hitzetan, ez du peaje hori kobratzeko asmorik,“Euskal Herriaren bertebrazioaren aurka” omen doalako (¿???) baina azken argumentua, peaje hori ez zegoela aurreikusia errepideen zorrak eta mantenua ordaintzeko. Zertarako kobratu peajea egunero erabiltzen duten europako kamioi astun guztiei? Guzti hauentzat, alfonbra gorria eta gure errepide honetatik dohain pasatzeko gonbitea!! Bitartean, Debagoienatarrok, urte askotan bezala, abiadura azkarreko errepideak ordaintzera!!!

Aintzane Oiarbide

Utzi iruzkina

DENAK EZ DU BALIO

Arabako Diputazioa gobernatzeko negoziaketek agerian utzi dute zenbait praktika ustel. Herritar askok pentsatu izan du politikari guztiak berdinak direla, guztiek dirua egin nahi dutela. Boterea lortzeko edozer gauza egingo luketela… Ezker Batuak demostratu du barrundik ustelduta dagoela eta ezker politiken gainetik, Arabako Herritarren interesen gainetik eta edozein etika politikoren gainetik beren poltsikoa bete eta aulki bat edukitzea besterik ez dutela nahi izan.Txartel gorria norbaitek merezi badu hauetxek dira. Baina gogoeta bat egin nahi nuke politikarien alde. Denak ez dira berdinak. EAJk demostratu du ez dagoela ez klientelismoaren menpe, ez poltsikoak betetzearen alde eta ezta boterea irrikitzen ere, urte askotan jende askok esan duen bezala. Gauzak eginez demostratzen dira. EAJren helburua materialista izango balitz eta “poltronari” erabat lotutakoa, gaur egun Gipuzkoako Diputazioaren gobernua eta Arabako Diputazioarena, bere eskuetan egongo ziren. Denak ez du balio politikan. Nortzu atera dira garaile Arabako auzi honetan? PP-PSOE frontea, esango nuke.

 

 

Aintzane Oiarbide

Utzi iruzkina

Nortzuk izan ote dira?

KANPAINA ZIKIN BATEN AURREAN AURKITZEN GARA.

Utzi iruzkina

%d bloggers like this: