2012(e)ko urria -en artxiboa

BERGARAKO EAJ-PNVk BERGARAKO TASEN KONJELAZIOA ESKATU DU EGOERA EKONOMIKO LARRIAN HERRITARRENTZAT JUSTIZIA SOZIALA ALDARRIKATUZ

2013rako ORDENANTZAK

2. Titularra: EAJ-PNVren iritziz ez da onargarria Debagoienan Atez ate ezartzeko BILDUk 18.000€ko gastuak onartzea egoera kezkagarri honetan.

Ordenantzei buruzko gure proposamen eta erantzunak eman baino lehen, gure ikuspuntua kokatu nahi genuke, adierazi du Bergarako EAJko Udal taldeko Aintzane Oiarbide bozeramaleak, eta honela jarraitu du:

“Garai zailak bizi ditugula ezin uka. Udaletxearentzat ez da erraza krisi garaian inbertsioak egitea eta Herriarentzat zerbitzu onak ematea baina gure ustetan, ezinezkoa ere ez da. Udaletxeak krisia gogor pairatzen badu ere, are gogorrago Herritarrek eta hauen artean lanik gabe, lantokian hala-nola dabiltzanak, gizartetik kanporatuta daudenak eta etxea ordaintzeko nahiko lanekin dabiltzanak. Beste asko ere aipatuko genituzke. Garai zail hauetan Udalak lehentasunak markatu behar ditu eta guretzat, zalantzarik gabe, justizia sozialean oinarritzen den Herritar ororen eskubide eta babesa dira. Ez da nahikoa Hauteskunde kanpainatan “Justizia soziala” goraipatu eta bandera egitea. Politika errealean, praktikan, erakutsi behar da Justizia soziala dela helburu nagusiena.

Bergarako Udal Gobernuarengandik jaso dugun Ordenantza proposamenari buruz esan nahi dugu, ez dugula uste Justizia soziala babesten dutenik, ezta krisi egoerari irtenbidea emango dietenik ezta ere Kudeaketa on baten praxia betetze dutenik. Oro har ikusten duguna da, joan den urteko Ordenantzak hartu eta KPIa igotzea proposatzen dela, hainbat kasutan gehiago, BEZaren eragina kirol zerbitzuetan eta Foru Arau berriaren ezarpenak markatzen duen gehiengoa aplikatzen dela. Hau da, politika errekaudatzailea edo diru-bilketa hutsa.

Bost puntutan laburbildu nahi genuke ordenantza hauetan azaltzen diren tasei buruzko igoerari EZEZKOA emateko:

1- Gizartearen egoera. krisiak gehien zigortzen dituenak herritarrak dira, langileak, , pentsio batekin bizi direnak, merkatariak, langabezian daudenak, gaisorik daudenak… Azpimarratu nahi genuke aurten, 2012an, Bergarako Udalbatzan gure Herriko industriarik esanguratsuenetako langileen bi mozio aurkeztu direla. Eta esan beharra dago bietan, aho batez onartuak izan direla. TAVEXeko langileen egoera ezaguna da udal zinegotziontzat eta zenbait kasu dramatikoak direla ere badakigu. Erretiroa ezin kobratu dabiltza nahiz eta epaiak irabazi eta irabazi. Bestalde, Arcelorreko langileek ere erakutsi ziguten beraien kezka, Bergarako planta itxi egingo ote duten eta politikooi laguntza eske ea guztion artean zeozer egin dezakegun beraien lanpostuak bermatzeko. Ezagutzen dugu ere Bergarako beste zenbait industria, tailer, eta zer esanik ez komertzioa, kinka larrian daudela. Tabernariak ere kexu dira. Ez dugu uste testuinguru honetan, tasak igotzea denik premiarik handiena, ezta sozialki justua ere.

2- Bergarako presio fiskala. Bergarako presio fiskala, Gipuzkoako bataz bestearekiko %25 altuagoa da. Garai zail hauetan, gehiegi bergararrontzat.

3- Irizpide optimistak. Joan den urtean, 2011ean, Udalbatza berria lanean hasi eta berehala, EAJ-PNVk eskatu zuen pleno monografiko bat Udaleko egoera ekonomikoa zein zen aztertzeko. legegintzaldiari aurre egiteko beharrezko tresna zela pentsatu genuen.Gobernuaren aldetik, irizpiderik baikorrenari heldu zitzaion esanez Bergarako Udalak ez zuela arazo ekonomikorik. Ez dugu errelato osoa egingo. Pleno haren akta irakurtzea besterik ez dago ikusteko gure aurreikuspen “pesimistak” gailendu direla Gobernuaren aurreikuspen “optimisten” gainetik. Irizpide bezala ikuspegi optimistetan oinarritzea ez zen egokia izan eta bakoitzak egin beharko die aurre bere ardurei.

4- Kudeaketa okerra. Gure ustez, egiten ari den kudeaketa ez da batere egokia krisi garai hauetarako. Lehentasuna, oraindik zenbat kostatuko zaigun zaborbilketa sistema bat Herritar gehiengoaren aurka ezarri nahi izatea, beste gauza garrantzitsuetarako eta inbertsioetarako dirurik ez dagoenean,  arduragabekeria handia iruditzen zaigu. Ez gaude inolaz ere konforme, Atez-ateko zabor bilketa sistema ezartzeko dirutzak gastatzearekin eta bergarako hiritarrei, bakoitzaren egoera batere kontutan hartu gabe tasak igotzearekin.  Krisi garaian kudeaketa ona egiteko eta dirua aurrezteko gastu korrontea da murriztu behar dena, Bergaran eta edozein Erakundetan.

5- Ordenantzak. Ordenantzetako tasak ere, Gipuzkoa osoko gehiengo kopuruetatik %7 altuagoak dira Bergarakoak.

Gure diagnostikoa egin ondoren honako hau da Proposamena:

  • Tasa guztiak konjelatzea. Ez dugu neurri hau betirako defendatzen baina egoera honetan ez dugu uste justua denik herritarrari urtero zergak igotzea.
  • gastu korrontea murriztea.
  • Zenbat kostako zaigun ez dakigun Atez ateko zabor bilketa sistema ez ezartzea. Kontutan izan behar dugu, Mankomunitateak atera dituen pliegoetan azaltzen deneza, 18.000.000 €ko gastuak azaltzen direla eta 7 miloe€ ko inbertsioak ere aurreikusten direla gutxi gora behera. baina bertako teknikarien txostenetan azaltzen denez, ez dakite nola kalkulatu bilketaren kostua, ez dakite zenbat diru beharko duten. Administraritza publikoan onartezina.

 

 

Advertisements

Utzi iruzkina

,

Utzi iruzkina

Bergarako Eaj-Pnv: Eskerrik asko Eaj-Pnv aukeratu duzuen guztioi!

Utzi iruzkina

Atzo Bergaran egon zen mitina.

,

Utzi iruzkina

Utzi iruzkina

Bihar arratsaldeko 19:30etan Iñigo Urkullu, Joseba Egibar eta Bakartxo Tejeria Bergarako San Martin plazan egongo dira.

Osteguna 18, arratsaldeko 19:30etan mitina Bergarako San Martin plazan.
Bakartxo Tejeria, Egibar eta Urkullu. Ondoren Euskal Parrillada
ANIMATU zaitezte, azken txanpa honetan goazen plaza betetzera eta gure hautagaiei babesa eskaintzera!

EUSKADIK BEHAR ZAITU

, ,

Utzi iruzkina

Gaur gauean Etb-n 6 lehendakarigaien arteko debatea egongo da.

Gaur gauean 22:15etan datorren hauteskundetara aurkezten diren lehendakari gaien arteko debatea egongo da.

Animo Iñigo, behar zaitugu!!!

Utzi iruzkina

Atez atekoaren kontrako plataformen koordinakundea, herri kontsulta babesteko prest

Gaur aurkeztu dute Donostian egindako ekitaldian atez atekoaren kontrako Gipuzkoako platafaromen koordinakundea. Bertan bildu diren plataformetako ordezkariek esan dute alderdi politikoren batek herri kontsulta egiteko eskaria eroaten badu Batzar Nagusietara, eurek eskaria babestuko dutela.

Goizean Donostian egindako aurkezpenean, atez atekoaren kontrako Gipuzkoako platafaromen koordinakundetik historikotzat jo dute atez atekoaren kontra 70.000 sinadura bildu izana eta era berean Bilduko alkateei kritika  egin diete, euren esanetan sinadurak mespretxatzearren.

Koordinakundetik esan dutenez, plataformak sortu ziren Bilduko 34 alkatek atez atekoa ezartzeko aldebakarreko erabakia hartu zutenean. Gaineratu dute atez atekoa sistema garestia eta zikina dela eta pertsonen eta familien intimitatearen kontra doala. Ezker abertzaleari gezurretan aritzea egotzi diote, azaldu dutenez  atez atekoa batze sistema bakarrik delako eta ez duelako hondakinen arazoa konpontzen. Zentzu horretan, esan dute birziklatu ezin dena tratatzeko azpiegiturak falta direla.

Gaurko aurkezpenean gaineratu dute euren eskuetan dagoen guztia egingo dutela euren eskaria aintzat hartua izan dadin. Honetaz gainera, zehaztu dute plataformek herri kontsulta bultzatzeko eskumenik izan ez arren, bide horretan Batzar Nagusietan egon daitezken ekimenak babestuko dituztela.

Utzi iruzkina

Aintzane Oiarbide: Eaj-Pnv-k batzar nagusietan bere esku dagoen guztia egingo du, etxegaraten bidesaria jartzeko kamioilari kanpotarrentzat.

Jeltzaleen batzarkide taldeak Foru Aldundiari dei egin dio foru araua egin dezan, betiere lehengo legealdiko talde txostengilearen ondorioak oinarri izanda.

Gipuzkoako errepideen kudeaketaren eta finantziazioaren gaineko eztabaidak aurrera darrai. EAJ-PNV batzarkide taldeak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio, foru araua egiteko Etxegaraten eta Idiazabalen bidesaria jartzeko. Aintzane Oiarbide jeltzalearen iritziz, “Bilduk errepideen kudeaketan deus ere egin gabe jarraitzen duen bitartean, atzerriko 10.000 kamioilarik Gipuzkoa zeharkatzen dute Foru Aldundiaren diru-kutxari sosik eman gabe”.

Ildo beretik, Oiarbidek honakoa esan du: “Eztabaida bideratzeko garaia da; hau da, bakoitzak iritzia eman behar du ekimenen bidez. Gurea segidakoa da: Foru Aldundiari eskatu diogu foru araua egin dezan Etxegaraten bidesaria jartzeko; izan ere, urtean 53 milioi galtzen ditu, atzerriko kamioilariei ordaindu gabe lurraldea zeharkatzen uzteagatik”. Horrenbestez, batzarkide jeltzalearen Foru Aldundiari dei egin dio, “lehengo legealdiko talde txostengilearen gehiengoak adostutakoa betetzeko eta, beraz, foru araua onartutakoaren harira egiteko”.

Aintzane Oiarbidek, halaber, azkeneko urteotan Bide-azpiegituretako departamentuak egindako lana gogoratu du: “Errepide-sarea asko hobetu da. Hortaz, lehengo legealdiko talde txostengilearen jarrera berreskuratu behar da”.

Azkenik, EAJ-PNVren hautetsiak segidakoa esan du: “Batzar Nagusietan ditugun baliabide guztiak erabiliko ditugu atzerriko kamioilariek Gipuzkoa zeharkatzeagatik ordaindu dezaten eta, beraz, gipuzkoarrok ez ordaintzeko bakarrik errepideen inbertsioak eta mantentze-lanak”.

,

Utzi iruzkina

Osteguna 18 arratsaldeko 19:30 etan Iñigo Urkullu, Bakartxo Tejeria eta Joseba Egibar Bergaran.

 

Osteguna 18, arratsaldeko 19:30etan mitina Bergarako San Martin plazan.
Bakartxo Tejeria, Egibar eta Urkullu. Ondoren Euskal Parrillada
ANIMATU zaitezte, azken txanpa honetan goazen plaza betetzera eta gure hautagaiei babesa eskaintzera!

EUSKADIK BEHAR ZAITU

, ,

Utzi iruzkina

%d bloggers like this: