2012(e)ko martxoa -en artxiboa

Bateragune auziaren inguruko EAJren jarrera publikoa.

Datorren asteazkenean, martxoak 28, Auzitegi Gorenak aztertuko du, Entzutegi Nazionalak Bateragune izeneko auzian kondenatu dituenak defendatzeko aurkeztu den helegitea.

EAJk gogoratu nahi du prozesu judizial honen dotrina oinarrian dagoela  Alderdien Legea izenekoa, bere egunean Euzko Alderdi Jeltzaleak erabat errefusatu zuen legea. Une honetan, berriz ere, lege hori indargabetzea eskatzen dugu, sistema demokratiko anitz eta osoari dagokion neurririk egokiena delakoan.

Entzutegi Nazionalak aurrera eraman zuen prozeduran ere, Euzko Alderdi Jeltzaleak auzia amaitutzat ematea eskatu zuen, eta epaimahaiak bere ebazpena eman zuenean adierazi zuen ebazpena “Euskadiko bizikidetzaren normalizazioan atzera pausua suposatzen zuela eta zentzugabekeria politiko-judiziala zela  Ezker Abertzalearen munduan“ dena da ETA ”ezartzen zelako”.

Gaurko honetan, Auzitegi Gorenean aurkeztu den helegitearen tramitearen aurrean, EAJk berretsi egiten du halako jarduera judizialek euskal gizarteak bizikidetza eta normalizazio politikorako aldi berria eraikitzeko xedez gainditu nahi duen iraganaren parte direla.

Gure ustetan, atzo edo gaur, bazterketa politikoak eta aukeratzeko eta antolatzeko oinarrizko eskubideak mugatzeak ez dute inolako zentzurik. Salbuespen hauek osoko Estatu demokratikoaren mugak murriztu ditu. Gaur egun ez du inolako zentzurik ilegalizazio politikaren dinamikari eustea, lege barruan bestelako hauteskunde alternatibak daudenean, eta gainera ordezkaritza instituzional nabarmena lortu dutenean.

Beste alde batetik, “Dena da ETA” planteamendu murriztaileari ekitea, oinarrizko eskubideak urratzen dituen aurreiritzia izateaz gain, gaur egun balizko biktimismo eta indefentsioaz elikatzen direnei baino ez die laguntzen.

Horregatik guztiagatik, Euzko Alderdi Jeltzaleak, berriro aldarrikatu behar du  bakean eta askatasunean biziko den Euskadi berria eraikitzeko erronkari, ordezkatzen duten sentsibilitate eta alderdi politiko guztiek ekin behar diotela. Helburu honetan ez dago bazterketa politikorako edo salbuespen judizialerako tokirik. Ez Bateragune 

Advertisements

Utzi iruzkina

Atez atekoaren aurkako 3.000 sinadura inguru Bergaran

Bergarako EAJk atzoko osoko bilkuran aditzera eman zuenez, hiri hondakinak atez ate batzearen aurkako 3.000 bergagarren sinadurak errejistratu dituzte herritar batzuek Bergarako udalean. Sinadurok, azken egunotan herriko hainbat tokitan jaso dituzte.

Aintzane Oiarbide EAJko bozeramaileak jakitera eman zuenez, atzo goizean herritar talde batek atez ateko sistemaren aurka jasotako sinadurak errejistratu zituen udaletxean. 3.000 sinadura inguru direla aurreratu zuen Oiarbidek. EAJ oposizioko alderdi nagusia izanik, herritar horiek EAJrengana jo dutela eta haiek hasitako lanarekin jarraituko dutela esan zuen EAJko bozeramaileak: “Espero dut herritarrei bizkarrik ez ematea eta beraien eskaera kontuan izatea Udal gobernuak”.

Gehiago irakurtzeko→

Utzi iruzkina

Joseba Egibar Azpimarra saioan.

ikusi nahi baduzu→

 

Utzi iruzkina

Atez ateko sistema onartuko du gobernuak gaurko udalbatzan.

Udaletxean ohiko osoko bilkura izango da gaur, 19:30etik aurrera, eta Jesus Elortza alkateak joan den martxoaren 7an aurreratu zuenez, hiri hondakinak atez ate batzeko sistema ezartzea onartuko du udal gobernuak.

Bilduk eta Aralarrek osatzen duten gobernuak du gehiengoa eta haien botoekin aurrera aterako dute proposamena, azken asteotan zeresan ugari eman duena. EAJ eta PSE-EE atez atezkoaren kontra azaldu dira, baina haien botoak ez dira nahiko izango udal gobernuaren erabakia atzera botatzeko. Edozelan ere, jeltzaleek eta sozialistek mozio bana aurkeztuko dute zaborren kudeaketaren gainean.

Gai zerrendan, 20 puntu

Gaurko gai zerrendak 20 puntu aurreikusten ditu eta zaborren kudeaketaren eztabaida amaiera aldera etorriko da: 16. puntuan, sozialisten mozioa aztertuko dute; jeltzaleek zabor-bilketa ereduaren inguruan landutako proposamena etorriko da jarraian; eta, azkenik, Bildurena: “ahalik eta hondakin gutxien sortu eta hondakinak biltzearen” gaineko mozioa.

Esan bezala, beste hainbat gai izango dituzte mahai gainean, tartean lan erreforma dela eta Bilduk eta Aralarrek landutakoa, PSE-EEk gai beraren gainean aurkeztutakoa edota EAJren beste bat lan merkatua erreformatzeko premiazko neurriei buruzkoa.

Hileroko azken asteleheneko osoko bilkuretan ohikoa denez, puntu denak jorratu ondoren, eskaera eta galderen txanda etorriko da.

,

Utzi iruzkina

Gaur 23:15 Joseba Egibar Azpimarra saioan izango da.

Utzi iruzkina

Zapatuan aukeratu zen Gbb berria.

Irudia

Utzi iruzkina

Aberri Eguna 2012

Utzi iruzkina

Aintzane Oiarbide: “Zaborren menpe?”

Hau zalaparta dabilena Debagoienean

Harategian, arrandegian, ile-apaindegian, tabernan, medikuenean… ez dabil beste gairik: atez ateko zabor bilketa.

Jendea, adin guztietakoa eta kolore politiko guztietakoa, sua dariola dabil eredu honen aurka. Hori zikinkeria bat da! Ez dut nahi zaborra izotzgailuan sartu! Etxe-soto barruan ipiniko dituztela zintzilikarioak? Nire zaborpoltsa publikoa izango dela? Eta herritarron intimitatea, zer? Gu aspaldian saiatzen gara zaborrak sailkatzen kontenedoretan! Zergatik ez ipini 5.ena materia organikoa jasotzeko? Nire iritziak ez al du ezertarako balio? Gainera zabor erreziboa garestituko dela? Hau da esperpentoa! Valle Inclanen antzerkietako elkarrizketa dirudi… Oraindik kosta egiten zait ulertzea zergatik dabilen Bildu hain burugogor atez-ateko eredu hau Gipuzkoako 34 herritan ezarri nahian. Artículo treinta y trés, herritarrari kasu izpirik ere ez! Lastima da egunerokotasunean beharrezkoa dugun zerbitzu bat bandera politiko bezala erabiltzea. Agian, Hordagoa botatzen denean zaila izaten da atzera egitea. Bohemiako argiak, etor zaitezte argi piska bat egitera…

,

Utzi iruzkina

Atez atekoaren aurkako sinadurak batzen hasi dira Bergaran hainbat herritar

Atez ateko sistemaren aurka eta bosgarren edukiontziaren aldeko sinadura bilketa jarri dute abian hainbat herritarrek Bergaran. Udal Gobernuak datorren martxoaren 26ko osoko bilkurara eramango du atez ateko sistemaren onarpena eta horren aurrean, herriko hainbat komertziotan atez atekoaren aurkako sinadurak batzeari ekin diote.

Bultzatzaileek jakitera eman dutenez, martxoaren 26ko osoko bilkura horren bezperara arte ahalik eta sinadura gehien batzen ahaleginduko dira. Anonimotasuna mantendu nahi dute eta haien arabera, baliteke alderdi politiko baten bitartez aurkeztea jasotako sinadurak udaletxean.

,

Utzi iruzkina

Bergaran, Atez-atekoari buruz egin den debatea, “Hiri hondakinen kudeaketa egokia orain eta hemen (1. zatia)”

Hiri hondakinen gainean eztabaidatu dute politikariek jendearen aurrean. Bergarako Zabalotegi aretoa bete egin zen hiri hondakinen gainean eztabaidatzeko. Bertan izan ziren bost alderdi politikotako ordezkariak: Juan Carlos Alduntzin (Bildu), Maria Eugenia Arrizabalaga (EAJ), Denis Itsaso (PSE-EE), Rebeka Ubera (Aralar) eta Mikel Izagirre (Ezker Anitza). Bakoitzaren proposamenak entzun ahal izan dute bertaratuek eta eztabaida sutsua izan da une batzuetan.

,

Utzi iruzkina

%d bloggers like this: