2015(e)ko azaroa -en artxiboa

EAJ-PNVK 5. EDUKIONTZIAREN ALDEKO APUSTUA BERRETSI DU .

DSC01572

EAJ-PNVK 5. EDUKIONTZIAREN ALDEKO APUSTUA BERRETSI DU SISTEMA ERAGINKORRAGOA, MERKEAGOA, GARBIAGOA ETA EROSOAGOA DELAKO

  • Hori dela eta, datorren igandean, hilaren 29an, ospatuko den kontsultan parte hartzera eta 5. edukiontziaren alde bozkatzera animatu dituzte bergarar guztiak
  • Halaber, jeltzaleek azpimarratu dute, Mankomunitateak egindako ikerketa lanen arabera, edukiontzi sistemarekin, urtean, 230.000 euro aurreztu ahal izango direla eta sistema berria ezartzeko beharrezkoa den inbertsioa 7 hilabete eta erdian amortizatuko dela
  • Azkenik, EAJ-PNVK, herritarren partaidetza sustatu eta bermatzeko, informazio kanpainak eta sentsibilizazio ekintzak egitea beharrezkoa dela nabarmendu du

Bergarako EAJ-PNVk, datorren igandean, azaroaren 29an, Udaletxeak deitu eta antolatu duen kontsultaren harira, 5. edukiontziaren alde egin du, berriz ere, gaurko prentsaurrekoan. Galdeketaren bitartez, inposaketak alde batera utzita, bergararrek erabaki ahal izango dute udalerrian zein hondakin bilketa sistema ezarri. “Hau guztia posible da EAJ-PNV dagoelako udal gobernuan” adierazi dute.

Jeltzaleek, hainbat datu eman dituzte edukiontzi sistemaren alde egiten duten apustua indartzeko eta sistema hau eraginkorragoa eta merkeagoa dela egiaztatzeko. Azaldu dutenez, alde batetik, Udaletxeko txostenek, azken 4 urteetan, hondakinen bilketak 1.335.00 euroko defizita sortu duela frogatzen dute. Bestetik, Mankomunitateak eginiko ikerketa lanen arabera, edukiontzi bidezko bilketa sistemarekin, Bergarak, 230.000 euro inguru aurreztu ditzake urtero. Gainera, txintxilikarioak kendu eta edukiontzi berriak jartzeko egin beharreko inbertsioa 7 hilabete eta erdi inguruan amortizatuko litzateke. Azkenik, Mankomunitateak gaikako bilketa sistemaren inguruan eman dituen datuek frogatu dute edukiontzi sistemaren bitartez atez atekoarekin lortutako emaitza berdinak edo hobeagoak lortu daitezkeela.

Arrazoi horiek guztiak direla eta, EAJ-PNVk beti egin du apustu 5. edukiontziaren alde eta gauza bera egin du gaurkoan ere; emaitza berdinak edota hobeago lortu daitezkeela frogatu delako, horren adibide gabia da Arrasateko kasua eta azken finean, sistema merkeagoa, garbiagoa eta pertsonentzat erosoagoa delako. “Egunetik egunera hobetu daitekeen sistema da, herritarren beharretara egokitzeko aukera eskaintzen du eta gaikako hondakin bilketa emaitza hobeak lortzea ahalbidetzen du”.

Ildo horretatik, Bergarako EAJ-PNVk azpimarratu du, inposaketak albo batera utziz, gaikako hondakin bilketa sistemaren eraginkortasuna eta arrakasta bermatzeko herritarren inplikazio eta partaidetza ezinbestekoak direla. Aipatu guztiagatik, jeltzaleek beharrezkotzat jo dute informazio kanpainak egitea eta sentsibilizazio ekintzak gauzatzea, hondakinen inguruko arazoaren baitan, herritarrek kontzientzia har dezaten eta beren parte hartzea areagotu dezaten.

Azkenik, Bergarako EAJ-PNVk, hondakinak gaika sailkatzen jarraitzeko eskatu diete bergarar guztiei, orain arte egin duten bezala, sistema berriarekin, hondakinak etxean pilatuta izan ordez, zaborra edozein egunetan eta edozein ordutan- dagokion edukiontzian- botatzeko aukera izango dutelako. “Hau horrela izan dadin beharrezkoa da zure botoa, horregatik, bergarar guztiak animatu nahi ditugu datorren igandean, hilaren 29an, ospatuko den kontsultan parte hartzera eta 5. edukiontziaren alde bozkatzera” amaitu dute.

Bergarako EAJ- PNV

2015eko azaroak 25

Advertisements

Utzi iruzkina

CONSULTA POPULAR

flyerEAJes.jpg

Utzi iruzkina

HERRI KONTSULA

Bergaran egingo den lehen herri kontsulta, demokrazian sinisten dugulako, herriak aukeratuko du hondakinak biltzeko gaikako sistea. Azaroak 29 eman zure botua, 5. edukiontziaren alde flyerEAJeus.jpg

Utzi iruzkina

Memoriaren eguna

Bergarako EAJ PNV-k bat egingo du Memoriaren egunaren ospakizunarekin, memoria, etorkizuneko elkarbizitza eraikitzeko funtsezko elkargune izango baita. Bergarako udaleko alderdiekin adierazpen instituzionala adostu genuen atzo (azaroak 9) eta gaur 19:00tan San Martin Plazan elkartuko gara. Animatu eta bertaratu, prozesu luze honi elkarrekin ekingo diogu!!

Adierazpen Instituzionala:

Giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktima guztiei zor diegu egia, justizia eta erreparazioa eta gertatutakoa ez errepikatzeko bermea.

Egindako mina aitortuz eta giza duintasunaren, pertsonaren eta horren ondoriozko giza eskubideen, errespetua beste edozein kausa edo ideia politikoren eta Estatu arrazoiaren gainetik eta aurretik dagoela onartuz jarriko ditugu etorkizuneko bakeak eta bizikidetzak eskatzen dituen oinarri sendoak.

Eta guztion artean eraiki behar ditugu oinarri horiek, ez baitago inor soberan. Horregatik, Bergarako Udala  gure herrian bakea, giza-eskubideen kultura eta elkarrenganako errespetuan eta onespenean oinarritutako bizikidetza sustatzeko konpromisoa hartu dugu.

Debemos a todas las víctimas de violaciones de los derechos humanos el derecho a la verdad, la justicia, y la garantía de que no volverá a ocurrir.

Reconociendo el daño causado y aceptando que el respeto a la dignidad humana, a la persona, y a los derechos humanos que de ella se derivan, es siempre superior y anterior a cualquier causa o idea política o a la razón de Estado, estableceremos unas bases solidas para construir la paz y la convivencia del futuro.

Y a todas y todos nos corresponde construir esas bases, nadie sobra. Por ello, desde el ayuntamiento de Bergara hemos adquirido el compromiso de de fomentar la paz, la cultura de los derechos humanos y la convivencia basada en el respeto y la aceptación mutua

Utzi iruzkina

%d bloggers like this: