2013(e)ko uztaila -en artxiboa

GARBI HITZEGINDA

Egun hauetan irakurri dut Inazio Arregiren Margola blogean kezka sortu didan kontu bat. “Zero zabor” izenburupean azaltzen du orain urte t´erdi berak hondakinen kudeaketari buruz idatzitako artikuluaren ondorioz  Oñatiko Zero Zaborrekoek egin zioten bisita. Berak idatzitakoa kritikatzeaz gain gaiari buruz gehiago ez idaztea eskatu zioten, nonbait beraien tesientzat ez zen komenigarria. Ez hori bakarrik, Goienako kolaboratzaile batek prentsako alean zutabe bat zuelako kontuak eskatu zizkioten. Seguru aski kolaboratzaile honek idazten zuena ere ez zelako beraien gustukoa izango. Zer gertatu da gure herrian iritzi personal bat azaltzen duen norbaiti horrelako presioa egiteko? Nortzu dira Oñatiko Zero Zaborrekoak Goienan nork idatzi behar duen eta ez duen erabakitzeko? Zentsura beste garai bateko kontua zela uste nuen. Norberaren ideiak, tesiak eta planteamenduak defendatzeko argumenturik ez dutenek beste batzuri ahoa ixtea dute helburu. Defentsa kaskarra! Inposaketa eta presioaren aurrean nahiago dut askatasuna. Adierazpen askatasuna eta pentsakera askatasuna galtzen baditugu gureak egin du. Makiavelorekin ez nator bat: helburuak ez ditu horra iristeko tresnak justifikatzen.

29773_imagen_2

Aintzane Oiarbide

2013ko Uztailak 10

Advertisements

Iruzkin 1

Bai 5. edukiontziari!

udaletxea_bergara_zaborrak (3)

Utzi iruzkina

Eliseo Garciari, esker onez

Maria Eugenia Arrizabalaga eta Mikel Lete (Antzuolako EAJ-PNVko zinegotziak)

Orain egun gutxi Eliseo Garcia zendu zaigu. Antzuolako parrokian izan zen haren aldeko hileta elizkizuna joan den ostegunean, ekainaren 27an. Bere familia agurtzeko aukera izan genuen bertan, eta semeak esandako esaldi bat gogora ekarri nahi dugu: “Gure aita zenaren hiztegian ezinezko hitza ez zen agertzen”. Eta hala da, Eliseok ez zuen uste ezinezkoak badirenik. Gogo handiz bizi zen, bizitzak denoi, lehenago edo beranduago, azaltzen dizkigun trabei beti ere aurre eginez, inoiz amore eman gabe.

Eliseo ezagutu dutenei bera definitzeko hitzak eskatu dizkiegu. “Apala”, esan digu batek. “Bere lagunen benetako laguna”, beste batek. Hirugarrengo batek, berriz: “Gogotsua”. Langilea, nekaezina, alaia… Eta hitz politak iruditu zaizkigu, edonork beretzat gogo onez hartuko lituzkeenak.

Horregatik jaso nahi izan ditugu hitz horiek idatzi honetan, Antzuolarako Euzko Alderdi Jeltzalearen udal hautagaitza osatzea erabaki genuenean –beste behin ere, Alderdirako beste hainbat eginkizunetan jo izan dugun bezala, beregana jo genuelako–  baiezkoa emango zigun segurantzarekin.

Zoritxarreko gaixotasunak eragotzi egin zion zinegotzi lanetan jardutea, baina, seguru gaude horretaz, bere gogoa geurekin izan dugula, Antzuolaren eta alderdiaren alde eginez.

Politika hain desitxuratua eta itsustua agertzen zaigun garai hauetan Eliseo Garciak ordezkatu izan duen balorea nabarmendu nahi dugu: konpromiso politikoa. Proiektu politiko batean sinesteak berekin daraman eskuzabaltasuna, prestutasuna eta isileko lana. Berak, eta bere moduan beste askok, gauzatu dute auzoz auzo, herriz herri Euzko Alderdi Jeltzalearen egitasmoa.

ESKERRIK ASKO, BIHOTZEZ, ELISEO. KATEARI EUTSIKO DIOGU, EUSKADI ASKATU ARTE.

Utzi iruzkina

Imanol Bolinagaren ekarpena

Aste batzuk badira Imanolek utzi gintuela. Bergarara etorri nintzenetik, 18 urte badira jada, bere jakinduria, esperientzia eta laguntasuna etengabe eskaini dizkit. Politikari bezala egindako ibilbidearen berri izan dugu egun hauetan eta bergarar bezala, Bergarako alkate izana azpimarratu nahi nuke. Ez naiz aspektu honetaz arituko oraingoan. Imanol pertsona zen. Letra guztiekin esan nahi dut PERTSONA. Jendeari lagundu bazezakeen ez zuen bi aldiz pentsatuko. Bere baliabide pertsonalak, bere insistentzia, sensibilitatea, tinkotasuna erabiliko zituen edonor laguntzeko. Horietako kasu bat argitaratu nahi nuke gaurkoan.

Berdin zitzaion arerio politikoa bazen ere, pertsona lehenesten zuen. Jose Luis Elkoro kartzela zegoela, bera kaleratzeko ekimenak sortu ziren. Bergarako alkate ohiak ere aritu ziren horretan lanean, Madrilera joan-etorriak… baina gaiarekin tinko, espetxe arduradunekin, ministro eta zuzendariekin lana gogotik egin zuena Imanol bera izan zen. Justizia egitea da esatea bere tinkotasun eta harremanetarako gaitasuna oso garrantzitsua izan zirela Elkoro etxeratzeko. Hau guztiontzat adibide da. Politikoki diferentzia handiak izanda ere, horien gainetik gizabanakoa lehenestea. Bihotzetik eskerrik asko, Imanol.

 

ImanolBolinaga

 

                                                                                                                                                                                                                                                                                                   Goienkariko Argazkia

 

Utzi iruzkina

Bilduren dirubilketa griña

Bergarako Bilduren Udal Gobernua, etxe hutsen errekargua ilegalki ezartzen ari da eta gainera Bergarar asko eta asko haserre bizian daude neurri hauekin. Hemen dugu adibide bat, Bergarako kaleetan aterata

Presentación1 Presentación22

 

 

Utzi iruzkina

Bakartxo Tejeria

3 de julio, charla-coloquio con Bakartxo Tejeria, Presidenta del Parlamento Vasco, sobre la situación política y temas del parlamento

740607_Bakartxo_tejeria_eaj_eusko_legebiltzarra_foto610x342

Utzi iruzkina

%d bloggers like this: