2012(e)ko azaroa -en artxiboa

Aintzane Oiarbideren iritzi artikulua Goienan

IBAI REDONDORI ERANTZUNA

(Aintzane Oiarbide. GOIENAKO kolaboratzailea)

Azaroaren  23an, Ibai Redondok,  nik Goienan Justizia Sozialari buruz idatzitako kolaborazioari erantzun zion. Hasteko esan behar dizut Ibai, zuk ondo azpimarratzen duzun bezala, Bergarako EAJko zinegotzia eta Batzar Nagusietako batzarkidea naizela. Ez dut sekula ezkutatu. Nire jarduera politikoa, ez profesionala , ez bai naiz politikagintzatik bizi, publikoa da erabat. Justizia sozialaz zerbait badakigu eta zuk ordezkatzen duzun Ezker Abertzaleak baina gehiago ere egin dugu bide horretan.  Euskadin, 30 urtetan zehar EAJk lideratu duen Eusko Jaurlaritzak, Gizarte Zerbitzuetarako legeak,Dirusarrerak bermatzeko laguntza eta Gizarteratze legeak sortu ditu. Honekin, Gizarte Azpiegiturarik handiena sortu dugu, menpekotasun egoeran, pobrezian edo gizarte baztertze egoeran dauden pertsonei babesa emateko Gizarte Azpiegitura. Gaur egun Diputazioan dugun Gizarte babesa ere guk sortutakoa da, bere akats eta guzti. Zure erantzunean aipatzen dituzu EAJko karguak izan dituzten 4 pertsonen izen abizenak eta orain enpresa pribatuan ze kargu dituzten. Ohitura txarra da jendearen izenak guztion ahotan jartzea eta hauei defendatzeko aukerarik ez ematea. Diana batean izenak jartzea ezker abertzalearen ohitura izan da gogoratu ere nahi ez ditudan garaietan. Badirudi zuk ere iturri horretatik edan duzula. Baina esan nahi dizut,  EAJko jendea ez garela guztiak kargudunak, ez aberatsak. Gehienak langileak gara. Ez gara extralurtarrak. Zure bizilagunak gara, gure seme-alabak beste guztiekin batera joaten dira ikastolara. Gure senitarteko asko, beste etxeetan bezalaxe, langabezian daude. Gaixotasunak eta arazoak ere beste edozeinek bezala pairatzen ditugu. Etxearen hipoteka ezin ordaindu dabiltzanak ere asko dira gure artean. Ez gara inongo gizartetako elitea. Bestalde, ezker Abertzalean ez dira guztiak langile soilak. Badaude enpresari eta kargudunak ere. Badaude aberatsak direnak ere. Ezker eta eskuin, neoliberal eta gainontzeko etiketak jartzea gaur egun sobra xamar daude. Gizarte hau osatzen dugunon artean ez dago soziologia diferentzia nabarmenik. Egotekotan bat azpimarratuko nuke EAJko kide eta Ezker Abertzaleko kide baten artean. Guk beti defendatu izan ditugu giza eskubide guztiak eta beti gaitzetsi ditugu giza eskubideen urraketa guztiak. Guztiak eta beti.

Advertisements

Utzi iruzkina

Bihar Iñigo Urkullu Aramaioko batzokiaren sorreraren mendearrenean egongo da. Animatu eta han ikusiko gara

Aramaioko Batzokiaren Mendeurrena 1912-2012_

,

Utzi iruzkina

Bergara Garbia plataformak herri kontsultaren beharra berretsi du.

Bilduk gidatzen duen Udala “atez ateko bilketa sistema inposatu nahian” dabilela uste dute, “bostgarren edukiontziaren alde jasotako 4.961 sinadurei bizkarra emanez eta jasanezina den sistema bat dela argi geratu den arren”.

Atez Ate ez, 5 edukiontziari bai, herri plataforma, hots, Bergara Garbia, 5. edukiontziaren ezarpenaren alde egiteko jaio zela azaltzen dute erredakziora bidalitako oharrean: “Bostgarren edukiontziaren ezarpenaren alde egiteko jaio zen, zaborrak biltzeko era merke, garbi eta sozialki jasangarriena delako. Inposatu nahi diguten atez ateko sistema, garesti, estetikoki itxusia, higienikoki zikina eta jasangaitzaren aurrean. Eta guzti hori, gure zaborrak zabortegian amaitzeko, justu Europak deuseztatu nahi duena”.

Bergara Garbia Gipuzkoako plataformen koordinazioko partaide ere badela azaltzen dute, eta “bergararroi inposaketak sortarazitako desadostazun eta egonezinaren errefleju izateko” lanean diharduela.

Bilduk gidatzen duen Bergarako Udalak, “atez ateko bilketa sistema inposatu nahian” dabilela ere uste dute,  “bostgarren edukiontziaren alde jasotako 4.961 sinadurei bizkarra emanez eta jasanezina den sistema bat dela argi geratu den arren”.

Eta gehitzen dute: “Bilduk bere burua partehartzaile demokratikotzat duen arren, oraingoan, autoritarismoa eta inposaketa da duen lege bakarra, baina ez legoke gaizki, predikatzen duten hori praktikan jarriko balute”.

Amaitzeko diote: “Egun hauetan, atez atekoari buruzko aholkuak eta Zero Zaborraren abantailak saltzen hasiko dira. Atez Ate ez, 5 edukiontziari bai, herri plataformak, Bergarako herriaren desadostasuna erakutsi nahi du, eta horretarako, Bilduk predikatzen duena eskatzen dugu, herri kontsulta bat! Herriak hitz egin beharra dauka! Herri kontsultaren alde!”.

GEHIAGO IRAKURTZEKO→

Utzi iruzkina

Koldo Mediavillaren adirerazpenak

1.- Rajoyk eta Espainiar Gobernuak onartu dituzten doikuntza neurrien kontra gaude, gabonetako ordainsaria kentzeko erabakia barne. Hala adierazi izan dugu, Espainiar Gobernuak neurri hau onartu zuenetik

2.-Behar besteko tresnak bilatzearen alde gaude, funtzionarioek gabonetako ordainsariagatik dagokien kopurua jaso dezaten .

3.-  Ez da berbera,  udaletan, Aldundietan eta Eusko Jaurlaritzan eman daitekeen egoera; ondorioz, konponbideak ezberdinak izan daitezke esparru bakoitzean .

Edozein kasutan, helburuak izan beharko luke langileek gabonetako ordainsaria jasotzea bermatzea. Baina, neurri berean, ezinbesteko jotzen dugu erabaki hau ahal denik  eta segurtasun juridikorik handienarekin hartzea, erabakia hartuko dutenak babesteko; eta beste alde batetik ,  justiziak  hilabete edo urte batzuk barru, langileak diru hori itzultzera derrigortzeko biderik ez izatea bermatzeko.

,

Utzi iruzkina

Eusko Legebitzarrerako hauteskunde kanpaina Gipuzkoan.

, ,

Utzi iruzkina

EAJ-PNV-k salatu du, Larraitz Ugarte mugikortasun eta bide azpiegituretako foru diputatuak ordainketa-sistema ezkutatzen jarraitzen duela, Gipzukoa zeharkatzen duten kamioentzat.

Aintzane Oiarbide jeltzalearen iritziz, “Foru Aldundiak onartu du egunero 7.451 kamioik Etxegarate zeharkatzen dutela, nahiz eta krisialdian gauden”.

Aintzane Oiarbide EAJ-PNVren batzarkideak salatu du, Larraitz Ugarte Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru diputatuaren jarrera oldarkorra nahiz agintzailea. Izan ere, Larraitz Ugartek prentsaurrekoa egin du gaur goizean eta, ondoren, Oiarbidek honakoa esan du: “Gipuzkoarrek Ugarteren jarrera zigortu dute Euskal Autonomia Erkidegoaren hauteskundeetan. Ez dakigu Bilduk mezu hori jaso duen, Larraitz Ugartek, ordea, dirudienez, ez du jaso”.

Ildo beretik, Oiarbideren ustez, “Larraitz Ugartek ez du harremanik oposizioaren talde nagusiarekin, hau da, EAJ-PNVrekin; eta, beraz, oso zaila egingo zaio errepideak finantzatzeko foru araua onartzeko behar duen akordioa lortzea”.

Era berean, jeltzaleen hautetsiak segidakoa azpimarratu du: “Ugartek zehaztu gabe jarraitzen du Gipuzkoako Foru Aldundiaren arau proposamena. Zernahi gisaz, prentsaurrekoan argi utzi du, bakarrik EAJ-PNVrekin liskarra izaten jarraitu nahi duela”.

Aintzane Oiarbidek, halaber, Etxegarate egunero zeharkatzen duten kamioi kopurua izan du hizpide: “Mugikortasun eta Bide Azpiegiturateko foru diputatuak onartu duenez, egunero 7.451 kamioik Etxegarate zeharkatzen dute, nahiz eta krisialdian gauden. Gogoan izan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren datuak jarraiki, 2007an 9.421 zirela”. Horren harira, Oiarbidek Ugarteri honakoa leporatu dio: “Ez du azaldu gipuzkoarrak ez diren kamioiek nola lagunduko duten Gipuzkoako errepideen finantzaketari zein mantentze-lanari”.

, ,

Utzi iruzkina

EAJk bere gain hartuko du, Gobernu berria bakarrik osatzeko urratsak emateko aukera

1.- EAJ-PNVk bere gain hartuko du, Gobernu berria bakarrik osatzeko   urratsak  emateko aukera.

Alderdi politiko ezberdinekin  egin ditugun harreman erronda bietan, agerian geratu da, gaur eta une honetan,  behar bezalako baldintzarik ematen ez dela, legebiltzarrean gehiengo absolutua lortzerik zegoen alderdiekin, hau da EH Bildu eta PSE-EErekin,  Koalizio Gobernu bat osatu ahal izateko.

EAJ-PNVk hasiera hasieratik , Gobernu bat osatzeko planteamendu zehatza  egin du, baina ez dugu Gobernu koherente eta sendoa osatu ahal izateko behar besteko bermerik aurkitu .

Gure ustetan, Gobernu bat osatzeko dugun premiak  zailagotu egiten du Gobernurako Egitasmo bakar bat onartzeak eskatuko ligukeen beharrezko denbora eta hausnarketa aldia . Eta Gobernu programa hori ezinbesteko baldintza da fase honetan.

EAJ-PNVk bere gain hartzen du Gobernua osatzeko ardura eta 2013 urterako Aurrekontu proposamena egitea. Hori ere, atzera ezinezko lana da guretzat.

2.- Akordioetara iristeko jarrera irekia .

Harreman erronda  bien ostean, egiaztatu ahal izan dugu,Gobernu formula baterako nahikoa ez den arren, Herri akordio handien inguruko jarrera irekia dagoela . Gure egoera politikotik, Lan-Gobernu bat osatzeko urratsak emateko ardura geureganatzen dugu, EAEren beharrizanei erantzuna eman diezaiegun.

Bide hau hobesten dugu, aurrean ditugun Herri erronkei ekiteko orduan, behar dugun Koalizio Gobernua adosteko baldintza ez egokiak onartzea baino .

EH Bildurekin topatu ditugun zailtasunak ereduaren ingurukoak dira .

Eredu aldaketa erradikala planteatzen digute

Oso aldaketa muturrekoa suposatzen du, zehaztu gabeko proposamenarekin; proposatzen duen ereduak ez baitu zerikusirik Euskadin azken hiru hamarkadetan ezagutu izan dugun ereduarekin, eta  Europan ere ez du erreferentziarik aurkitzen .

PSE-EEren aldetik aurkitu ditugun zailtasunek zerikusia dute azken legegintzaldi honetan eman diren gobernatzeko moduekin  ditugun ezberdintasunak.

Azken hiru urteotan ageri-agerian geratu dira alderdi bakoitzak defendatzen dituen gobernatzeko moduen arteko  ezberdintasunak

PSEk legegintzaldi hasierari ekiten dio bere barne egoeratik, Herriaren egoera errealean pentsatuz baino gehiago. Horrek programaren inguruko akordio sendoa eragozten du.

3.- Denborarekin,denetaz hitz egin daiteke.

Alderdi politikoekin egin ditugun harreman errondak emankorrak izan dira, denborarekin , gauza guztietaz hitz egin daitekeela ikusi dugulako.

Herri akordio handietarako eduki-gidoia guztion mahai gainean dago.

Ados gaude, Eusko Legebiltzarrean horiek garatzeko tresnak ditugula. Garatu beharreko gaien garrantzian ere bat egin dugu .

Denok adostu dugu gizarteak akordioak eskatzen dizkigula .

Beraz, oraingo eszenatokiak hurbilketa eta akordioz betetako legegintzaldia izango dugula esaten digu.

,

Utzi iruzkina

Aintzane Oiarbide: “Justizia sozialetik urrun”

Joan den igandean ikusi genuen egunkari bateko portadan…

… Bergarako TAVEX enpresan lan egindako langileen arazoa. 30-40 urte bertan lan egin ondoren, enpresa itxi, erretiroa eta indemnizazioak Belgikako aseguru etxe baten bitartez kobratzeko agindua jaso eta orain, hainbeste urtetan lan egin ondoren,  aseguru etxe horrek porrot egin eta Bergarako langileek erretiroa ezin kobratu. Bizi dugun krisi egoeraren beste adibide dramatiko bat! Langabezian, etxea ezin ordaindu, ikasketak amaitu eta etorkizun iluna… egoera goibel eta kezkagarria. Gure artean jende asko estu bizi da. Erakundeen aldetik non dago laguntza eta sentsibilitatea? Non dago justizia soziala? Raxoiren dekretua dela eta, herritarrak geroz eta gehiago estutzen dituzten neurriak gurean ditugu. Diputazioak onartu du BEZaren igoera Gipuzkoan. Fiskalitatearen eskumena izan arren Madrildik datorren neurria ezarri digu. Bergarako Udalak tasak %3 igo ditu, eta beste tasa batzuk hortik gora. Nori igo diote soldata neurri honetan? Nola egin behar diote aurre TAVEXeko langile ohiek igoera hauei? Justizia soziala aldarrikatzea ez da nahikoa. Gauzak eginez demostratzen dira.

,

Utzi iruzkina

Debagoienako Eaj-k Goienako zuzendaritzari zuzendutako artikulua.

, ,

Utzi iruzkina

GARAI BERRI BATEN HASIERA

Utzi iruzkina

%d bloggers like this: