2012(e)ko Iraila -en artxiboa

ATEZ ATEKO ZABOR BILKETAREN “ZORAKERIA” GERATZEKO ESKATU DUTE DEBAGOIENAKO EAJKO HAUTETSIEK

 

Azpititularra1:  Eskualdeko herri guztietan Atez Ateko sistema ezartzeko zazpi milioi bideratu ditu Debagoienako Mankomunitateak, baina inongo planifikazio eta aurreikuspenik gabe.

Azpititularra 2: EAJk salatu duenez, “arduragabekeria hutsa da diru hori guztia gastatu eta Udalak zorpetzea, bizi dugun testuinguru ekonomiko larrian”.

Azpititularra 3:  Datorren urtarrilean Oñati eta Bergaran Atez Ateko bilketa jartzen hasiko badira ere, Bilduk ezarpen horri buruzko informazioa ezkutatzen jarraitzen du.

Atez Ateko zabor bilketa ezartzeko bidean Debagoienako Mankomunitateak hartutako azken neurrien aurrean, berandu baino lehen “zorakeria” hori geratzeko deia luzatu diote EAJren ordezkariek Bilduri. Arrasate, Bergara, Oñati, Antzuola, Aretxabaleta, Elgeta eta Eskoriatzako hautetsiek, Donostiako EAJren egoitzan egindako prentsaurreko batean, herritarrei informazioa “ezkutatzea” leporatu diete eskualdeko alkateei eta jokabide horren atzean Bilduren “planifikaziorik eza” eta “inposaketa” dagoela salatu dute.

“Daukagun indar guztiarekin zera eskatu nahi dugu: gera dezatela zorakeria hori. Gipuzkoar guztiekin elkarbanatu nahi dugu Debagoienan gertatzen ari dena; gure ondoren, Bilduk gobernatutako beste herri batzuren txanda izango da eta”, ohartarazi dute EAJko hautetsiek.

Izan ere, jakinarazi dutenez, Debagoienako Mankomunitateak jada onartu du Atez Ateko zabor bilketa martxan jartzeko zerbitzuak lehiaketa publikora ateratzea. Sistema hori eskualde oso batean zabaltzeko lehen saiakera da hori eta horrek 60.000 gipuzkoarri eragingo die. “Mankomunitateak zazpi milioi inbertituko ditu gai horretan, baina ez dakigu zertarako erabiliko dituzten”, azpimarratu dute zinegotziek; Bilduko arduradunek ez baitakite “zenbat kostatuko zaien”, ez daukate “errealitatean oinarritutako aurreikuspenik”, esan dute EAJko ordezkariek.

“Badakite Usurbil, Hernani, Oiartzun eta Antzuolako modeloak ez direla bideragarriak. Oso garesti irtetzen zaie eta, kostuak murrizteko, bilketarako posteak isletan jartzea nahi dute. Zenbat eta poste gehiago isla batean, orduan eta hobeto. Hori al da Atez Atekoa?”, galde egin dute EAJren ordezkariek.

Planifikazio serio baten falta ikusita, inoiz baino gehiago, “arduragabekeria hutsa” da Bilduren jokabidea, Debagoienako EAJko zinegotziek kritikatu dutenez. Egungo egoera ekonomikoa kontuan izanda, gainera, langabeziari aurre egitea izan behar luke eskualdeko arduradunen konpromiso nagusia.

Datorren urtarrilaren 21an hasiko dira Oñati eta Bergaran Atez Atekoa ezartzeko lanak. Lau hilabete eskas geratzen badira ere, Bilduko udal arduradunek informazioa ezkutatzen jarraitzen dute. “Ez herritarrek, ez hautetsiok, ez dakigu zenbat kostatuko den, nola eragingo duen herriko zergetan, zenbat zorpetuko den mankomunitatea, nola ezarriko duten gure herrietako gune babestuetan“, ohartarazi dute.

Atez Ateko bilketaren kontra jada 15.622 sinadura jaso dituzte Debagoienako herritarren artean; hau da, hautesle erroldaren %55 dagoeneko. “Gizartearen borondatearen aurka” sistema hori inposatzen ari da Bildu, EAJko ordezkariek salatu dutenez. “Horren aurrean hiritarrek nahi dute eguneroko bizitzan oztoporik ez edukitzea, zerga altuagorik ez ordaintzea zaborrengatik, eta hondakin bakoitza bere edukiontzietan utzi ahal izatea“, argitu dute.

Testuinguru honetan, bosgarren edukiontzia bultzatzeko eta herritarrentzako informazioa biltzen jarraitzeko konpromisoa berritu dute Debagoienako EAJko hautetsiek. “Eskualdeko alkate eta mankomunitateari zera eskatzen diegu: berriz pentsa dezatela, ez gaitzatela eraman zulo batera nahiz gure udalen etorkizuna hipotekatzera“, aldarrikatu dute.

Advertisements

Utzi iruzkina

Lourdes Idoaga: “Nahikoa da!”

Nahikoa mehatxu eta irain jasan behar izan dugu.

Urtetan egon gara isilik, ika-mika eta biolentzia gehiago ez sortzearren.

Orain, “garai berriez” hitz egiten den arren, Bergarako Gaztetxean jarritako pankarta baten irudiak erakusten zaizkigu, nire argazkiaren alboan honakoa idatzita: ZU ZARA ERRAUSTUKO DUGUN 1. ZABORRA; hori ikusita, badirudi lehengotan jarraitzen dutela gauzek. Neure iritziz, horren sorrera ez dago Bergaran, Oñatin baizik. Seguru asko, aspaldi honetan kartelak jartzen, paskinak zabaltzen eta ezberdin pentsatzen dugunon aurka ari diren pertsona, plataforma edo sigletan dagoela esango nuke.

Baina ez da oraingo kasu hau garrantzi gehien duena, guztiaren azpian dagoena baizik. Eta barren-barrenean, gorrotoa eta ezberdin pentsatzen dugunon aurkako errespetu falta dago, urte luzetan zehar landutakoa anonimotasunaren inpunitateaz baliatuta.

Eta gehien kezkatzen nauena zera da, Gaztetxe batean kultura horixe nagusi bilakatzea, horixe izatea transmitituko zaiena edo onartuko zaiena 14, 15, 16 urteko gaztetxoei, aniztasunaren diskurtso sektario, alienagarri eta suntsitzailea eskainiz, ezberdinen arteko errespetuan edo eta eztabaida konstruktiboan oinarritutako kultura behar beste landu gabe. Horrek ere “garai berriak” eskatzen ditu.

Ziur aski, ni kondenatzeko delitua inposaketarik ez onartzea eta EAJko kide izatea da. Egia esanda, harro nago horregatik, eraikuntza nazionalaren alde lan egin duen eta egiten jarraitzen duen alderdi batekoa izateagatik, herri honetako eta Euskal Herri honetako pertsonen ongizate maila onenak lortzeko lanean diharduen alderdi batekoa izateagatik. Gainera, nire bizi guztian herri honen alde, euskararen alde, ikastolen alde… lanean jarduteagatik ere kondenatu egingo ninduten agian.

Salaketa hau gazte eta nagusiei hausnarketa eragiteko baliagarria izango dela espero dut, batik bat, ezberdin pentsatzen dutenenganako, inposaketarik onartzen ez dutenenganako eta euren ideiak intsultorik eta mehatxurik gabe defendatzen dituztenenganako gorrotoaren kultura errotik kentzeko. Nahikoa da!

Utzi iruzkina

Erabateko babesa eman dio udalbatzak Lourdes Idoiagari

Gertaera salatzeko mozio bateratua aurkeztu zuten atzo, eguena, Bilduk eta EAJk. Herritar asko joan ziren osoko bilkurara, Idoiagari babesa emateko, horrelako egoerak kaleratu egin behar direla eta salatzera joan zirela azalduz.

,

Utzi iruzkina

Bihar osteguna, arratsaldeko 7-etan Josu Erkorekaren hitzaldia Arrasateko Batzokian

Utzi iruzkina

Bergarako gaztetxeak Lourdes Idoiagaren aurkako pankarta bat ipini du. Zera esanez “Zu zara erraustuko dugun 1. zaborra”.

Bergarako udalbatzak osoko bilkura egin atzo, astelehena, eta bertan Lourdes Idoiaga Oñatiko alkate ohiak protagonismo berezia izan zuen. Izan ere, EAJk mozio bat aurkeztu zuen, presazko puntu bezala, Idoiagaren kontra Bergarako Gaztetxean agertutako pankartaren harira. Pankarta horretan ondorengo leloa agertzen zen Lourdes Idoiagaren argazkiaren aldamenean: “Zu zara erraustuko dugun 1. zaborra”. Mozioa aho batez onartu zuten udalbatza osatzen duten 17 zinegotziek. Mozio bera Oñatiko Udalbatzak aztertuko du eguenean.

EAJk aurkeztutako mozioak hiru puntu jasotzen zituen. Lehenengoak “gaitzespen erabatekoa” azaltzen zuen gertatutakoaren gainean “gainditutako garaien itzala gaurkotzen duelako, iraingarria eta mehatxatzailea delako”. Bigarren puntu batek Gazte Asanbladari exijitzen zion horrelako adierazpenak “salatzeko eta gaitzespena publikoki azaltzeko”. Azkenik, hirugarren puntuak “babesa eta laguntasuna” adierazten zion Lourdes Idoiagari.

Bi puntuko mozioa onartu zen

Mozioa eztabaidatzerako orduan, Bilduk eskatu zuen bigarren puntua kentzeko. “Gertatutako onartezina dela uste dugu eta gaitzetsi beharrekoa. Argi eta garbi esaten dugu horrelako jarrerekin ez dugula bat egiten. Dena dela, ez gaude bigarren puntuarekin ados; gu ez gara inor Gazte Asanbladari zer egin behar duen esateko. Erakunde moduan gaitzetsi dugu ekintza eta Gazte Asanbladak orain hartu beharreko neurriak hartu beharko ditu”, adierazi dio Jesus Elortza alkateak GOIENAri.

EAJk erantzukizunak Udal Gobernuari

EAJko ordezkariek “ulertu ez arren” mozioa bi punturekin ontzat ematea onartu zuten. “Ez dugu ulertzen Udal Gobernuak zergatik ez duen bat egiten bigarren puntuarekin. Uste dugu Udalak erantzukizuna duela, izan ere, Kartzela Zaharra Udalaren eraikina da, guztiona, Gazte Asanbladari utzitakoa; beraz, Udalak ere badu ardura gertatutakoan edo ardurak eskatu beharko dizkio Gazte Asanbladari. Horregatik aurkeztu dugu mozioa udalbatzan”, adierazi du Aintzane Oiarbide EAJko zinegotziak. Esan bezala baina, EAJk azkenean ere onartu egin zuen mozioa bi puntu bakarrekin onartzea: “Garai berriei bidea egiteko eta horrelako jarrerak gaitzesteko balio badu, ulertu ez arren, Bilduko ordezkarien eskaera onartu egin genuen”.

 Gehiago irakurtzeko→

Iruzkin 1

Mahai Ingurua- Mesa redonda

This slideshow requires JavaScript.

Irailak 25, martitzena. Bergaran. Mahai ingurua. Soziologoak: Alfredo Retortillo, Iñaki Martinez de Luna eta Jon Urresti. Moderatzailea: Xabier Barandiaran. Zabalotegi aretoan, 19:30ean.

Irailak 25, martitzena. Eskoriatzan. Herritarren galde-erantzunak. Hizlariak: Markel Olano, Gipuzkoako ahaldun nagusi ohia eta EAJko bozeramailea Gipuzkoako Batzar Nagusietan, eta Miren Azkarate, Eusko Jaurlaritzako kultura sailburu ohia. Moderatzailea: Joserra Zubizarreta. Batzokian, 19:00etan.

Irailak 27, eguena. Arrasaten. Hitzaldia. Josu Erkoreka EAJren parlamentaria Espainiako Kongresuan. Batzokian. 19:00etan. Ondoren, pintxo-poteoa Batzokian bertan. Hitzaldia nahiz pintxoak nahi duen guztiarentzat dira.

Urriak 1, astelehena. Oñatin. Rikardo Gatzagaetxebarria EAJren legebiltzarkidea Gasteizen. Hitzaldia: Egungo egoera ekonomikoa. Kultura etxean. 19:00etan.

Utzi iruzkina

Rubalcaba nos da nuevos ejemplos a los vascos para decir Goodbye Spain !!!

El modelo español nos lleva a la ruina. Rubalcaba nos da nuevos ejemplos a los vascos para decir Goodbye Spain !!!.Rubalcaba, Goodbye Spain !!

Utzi iruzkina

“CON SU VOTO, LOS GIPUZKOANOS TIENEN OPORTUNIDAD DE LANZAR UNA SEÑAL CLARA A BILDU PARA QUE RESPETE LA VOLUNTAD DE LA MAYORÍA”

Joseba Egibar, Markel Olano y Eneko Goia han ofrecido una rueda de prensa en la que han puesto de relieve el “claro paralelismo” que existe entre la forma de gobernar del Patxi López en el Gobierno Vasco y la de Bildu en la Diputación de Gipuzkoa y los ayuntamientos. “Los dos carecen de Programa de Gobierno y, lo que es peor, se jactan de ello”.

En la rueda de prensa Joseba Egibar se ha referido a las últimas declaraciones sobre el Concierto Económico de la candidata a Lehendakari de EH-Bildu. Después de subrayar que el Concierto es una de las claves del autogobierno y que para que pueda haber soberanía política es necesaria la soberanía económica, le ha preguntado a Laura Mintegi si va a pedir la derogación del Concierto Económico. “¿Dé qué mundo ideal hablan?”, se ha preguntado Egibar, antes de responderse diciendo que “planean ensoñaciones desde la seguridad de que no van a gobernar”.

El presidente del GBB también ha puesto de relieve el “claro paralelismo” que existe entre la forma de gobernar del Patxi López en el Gobierno Vasco y la de Bildu en la Diputación de Gipuzkoa y los ayuntamientos. “Los dos carecen de Programa de Gobierno y, lo que es peor, se jactan de ello”, ha advertido. Tras apuntar que eso no es liderar sino “estar en el Gobierno”, ha señalado que las consecuencias de esa forma de hacer es que “el Partido Socialista ha perdido su oportunidad –termina la legislatura de mala manera y con adelanto electoral- y Bildu va por el mismo camino –dice que no hace plan anticrisis porque no sirve para nada-”. Egibar ha criticado “las formas de gobernar desde ejes de imposición” que caracterizan a Bildu. En este punto, ha incidido en la “incoherencia” que supone que, “al mismo tiempo que exhiben una sumisión total y absoluta a los decretos aprobados con la mayoría absoluta del PP en el Congreso de los Diputados, se declaren insumisos ante los pronunciamientos de las Juntas Generales de Gipuzkoa”.

Por todo ello, se ha mostrado convencido de que las gipuzkoanas y los gipuzkoanos tienen la oportunidad de lanzar una “señal clara” a Bildu en las próximas elecciones. “Una señal para recordarle que tiene que respetar la voluntad de la ciudadanía y que no tienen mayoría absoluta”, ha concluido.

Markel Olano: “Bildu tiene alergia a la gestión y a la planificación”

El portavoz del grupo juntero EAJ-PNV en las Juntas Generales de Gipuzkoa ha tildado de “inaceptable” el hecho de que “la Diputación Foral de Gipuzkoa, que cuenta con alrededor de 2.000 trabajadores no tenga un plan de gestión, cuando cualquier empresa pequeña de más de 10 trabajadores funciona en base a este tipo de planes”. En este sentido, Olano ha señalado que “Bildu ha abandonado la planificación para continuar en una estrategia de improvisación. Parece que Bildu tiene alergia a la gestión y a la planificación”. 

Del mismo modo, el portavoz del grupo juntero jeltzale ha asegurado que “es el momento de que en Gipuzkoa las instituciones reacciones y lo hagan de modo conjunto y planificado. Si la Diputación no tiene plan no se puede coordinar nada con el resto de instituciones”. Así, Markel Olano ha hecho un llamamiento a la ciudadanía para que “en las próximas elecciones entone un ya basta a la forma de gobernar de Bildu”.

Eneko Goia: “Todavía no sabemos dónde está el cambio con el que Bildu llegó a las instituciones, ni se le espera”.



El portavoz del grupo municipal de EAJ-PNV en el Ayuntamiento de Donostia ha subrayado que a la coalición abertzale “le da igual la falta de proyecto, así como la perspectiva económica para Gipuzkoa”. 

De este modo, Eneko Goia ha recordado que “en su momento apoyamos al gobierno municipal para poner en marcha un plan de inversiones. Sin embargo, la incapacidad para definir y llevar a cabo proyectos por parte de Bildu, que va sobreviviendo sin hacer nada nuevo, hace que el ritmo de desarrollo de los proyectos deje mucho que desear”. 

Además, Goia ha destacado que “todavía no sabemos dónde está el cambio con el que Bildu llegó a las instituciones, ni se le espera”. En este sentido ha argumentado que “trabajan por inercia y, así, sin proyectos para la ciudad ni plan de inversiones, no se puede llevar a cabo ningún cambio”.

Utzi iruzkina

Igandean Hautagaien aurkezpena Donostian.

Utzi iruzkina

Entrevista a Joseba Egibar en ‘Boulevard’

Joseba Egibar Radio Euskadin.

Utzi iruzkina

%d bloggers like this: