2013(e)ko apirila -en artxiboa

EAJren bailarako zinegotziak, txipa duen bosgarren edukiontziaren alde

Advertisements

Utzi iruzkina

DEBAGOIENA NO VA A PERMITIR LA IMPOSICION DEL PUERTA A PUERTA POR PARTE DE BILDU

Ha pasado más de un año desde que 34 alcaldes de Gipuzkoa anunciaron la implantación del sistema de recogida PaP unilateralmente a través de una rueda de prensa. Desde entonces, la mayoría de los habitantes de Debagoiena han expresado, una y otra vez, su rechazo a este sistema y su apuesta por el reciclaje. EAJ-PNV apostó desde hace ya unos años, por el 5º contenedor, proponiendo y experimentando su versión con chip en LAZKAO. Este dispositivo permite aplicar descuentos a aquellos ciudadanos que hagan mayor esfuerzo por el reciclaje. Así es como entendemos la pedagogía hacia la cultura de mayores cotas de reciclaje.

16.872 son las firmas recogidas en nuestra comarca, el 55% del total de votos de las últimas elecciones.

Nuestros balcones están repletos de bolsas de basura en señal de protesta. Miles de personas se manifestaron por las calles de Bergara en contra del PaP y a favor del 5º contenedor. Es público y notorio que en Debagoiena, al igual que en toda Gipuzkoa, la mayoría de la ciudadanía está en contra de este sistema.

Nos reafirmamos en nuestro compromiso a favor del reciclaje por medio de la pedagogía. Sin imposiciones. Para ello, es necesario que los ciudadanos crean en el sistema de recogida de lo contrario el sistema no funciona. Queremos recordar, que en la última década hemos trabajado por la sostenibilidad y hemos logrado cotas importantes de reciclaje por medio de los contenedores. También pusimos en marcha el 5º contenedor en algunas mancomunidades y se ha demostrado que, allá donde se hace una verdadera apuesta, se llega a cotas de compostaje y reciclaje superiores. En la Mancomunidad de Debagoiena, la izquierda abertzale lleva 6 años perdidos, sin ninguna política a favor de la recogida selectiva. Afirmamos que ha habido un retraso importante en el camino a mayores cotas de reciclaje. No hay más que ver las calles de los pueblos de Debagoiena repletas de contenedores verdes y escasez de contenedores para recogida selectiva.

Estos últimos días, hemos sabido que una empresa ha recurrido la adjudicación del concurso de recogida de residuos de la Mancomunidad del Alto Deba. A consecuencia de este recurso, el proceso de implantación del PaP  ha sido paralizado.

En Oñati, Bergara y Leintz Gatzaga no van a poder continuar con este proceso hasta no se sabe cuándo. Hacemos un llamamiento a BILDU para que aproveche esta paralización para que reflexione sobre la situación que ha creado, sea valiente y abandone esta imposición.

Hoy, los concejales de EAJ-PNV del Alto Deba, nos hemos reunido en Oñati para exigir a BILDU que abandone el PaP en TODOS LOS PUEBLOS de nuestra comarca y respete la opinión de la mayoría de los ciudadanos. Hay otras formas de hacer las cosas, a través del diálogo, del acuerdo y del respeto a la opinión del pueblo. Emplazamos a BILDU a que apueste de manera inequívoca por el 5º contenedor y abandone cuanto antes esta absurda lucha política de las basuras que no interesa a los ciudadanos.

A CONTINUACIÓN LOURDES IDOIAGA HABLA SOBRE EL CASO DE OÑATI.

LOS CONCEJALES DE EAJ-PNV DEL ALTO DEBA

30 de abril de 2013

 

eaj_2

 

GOIENAko argazkia

Utzi iruzkina

Errekurtso bat tarteko, Debagoienean geldi daude atez atekoarekin lotutako plan guztiak

Errekurtso bat tarteko, Debagoienean geldi daude atez atekoarekin lotutako plan guztiak, Bergarako EAJk esan duenez from Goiena Komunikazio Taldea on Vimeo.

Utzi iruzkina

Aintzane Oiarbide: Bide okerretik

29773_imagen_2

 

Apirilaren 12an (ostirala), Bergaran, atez ate sistemaren aurkako manifestazioan milaka lagun bildu ziren.

Adin guztietakoak, soziologia desberdinekoak, ideia politiko desberdinetakoak, politikarekin bat ez datozenak. Bere bizi guztian lehen aldiz manifestazio batean parte hartu zuenik ere bai.

Bergarako etxe askotan zabor poltsek zintzilik jarraitzen dute sistema honen aurka eta Udalak ezarriko duen sistema aurkeztuz geroztik irten da jendea kalera ezadostasuna erakustera. Errealitate honi bizkarra ematea akats handia da. Jendea entzun eta adostasunetara iristea ezinbestekoa da herritarrek horrelako oposizio zorrotza azaltzen dutenean. Baina aldiz, konfrontazioaren bideari ekin diote zenbaitek eta hori erabat onartezina da.

Manifestazioa hasi aurretik panfleto eta pankartak ipini zituzten ezker abertzaleko gazteek eta pankarta horietan EAJko eta Bergara Garbia plataformako bozeramaileen izen-abizenak jartzea ezin da onartu. Neuri ere tokatu zait oraingoan. Ernaiko gazteek erakusten duten amorrua nork erakutsi die? Jendea diana batean jartzen zuten garaiak atzean utzi behar ditugu elkar bizikidetzan eta normalizazio politikoan pausoak eman nahi baditugu.

Utzi iruzkina

ZABORREN GAIAN, HERRIAK EZ DU BILDUREN INPOSAKETA ONARTUKO

EAJ-PNVren Udaltaldeak,  Bergarako alkateari eskatzen dio, zaborbilketa sistemaren inguruan bergarar Herriak erakutsi duen oposizioari erantzuna eman diezaiola . Aintzane Oiarbide bozeramaleak zinegotzien izenean esan duenez, urte bete pasa da 4700 bergararrek atez ateren aurka eta 5. Edukiontziaren aldeko eskaera sinatu zutela. Bergarako balkoiak zabor poltsaz josita daude udal gobernuaren erabakiaren aurka. Orain bi aste Bergarako kaleak milaka bergararrez bete ziren atez ateren aurkako manifestaldian. Bozeramaile jeltzaleak esan du bergararrek ez dutela Bilduren inposaketa onartuko eta badela garaia Bergarako alkateak, Herriari, auzi honi buruzko erantzun bat eman diezaion. EAJ-PNVren zinegotzien iritziz, BILDU-ARALAR udal gobernuak aurkeztu zuen atez ateko eredua ez da adostua, saldu nahi izan duten bezala, inposatua baizik. Bozeramaile jeltzalearen hitzetan, BILDU isilik dago azken asteetan baina ez da gogoeta egiten ari direlako, bilketarako lehiaketa adjudikazioa errekurrituta dagoelako baizik. Oiarbidek dio lehiaketara aurkeztutako empresa batek errekurritu egin duela adjudikazio hori eta ondorioz, atez ateren planak geldituta daude behartu egin dituztelako. Jeltzaleek alkateari esaten diote “oraintxe duela momentua guzti honen inguruan gogoeta egin eta bergararren gehiengoak eskatzen duen 5. Edukiontziari aukera bat emateko”. “Aste honetan jakin dugunez, ezker abertzaleko agintarietako batek esan du gogoeta egin behar omen dutela  atez ateren aurkako oposizio nabarmena dagoen herrietan.” Zinegotzi jeltzaleak gaineratu du  Aralarreko bozeramaile batzuk ere hasiak dira Legazpiko emaitzen ondoren herritarren aldarrikapena errespetatu behar dela esanez eta herriari hitza emanez, betidanik gure taldeak eskatu duen bezala. Bailara honetan bada gauzak egiteko beste modu bat, alderdien arteko adostasunez eta  Herriari hitza emanaz. Elgetako adibidea dugu hau. Zeren zain dago Bergarako alkatea? Legazpin egin den galdeketa Bergaran egiteko zain?  Datorren asteleheneko plenorako idatzi bat erroldatu dugu Bergarako udalean alkateak galdera hauek erantzun ditzan.

Bergaran, 2013ko Apirilak 25

Goiena-ren argazkia                                                                                                                                                                                                                                                                                                         Argazkia, Goiena

Utzi iruzkina

Bergara Garbiak bergarar guztiak eskertu eta zoriondu nahi izan ditu “manifestazioan erakutsitako zibismoagatik”

“Bergara Garbia plataformak eskerrak ematea eta zoriontzea nahi du bergarar guztioi atez atekoaren kontrako manifestazioan erakutsitako zibismoagatik”. Hitz horiekin hasi du gaur goizean prentsaurrekoa Bergara Garbia plataformako kide Juan Luis Bikuñak. Eta gaineratu du plataformakoek pentsatzen dutela horrelako manifestazio “handia” ikusi eta gero, hausnarketa “serio” bat egiteko momentua iritsi dela, Bergarak merezi duen hondakin bilketaren inguruan.

Horretarako, euren ustetan behintzat, alkatetzak nolabait mugimenduren bat egin beharko luke gogoeta hori guztien artean egiteko. “Bergarak, bergarar gehiengoak, argi eta garbi esan zuen manifestazioan zer nahi duen; eta lehenago, milaka firmen bitartez eta etxeetako lehio edo balkoietan jarritako zabor poltsekin jarraitzen du esaten, badagoela sistema on bat zaborrak bildu eta tratamendua emateko” esan du Bikuñak.

Kasu honetan, alkatetzak ezin duela alde batera begiratu esan dute eta alkatetzaren pauso bat espero dutela azaldu dute. “Plataformakoek, bergarar gehientsuenak, alkatetzaren pauso bat espero dugu, gurekin batera aurrean dugun auzia eztabaidatu eta konpontzerako bidean jartzeko”.

GEHIAGO IRAKURTZEKO→

 

Bergara Garbiak bergarar guztiak eskertu eta zoriondu nahi izan ditu “manifestazioan erakutsitako zibismoagatik” from Goiena Komunikazio Taldea on Vimeo.

Utzi iruzkina

GOGORATU GAUR DANOK PLAZARA, ATSALDEKO 19:15ETAN! EZ ATEZ ATEKO INPOSAKETARI! RECORDAD HOY TODOS A LA PLAZA A LAS 19:15! NO A LA IMPOSICIÓN! NO AL PaP!

Utzi iruzkina

AINTZANE OIARBIDE: “BIDEGIKO ZUZENDARIAK DIPUTATU NAGUSIAREN HITZEN KONTRAKOA ESAN DU ETA BAIEZTATU DU FAKTURAK BETI EGON DIRELA BIDEGIKO EGOITZAN”.

29773_imagen_2

 

EAJ-PNVren batzarkidearen iritziz, Bildu ez da kudeatzen ari, baizik eta, boterea erabiltzen ari da arerio politikoari eraso eta kalte egiteko

Bidegiren kudeaketaren gaineko eztabaidak gaur goizean jarraitu du; izan ere Mugikortasuneko eta Bide azpiegituretako foru diputatu Larraitz Ugarte eta Bidegiko zuzendari Katy Nevado Batzar Nagusietan agertu dira azalpenak emateko. EAJ-PNVren batzarkide Aintzane Oiarbideren ustez, Bidegiko zuzendariak bakarrik interesatzen zaizkion datuak eman ditu eta, gainera, baieztatu du, diputatu nagusi ohiari eskatutako fakturak beti egon direla Bidegiko egoitzan – gogoan izan, duela aste batzuk Larraitz Ugartek frogarik gabe salatu zuela Markel Olano diputatu nagusi ohiak fakturak etxera eraman zituela –. Hau da, Martin Garitano diputatu nagusiaren atzoko hitzen kontrakoa esan du”. 

Horren harira, Oiarbidek honakoa esan du: “Bilduk bi urte egingo ditu, laister, Foru Aldundiaren gobernuan, baita Bidegiren buruan ere. Bi urte horietan, espioitza politikoa baino ez du egin eta EAJ-PNV behin eta berriro erasotu du kalte egiteko asmoz eta ez du, ordea, bere benetako lana egin: kudeatu eta errepideak finantzatzeko plana egin, izan ere, hori da, hain zuzen ere, Gipuzkoak behar duena egindako inbertsioei aurre egiteko”. 

Era berean, Aintzane Oiarbidek gogoratu du, EAJ-PNVren kudeaketa Bidegin eraginkorra eta gardena izan dela eta, ondorioz, sozietate publiko kaudimendunena izan dela. Beraz, zer gertatu da azkeneko bi urteetan egoera hori guztiz kontrakoa eta jasanezina izateko? Aintzane Oiarbideren ustez, erantzuna oso argia da: Bilduk hartu du kudeaketa eta bere lana egin ordez, boterea erabili du arerio politikoari kalte egiteko. 

Halaber, batzarkide jeltzalearen aburuz, Foru Aldundiak aipatzen duen 900 milioi euroko zorra, azkeneko urteetan egindako inbertsioen ondorio dira eta, horri esker, egun, Gipuzkoak puntako errepide sarea du. Beraz, 900 milioi euro horiek inbertsio bat izan dira eta ez, ordea, zaborretara botatako dirua. 

Horrenbestez, Aintzane Oiarbidek segidakoa azpimarratu du: “Bilduren aginteko Foru Aldundiak aurre egin behar dio maileguari eta, horretarako, errepideak finantzatzeko plana egin beharko du. Baina aitzitik, Foru Aldundiak ez dio gaiari heldu nahi, amore eman du eta hiru alditan atzeratu du bere proposamenaren aurkezpena eta, horren ondorioz, Gipuzkoako diru-kutxari kalte egiten ari zaio, izan ere, urtero milioika euro galtzen ari da eta, bitartean, atzerriko milaka kamioik Gipuzkoa zeharkatzen jarraitzen dute ezer ordaindu gabe”. 

Bidegiko langileen ordenagailuen kopiari buruz, EAJ-PNVren batzarkideak esan du, baldin eta egindako lana arrunta bada, zergatik itxaron dute langileek lapurreta Ertzaintzara jotzeko asmoa azaldu duten arte, beraien lanpostuetan lapurreta izan zela salatzeko? Hortaz, Aintzane Oiarbidek Foru Aldundiari gardentasun falta egotzi dio eta Larraitz Ugarte foru diputatuari honakoa galdetu dio: “IZFE informatika zerbitzuak horrelako lanak egunero egiten ditu, orduan zergatik ez zaio eskatu IZFEri lan hori egiteko eta, aldiz, ezker abertzalearekin lotura duen enpresa bati eskatu zaio?”. 

Azkenik, Oiarbidek Mugikortasuneko eta Bide azpiegituretako foru diputatuari gogoratu dio, politikan edozer gauzak ez duela balio; alderdien arteko harremanak kaltetu dituela eta zaila izango dela bere onera ekartzea; eta, gainera, eskatu dio, boterea erabiltzeari uzteko arerio politikoari kalte egiteko.

,

Utzi iruzkina

Bakea eta berradiskidetza. Irlandako eredua

gipuzkoa forum

 

Atsegin handiz gonbidatzen zaitut Gipuzkoa Forum gogoeta eta eztabaidarako gunearen aurkezpen ekitaldira

Datorren apirilaren 13an, larunbata, izango da goizeko 11:30etan, Gipuzkoako Bazkundearen egoitzan (Tolosa hiribidea, 75. Antigua – Donostia).

Lehen ekitaldi honen gaia: “Bakea eta berradiskidetzea. Irlandako eredua”

Parte-hartzaileak:

Joseba Egibar, GBBko presidentea.

Harold Good, IRAren desarme-prozesuan parte hartu zuen apaiz protestantea.

Pat Colgan, Europar Batasunaren Ipar Irlandako Bake eta Adiskidetze programaren arduraduna.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, ongi izan

 

Me complace invitarle al acto de presentación del espacio para la reflexión y el debate Gipuzkoa Forum.

Se celebrará el próximo 13 de abril, sábado, a las 11:30 horas en la sede de la Cámara de Gipuzkoa (Avda. Tolosa 75, Antigua – Donostia).

El evento tiene como título: “Paz y Reconciliación. El ejemplo de Irlanda”

Intervendrán:

Joseba Egibar, presidente del GBB.

Harold Good, pastor protestante que participó en el proceso de desarme del IRA.

Pat Colgan, responsable del programa de la UE para la paz y la reconciliación en el norte de Irlanda.

Esperando su asistencia, reciba un saludo,

Utzi iruzkina

Bergara Garbia: “Gure hitza entzun dadila leku guztietan”

891949_152624994906133_1224777228_o

 

 

“Tamalez Bergarako eta inguruko gipuzkoar asko sartuta gauden auzi hau BILDUko gobernu taldeak sortu zuen, oposizioa eta herriaren iritzia kontutan hartu gabe, Donostiako instrukzioei jarraikiz, Bergaran Atez Ateko zabor bilketa sistema inposatu zuenean. Ez zuten erreparorik izan, Bergarako familien egunerokotasunean izango duen eragin negatiboaz ohartu arren. Izango dira goragoko beste interes batzuk, ziurrenez.

Ekintza hauen aurrean, bergarar gehienen jarrera argia da: BERGARA GARBIA herri plataformak 5. edukiontziaren alde eta Atez Atekoa zein alkatetzaren era diktatorialaren kontra 4.691 herritarren sinadurak bildu zituen. Hainbat bergararrek plataformaren deiari erantzunez zabor poltsak esekitzen dituzte beraien desadostasuna erakutsiz.

Alkatetzak, herritar gehienek Atez Atekoaren eta metodo inposatzaile honen aurrean duten desadostasuna ikusita ere, kasurik ez die egin, ez eta Plataformak gai honen inguruan hitz egiteko eta akordio batera heltzeko egindako deiei ere. Bere errespetu falta nabaria izan da, BERGARA GARBIA plataformak udaletxean zigilu eta guzti aurkeztu dituen idatziei ez kasurik, ez erantzun ere egin ez dienean. Bitartean, eta isil-isilik, Atez Atekoa instalatzeko egitasmoarekin aurrera jarraitzen du. Donostian, berriz, Bergaran Atez Atekoa inposatu dutenak bosgarren edukiontzia jartzeko irrikaz daude. Ziurrenez, BILDUrentzat Bergara 3. mailako herria da eta ez du Donostian instalatu den 5. edukiontzia merezi.

Orain arteko ahalegin guztiek izandako erantzun eza ikusirik, Atez Atekoaren kontra dauden bergarar guztiei dei egiten diegu hurrengo ostiralean, apirilak 12, arratsaldeko 19:15etan San Martin plazatik irtengo den manifestaziora.

Atez Atekoari EZ! 5. EDUKIONTZIARI BAI! BIRZIKLATZEA BAI! EMAN HITZA HERRIARI!

Utzi iruzkina

%d bloggers like this: