2012(e)ko ekaina -en artxiboa

Markel Olano: Bilduk Gipuzkoako ekonomiari zuzeneko erasoa egin dio.

“Gipuzkoako enpresek lurraldearen enpleguaren %85 sortzen dute” gogoratu du Markel Olanok.

EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramaile Markel Olanok eta Sozietateen gaineko Zergaren talde txostengilean jeltzaleen ordezkari Itziar Agirrek komunikabideen aurrean agertu dira, talde txostengilearen ondorioei buruzko iritzia emateko. Markel Olanoren ustez, “PSE eta Bildu alderdiek adostutakoa, Gipuzkoako ekonomiari zuzeneko erasoa egiten dio; beraz, gure irakurketa kritikoa da”.

Ildo beretik, Olanok segidakoa argitu du: “Sozietateen gaineko Zerga ez da ondasun handiei, enpresari garrantzitsuei, ez banketxeei ezartzen zaizkien zerga; baizik eta, Gipuzkoako enpresa txiki zein ertainen irabaziak zergapetzen ditu”. Hala ere, Olanok azaldu duenez, “Bildu eta PSE alderdientzat dirua biltzeko balio duen zerga da eta, beraz, ez dute uste enpresen inbertsioak laguntzeko denik”.

Era berean, jeltzaleen batzarkide taldeko bozeramaileak honakoa gogoratu du: “Gipuzkoako enpresek lurraldearen enpleguaren %85 sortzen dute. Enplegua mantentzearen alde egin dute eta, ondorioz, Gipuzkoak batez beste Estatuaren langabezi tasaren erdia du”. Markel Olanoren aburuz, “azkeneko 20 urteetan izandako irabaziak erabili dituzte lehiakortasuna nahiz berrikuntza arloak hobetzeko eta nazioartera ateratzeko”.

Horregatik guztiagatik, Olanoren ustez, “zerga-politikak ekonomia sustatzeko tresna izan behar du eta ez diru bilketarako sistema bat, Bilduk nahi duen bezala”. Honenbestez, EAJ-PNVren bozeramaileak segidakoa esan du: “Zerga-politika Foru Aldundiek duten tresnarik garrantzitsuena da enpresek egiten duten esfortzuei laguntzeko. Horretarako, Sozietateen gaineko Zerga oso garrantzitsua da; izan ere, inbertsioa da gure ekonomiaren lehiakortasuna hobetzeko”.

Markel Olanok, halaber, Europan eztabaidatzen ari dena izan du hizpide: “Une honetan ekonomia nola sustatu ari dira eztabaidatzen. Hemen, Bilduk, ordea, diru-bilketaren eztabaida sartu nahi du”. Hortaz, Olanok Bilduren jarrera salatu du: “Ez du ekonomia sustatzeko ekimenik”.

Azkenik, EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaileak Bilduk eta PSEk adostutakoa kritikatu du: “Enpresen kenkarien sinplifikatzea adostu dute. Dena den, Bilduren ustez sinplifikatze horrek honakoa esan nahi du: erakundeek enpresen esfortzuari laguntzeko tresna ezabatzea; eta hori, onartezina da”.

Advertisements

Utzi iruzkina

Iñigo Urkullo Bergaran eta Arrasaten, herriz herri.

Utzi iruzkina

Zorione Etxezarraga: Ondare Bikaina.

2011ko foru eta udal hauteskundeak Bildu koalizioak irabazi zituenetik urtea bete ondoren zenbait gaietan bateratzaile izan zitezkeen haserako mezu baikor haiek errealitateren ur handitan azukre koxkorraren antzera disolbatu zaizkie.

Irabazi aurretik kontuan hartu ere egiten ez zituzten instituzioetara gobernuratu berritan koalizioko bozeramaileek egin zituzten adierazpenei, esaterako, ‘garai berria hasiko da gurekin’ edo ‘politika egiteko modu berria dakargu’, egin ziren testuinguru elektoralean zeukaten bozkarioaren indarra galtzen joan zaie.

Halaxe izan da, garai berria hasi dute. Gipuzkoarron gehiengoaren eguneroko arazoak nola kudeatzen dituzten ikusita, diru publikoa erabateko inprobisazioan oinarrituz kudeatzen duten agintarien garai berria, hain zuzen ere.

Legealdiaren lehen laurden honetan Bilduk kudeaketa lanetan izan duen noraeza arrazoi desberdinen ondorio izan daiteke: ezjakintasuna, hasiberriaren eskarmentu eza, gobernu-erantzukizuna daukatenen gaitasun eza, edo, okerrago litzatekena, eginda aurkitu duten guztia zalantzan jarri edo hondatzeko erabaki irmoa. Asko da beraiek iritsi aurretik eginda geneukana. Urte luzeen ondoren akordio zailetara iritsi eta plangintzak adostu izan ditugu, makina bat proiektu gauzatzea lortu dugu. Gure lurraldea puntako garapen mailara eraman duten proiektuak izan dira, bizi-kalitate eta renta per kapita handia zein gure enpresen lehiakortasuna ahalbidetu dutenak.Gure proiektuak, gipuzkoar guztientzat.

Gauza jakina da, Gipuzkoa, dauzkan bertute guztiak ahaztu gabe, orografia konplexua daukan lurraldea dela eta gure lurraldearen berezitasun horren ondorioz komunikabide azpiegiturak gauzatzea modu esanguratsuan zaildua gertatzen dela, ez soilik lurretik doazen errepide eta trenbideei dagokienean, bai eta airez edo beste edonola bideratu behar direnetan ere. Aipaturiko azpiegitura horiek funtsezkoak dira ez soilik herritarren mugikortasunerako, baizik eta gure enpresek kanpoko merkatuertara bidaltzen dituzten produktuentzako ere, produkzioaren %60 inguru direla kontuan izanik. Gipuzkoa, ez dezagun ahaztu, komunikabide-lotunea da, bai kantauriko erlaitzerantz zein hegoalderago dauden lurretarantz, Afrika barne, doazenen igarobidea.

Hedadura txikia daukan lurraldea izan arren, egungo ongizate mailara iristeko egin behar izan den ahalegin ekonomikoa ikaragarria izan da. Kopuru aldetik behintzat, gipuzkoarrok ez gara hainbeste. Esate baterako, Bizkaiaren hedadura ez da Gipuzkoarena baino askoz handiagoa baina populazio handiagoa daukanez, azpiegitura berberak egiterako orduan pertsonako kostua txikiagoa da gurean baino.

Gipuzkoa gaur egun ia guztiz egituratuta dagoen lurraldea da. Aurreikusitako azpiegitura guztiak gauzatzen direnean, inbertsio ahalegina nabarmen murriztuko da. Beharrezkoa da eskualde guztien arteko orekaren aldeko apustua egiten jarraitzea, ildo horretan aurrera egitea. Dena den, handiena eginda dago. Era berean, beharrezkoa da gure enpresen lehiakortasunaren aldeko apustua egiten jarraitzea, gure lurralde honetan aberastasuna eta enplegua sortzen jarrai dezaten baldintzak erraztearen aldekoa. Gipuzkoa, nahiz eta datuak onak ez izan, langabezi datu baxuenak dauzkan lurraldea da. Espainiako estatuak daukanaren erdia baino gutxiago. Eta noski, emaitza horiek ez dira inola ere kasualitatearen ondorio, ez, neurri batean behintzat, posible izan badira, instituzioetatik bideratu diren baldintzei esker izan da.

Hauxe da aurkitu duten egoera, bai, aurkitu dutena, gipuzkoako instituzioen maizter berriek gutxi edo bat ere ez bait dute lagundu bide horretan. Ozenago esan liteke baina ez argiago. Egun, proiektu garbirik ez daukatenez (ez da ezagutzen Donostiarako Bilduk daukan egitasmoa eta Foru aldundirako daukatena duela aste pare bat aurkeztu dute, hauteskundeak irabazi eta urte betera hain zuzen), beraien gobernu jarduna luzapeneko aurrekontuekin (Donostian), murriztutakoekin (foru aldundian) lan egitera mugatu dute, aurreikusitako azken azpiegiturak bukatzea eragotziz (autobideak hiriguneetatik trafikoa atera ahal izateko, hondakinentzako tratamendu instalazioak…), beharrezkoak direnak, gehiengoaren artean adostutako akordio konplexuen bidez erabakitakoak, gaur egun ez soilik indarrean baizik eta behin eta berriz berretsita dauden azpiegiturak. Gure enpresen lehiakortasuna bultzatzea ere ez dago haien lehentasunen artean. Enpresariak ez dira sekula haien bihotzeko kuttunak izan.

Agintari talde berria enrokatu egin da. Bildu ez da inorekin akordioetara iristeko gai. Saiatu ere ez dira egiten. Ez dago ez haien ideietan ez kurrikulumean. Ez soilik lurralde edo tokiko mailan. Akordioak lortzeko gai ez diren lekuetan, zai daude, espero dute oposizioan dauden alderdien erantzukizuna izango dela arazoetatik aterako dituen konponbidea. Oker dabiltza. Erantzukizuna gobernuan dagoenari dagokio.

Beraiek sortzen dituzten arazoak besteek konpontzea nahi dute.

Baina nolakoak diren gauzak, gehiengo absolutua daukaten instituzioetan gutxiengoa arbuiatzen dute.

Duela gutxi arte, hala erabakitzen zutenetan aldarrikatzen zituzten kontsignak, leloak, ahaztu egin zaizkie. Non dira ’eman hitza herriari’, ‘herriak hitza, herriak erabakia’ haiek? Bulkada politikoren erritmoari jarraituz, norbaitzuk herriarentzat hoberena zer den erabakitzen ari dira. Herriari galdetu ere egin gabe. Hain modan dagoen iraunkortasunari buruz hitzegiten da baina, beharrezkoa da ingurumen, ekonomi eta ……giza ikuspuntutik egitea. Zer nahi du herriak? Galde dezaiogun.

Zenbat sinadura dira beharrezkoak agintari berrientzat inposatu nahi dituzten aldebakarreko erabakiez hausnarketa egiteko? Aginte makila eskuratzea ahalbidetu dien botu kopurua baino gehiago? Ekin dezaiogun.

Gogoak ematen diena egin ahal izateko patente de corso daukatela sinisturik, instituzioei dagokien papera nahastu dute. Sistema demokratiko batean instituzioek herritarraren zerbitzura egon behar dute eta ez herritarra instituzioek agindutakoaren esanera.

Bildu foru aldundiko gobernuaren buru denetik urtea bete denean argi baino argiago egiten zaigu ‘garai berria hasi dugu’, ‘politika egiteko modu berria dakargu’ horiek beraien hautesleentzat bakarrik gobernatu nahi dutenaren ziurtasunetik ulertu behar direla, propaganda eta kalumnia kalkulatutako dosietan erabiliko diren gobernatzeko modu berri horretatik. Bilduk ondare bikaina jaso du aurreko kudeatzaileengandik. Ez onartzen, ez baloratzen, ez errespetatzen ez duen ondare bikaina

Utzi iruzkina

EAJ-PNVk KEZKA AZALDU DU EUSKAL ERAKUNDEAK NORA-EZEAN KOKATU DIRELAKO

EAJ-PNVren GBBren presidente Joseba Egibarren ustez, “Patxi Lopezek Euskadi eredua delakoa suntsitu du; hain zuzen, azkeneko 35urteotan EAJ-PNVk izan duen eredua eta, egun, Rubalcabak aurkezpen txartela bezala erabiltzen duena. Baina espainian ez badago euskadikoa bezalako eredua beraiek gobernuan egon direlako izan da.”

Gipuzkoako EAJ-PNVk hurrengo hilabeteetarako ekintza plana aurkeztu du gaur goizean Donostiako EHUn egindako ekitaldi batean. Bertan, Joseba Egibarrek honakoa adierazi du: “Kezkatuta gaude euskal erakundeak nora-ezean kokatu direlako. Ez dakite zeintzuk diren eman beharreko pausoak ezta hartu beharreko bidea zein den ere”. Ildo beretik, Egibarrek azpimarratu duenez, “guk, aldiz, azkeneko 35 urteotan argi erakutsi dugu egin beharreko bidea zein den. Herri hau hona iritsi bada, guk ekarri dugulako izan da, nahiz eta beste batzuek oztopoak jarri dizkiguten”.

Era berean, Gipuzko Buru Batzarreko presidentearen iritziz, “politika egoera berria bizi dugu: batzuk hiltzeari utzi diote, nahiz eta duela 35 urte utzi behar zioten, eta beste batzuk, ordea, Patxi Lopez esaterako, orain konturatu dira Euskadiren eredua izan dela herri hau Europar Batasunaren parean egotera eraman gaituena”.

Halaber, Joseba Egibarrek segidakoa salatu du: “Patxi Lopez Euskadi eredua suntsitzen ari da, hain zuzen, azkeneko 35 urteotan EAJ-PNVk izan duen eredua eta, egun, Rubalcabak aurkezpen txartela bezala erabiltzen duena”. Hala ere, Egibarren aburuz, “sozialistek eredu hori beraiena balitz bezala erabili nahi badute ere, duela hainbat hamarkada hasitako eredua da eta, besteak beste, lehenengo Eusko Jaurlaritzarekin, diputatu nagusiekin nahiz udalekin landutakoa izan dena, eta Euskadi Europaren maila izatera eraman duena”. Ezin ahaztu, Espainia osoan Euskadirena bezalako eredua ez badago beraiek gobernuan izan direlako da.

Bestalde, Egibarrek nora-ezatik ateratzeko gakoak hizpide izan ditu: “Lidergo sendoa behar da; hain zuzen, demokraziaren arauak errespetatzen dituena eta helburuak argi dituena”. Honenbestez, EAJ-PNVren GBBren presidenteak honakoa esan du: “Boterea orain hartu duten horiek, Bilduk alegia, hauteskundeetan gehiengoaren babesa izan dute, baina ez gehiengo absolutoarena. Beraz, Gipuzkoako gizartearentzat onena egin behar dute, betiere beste alderdiekin negoziatuz eta, ez erakundeak bere alderdiaren interesen zerbitzura jarriz eta, ondorioz, gizartearen beharrak ahaztuz, hondakinen gaian egin nahi izan duten bezala”.

Hortaz, Joseba Egibarren ustez, “Bilduren egoera ezinezkoa da. Egoeraren araberako erabakiak hartzeari utzi behar dio eta demokraziaren jokuaren legeak onartu behar ditu. Guk, aldiz, argi dugu zein den gizarteak jarraitu nahi duen norabidea eta bide hori jarraitu nahi dugu, betiere, herri honek duen erabakitzeko eskubidea aldarrikatuz. Hori da gipuzkoarrei eskeintzen diegun proiektua eta, horretarako, talde-lana, argitasuna, konpromisoa eta gardentasuna ezinbestekoak dira”.

Utzi iruzkina

Aintzane Oiarbide: “Zappinga”

Telebista mandoa hartu eta ON sakatu orduko hasi da zaparrada!

Espainiako erreskatea… Raxoik, bankuek bakarrik ordainduko dutela, kronika ematen ari den kazetariak ezetz, Eurostaten arabera zorra Estatuaren defizitari gehituko zaiola. “Korralitoa” ere (Argentinako hitz xelebrea) sasi tertuliakideen ahotan. Adituak ere ez dira ados jartzen zuzenean gure poltsikoak hustuko diren edo zerbitzu publikoak gutxiagotuko dizkiguten…

Zapping… Gipuzkoan, Zaborren Kudeaketaren inguruan, sekulako ekaitza, akordio falta, Diputazioa gehiengoaren aurka… kareta musikala…Gipuzkoako Aldundiak autobide guztietan bidesaria jarriko duela eta kaleko jendearen kexuak… honetan ere akordio falta eta ekaitza!

Zapping! Legazpian , mutiko bati, bizikletako frenoak apropos moztu dizkiotela eta, ospitalean larriki zaurituta… Hau da estresa.

Zapping! Oheko izarak bakarrik antolatzeko mekanismoa asmatu duela Villabonako gizon batek! Ahh…Hau atsedena! Albiste ederra azkenean!

Bihotzen taupadak lasaitzen hasi zaizkit… ohean sartu, lo egin eta bihar goizean… ohea antolatu beharrik ere ez!

Utzi iruzkina

Markel Olano: “Bilduk erabaki hau hartzera behartu gaitu”

EAJko batzarkide taldeko bozeramailearen iritziz, “Alduntzin diputatuaren aurkako zentsura-mozioaren helburua honakoa da: Bilduk jarrera aldatzea, Gipuzkoako hondakinen gaineko liskarra amaitzea eta elkarrekin ados jartzeko bideak aurkitzea”.

Gipuzkoako Batzar Nagusietan Juan Carlos Alduntzin Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuaren aurkako zentsura-mozioa erregistratu dute gaur goizean EAJk, PSE-EEk eta PPk. Ondoren zera esan du Markel Olano EAJko ordezkariak: “Gaurkoa egun gogorra da, izan ere, hartutako neurria oso garrantzitsua da; are gehiago, ez du aurrekaririk”. Olanoren aburuz, “Bilduren aginteko Foru Aldundiari balio politikoa kendu diogu”.

Ildo beretik, jeltzaleen eledunak honakoa esan du: “Bilduk Gipuzkoa inposizioaren mende du hondakinen kudeaketaren arloan eta, ondorioz, erantzun egin diogu, inposizio jarrera hori baztertzeko, bai Batzar Nagusietan bai gehiengoaz baliatuta Gipuzkoako hainbat herritan”.

GEHIAGO IRAKURTZEKO→

Utzi iruzkina

PARA EL PNV, LA LEGALIZACIÓN DE SORTU “ES UNA BUENA NOTICIA PORQUE AYUDA A CONSOLIDAR UNA SENDA DE NORMALIDAD POLÍTICA”

Egibar denuncia que, con la Ley de Partidos, el PP y el PSOE intentaron “configurar el listón de legalidad en función de su pensamiento político” pero “los que han defendido esos posicionamientos  no tienen futuro” porque “aquello que se inició en agosto de 2002 se cierra con esta sentencia”.

 

El portavoz jeltzale se muestra convencido de que “a más normalidad política, menos épica y menos victimismo” por parte de la izquierda abertzale.

 

“Es una buena noticia, necesaria y esperada, porque ayuda a consolidar una senda de normalidad política”. De este modo ha valorado el portavoz jeltzale la legalización de Sortu.

 

Para Egibar, la sentencia del Tribunal Constitucional “cierra un ciclo que se inició en agosto de 2002 con la aprobación de la Ley de Partidos”. “Aquella Ley tuvo un claro impulso político y un objetivo, la ilegalización de la izquierda abertzale; y, diez años después, ha quedado demostrado que el principio de que todo era ETA –sobre el que se sustentaban la Ley de Partidos y las decisiones de algunos jueces- no era cierto, y queda claro que hay que diferenciar la política de las expresiones y las estrategias violentas”, ha subrayado.

 

En declaraciones realizadas en el Parlamento, el portavoz del PNV ha destacado que la sentencia “confirma lo que no debió ser y fue: el impulso político”.

 

En referencia a los que se han mostrado contrariados por la legalización de Sortu, ha advertido que “si uno pretende configurar el listón de legalidad en función de su pensamiento político, ocurre lo que ocurre: que no hay un nivel de satisfacción aunque medie una sentencia del Constitucional porque su deseo político no era ese”. Y ha puntualizado que eso es, precisamente, lo que se pretendió hacer con la promulgación de la Ley de Partidos y, por eso mismo, ahora, algunos tienen dificultades para aceptar la sentencia del TC. En cualquier caso, en opinión de Egibar, “los que han defendido esos posicionamientos  no tienen futuro” porque “aquello que se inició en agosto de 2002 se cierra con esta sentencia”.

 

Por otra parte, se ha mostrado convencido de que “cuanta más normalidad, menos épica; cuanta más normalidad, menos victmismo”. Después de advertir que “el victimismo es uno de los principales motores que maneja la izquierda abertzale”, ha recalcado que “esta sentencia viene a inyectar un punto de normalidad política”.

 

Preguntado por la situación de Arnaldo Otegi, Egibar ha respondido que “es un absurdo que Miren Zabaleta, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodríguez, Rafa Díez y Arnaldo Otegi estén en la cárcel pero, al parecer, la razón de Estado obliga a ocultar la realidad”. “La razón de Estado obliga a que no se reconozca el error de origen: que esas personas fueron encarceladas por impulso político”, ha explicado. Tras recordar que fue Pérez Rubalcaba -como ministro de Interior- quien inició el denominado “caso Bateragune” y que socialistas como Patxi López o Eguiguren justificaron las detenciones, ha argumentado que “si fueron detenidos por colaboración y pertenencia a ETA y, posteriormente, la organización ha anunciado el cese definitivo de su actividad armada, ¿cómo se puede sostener la argumentación de que esas personas estaban impulsando, precisamente, la estrategia desaparecida?”. “Es un absurdo pero son cosas que suceden por razón de Estado”, ha concluido.

 

 

Utzi iruzkina

AINTZANE OIARBIDE: “FORU ALDUNDIA BIDESARIEN GAINEKO PROPOSAMENA IZKUTATZEN ARI DA”.

EAJ-PNVren batzarkideak Larraitz Ugarte Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako diputatuari honakoa galdetu dio: “Zergatik ez du aurkeztu beharreko txosten teknikoa ezagutzera eman? Zerbait izkutatzeko al du?”.

Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru diputatu Larraitz Ugarteren gaur goizeko hitzek EAJ-PNV batzarkide taldearen erantzuna jaso dute. Aintzane Oiarbide jeltzaleak – tarifa aztertzen ari den talde txostengileko kidea da – segidakoa azpimarratu du: “Foru Aldundiari axola dion gauza bakarra honakoa da: talde txostengilearen eztabaidatik irtetea errepideen kudeaketaren eta mugikortasunaren gainean Bilduren benetako iritzia eman gabe”.

Aintzane Oiarbidek foru diputatuaren etengabeko irizpide aldaketa kritikatu du: “Gaur gauza bat esaten du eta bihar kontrakoa. Horrenbestez, hainbat hilabete eman ditugu egunero proposamen ezberdin bat entzunten. Bidesariak kentzea proposatu digute, baita errepide guztiak erabiltzeagatik ordaintzea ere. Gainera, bineta ezartzearen gainean isilik jarraitzen du eta ez du hitzik ere esan ViaT erabiltzaileei beherapenak egiteari buruz. Adierazpenek ez dute oinarri teknikorik eta, beraz, benetako plangintza aurkezteko ordua da, hain zuzen, egun izkutatzen ari dena”.

Ildo beretik, Oiarbidek honakoa galdetu du: “Zergatik? Zerbait izkutatzeko al du?”. Hortaz, batzarkide jeltzalearen aburuz, “arlo honetan autoritatea duenak bere txosten teknikoa ez aurkeztea alderdi politikoei zein Batzar Nagusietako eztabaidari errespetua galtzea da. Talde txostengilean parte hartzera gonbidatutako ordezkari zein erakundeek etorri baino lehen lanak egin dituzte, zergatik Foru Aldundiak ez?”.

Era berean, EAJ-PNVren batzarkideak Larraitz Ugarteri zehaztasuna eskatu dio eta, orobat, Plan zehatza egiteko lurraldeko errepideak eraginkortasunez kudeatzeko; izan ere, irizpide ezaren ondorioz Foru Aldundiak ez du irtenbiderik aurkitzen. Hiru hilabete eman ditugu ekin eta ekin; denborak aurrera darrai eta Larraitz Ugarte diputatuak oposizioko alderdiek erabakia hartzea nahi du, nahiz eta Bide Azpiegituretako departamentuaren iritzia ezagutzen ez dugun”.

Amaitzeko, Oiarbidek salatu du, “hau guztia gertatzen ari den bitartean, Alemaniako kamiolariek gure errepideak erabiltzen dituzte ezer ere ez ordaindu gabe eta, beraz, gipuzkoarron artean bakarrik gure bideen mantentze lanak ordaintzen ari gara”.

,

Utzi iruzkina

Atez-ateko zabor bilketa sistemaren kontrako 4700 sinadura bildu dira Bergaran.

EAJ: “Bergaran ez dugu zabortegi berririk nahi” from Goiena Komunikazio Taldea on Vimeo.

Utzi iruzkina

Aintzane Oiarbide:”Zarautzentzat ona ez dena ez dugu Bergaran nahi”

 

EAJk atez ateko zabor bilketa sistemaren kontrako herri plataformarekin batera 4.700 sinadura jaso ditu. EAJko ordezkariek gaur egindako agerraldian adierazi dute aurrerantzean ere bestelako ekintzak burutzen jarraituko dutela: “Bergarar guztiei dei egiten diegu atez ateko sistemaren aurka antolatuko diren ekintzetan parte hartzeko eta beraien hitza errespeta arazi gure herrian. EAJk ez du etsiko Bergarako Udal Gobernuak bere erabakia atzera botatzeko lanean”, adierazi du EAJko zinegotzi Aintzane Oiarbidek.

“Zarautzentzat ona ez dena ez dugu Bergaran nahi”

EAJko Bergarako ordezkariek agerraldia hasi zdute esanez “Zarautzentzat ona ez dena” ez dutela nahi Bergaran. “Ikusten ari gara atez atekoaren alde egin zuten 33 udalerrietatik batzuk atzera egiten ari direla. Zarautzek esan du jadanik ez duela atez atekoa jarriko eta bosgarren edukiontzian oinarritutako modeloa lantzen hasiak dira”.

“Ez dugu zabortegirik nahi”

Ingurumen diputatu Juan Carlos Alduntzinek Diputazioaren hondakinen kudeaketa plana aurkezterako orduan adierazi zuen birziklatu ezin diren hondakinei trataera biologikoa bat eman eta “kutsagarriak ez diren” fardo moduko batzuk osatuko liratekeela.

Horiendako egun hutsik dauden harrobiak biltegi moduan erabiltzea proposatu zuen. Bada EAJko ordezkariek adierazi dute Bergaran ez dutela zabortegi berririk nahi: “Bergaran badugu martxan ez dagoen harrobi bat eta baliteke birzikla ezin daitezkeen arrasto edo zabor bola konpakto horientzako zabortegia hementxe ipintzea. Argi esan nahi dugu Bergaran ez dugula zabortegirik nahi”.

Gai horren inguruan, eta Antzuolara bidean dagoen harrobiari erreferentzia eginez, honakoa gaineratu du Bergarako alkate ohi Vitoriano Gallastegik: “Alkate nintzenean itxi genuen harrobia eta erabaki zen sekula ezer gehiago ez botatzea hor. Ezker abertzaleak ere horixe eskatzen zuen. Nola ulertu daiteke orain berriro ere harrobiak zabaldu nahi izatea? Non dago garai hartako sentsibilizazioa?”.

“Non jarriko dituzte zintzilikarioak gune historikoan”

EAJko zinegotziak, bestetik, arduratuta azaldu dira gune historikoan atez atekoak izan dezakeen eraginaz: “Bergarako gune historikoa babestuta dagoenez, zein da Udalak duen asmoa? Non ipiniko dituzte zintzilikarioak? Udalak behartu al ditzake etxejabeak zaborrak atari barruan lagatzera Hernanin egiten duten moduan? Udal Gobernuari egin diogun galderetako bat izan da eta ez dugu erantzunik jaso”.

Agerraldia amaitu dute salatuz hondakinen gaiarekin Bilduk tentsioa besterik ez duela sortu Gipuzkoan: “Gipuzkoarrek behar dutena da zaborren arazoa konpontzea eta aurreko legealdian konponduta zegoen. Gipuzkoarrok behar duguna da tentsioa lasaitu eta krisiaren aurka eta gure herriaren burujabetzaren alde indar guztiak batzea”.

,

Utzi iruzkina

%d bloggers like this: