2013(e)ko urtarrila -en artxiboa

10 URTE ETA GERO

 

Catalunyako parlamentuak Catalunya burujabea dela onartu du. Etorkizunean zer izan nahi duen erabakitzeko pauso garrantzitsua. Oraindik ez dago argi ze ibilbide izango duen honek. Han-hemenka, euskal ahots desberdinek aipatzen dituzte Catalunyan ematen ari diren pausoak lorpen historiko bezala eta beharbada han hala izango da. Baina ahaztu egiten zaigu gurean pauso horiek guztiak eman ditugula orain dela 10 urte. Ibarretxe lehendakariak proposamen bat aurkeztu zuen Eusko Legebiltzarrean Euskadiren erabakitzeko eskubidea eta galdeketa abian jartzeko. Gehiengoz onartua izan zen Gasteizen baina Ezker Abertzaleak hiru bozka bakarrik eman zizkion alde eta beste hiru aurka. 3-3=0. Aukera historikoa zen orduan ere baina abertzaleok gure artean ez ginen ados jarri. “Bai baino ez” horrek, adierazten du zenbait sektore ez zegoela oraindik prestatuta abertzaleon arteko adostasunera iristeko. Zentzu horretan, kataluniar  abertzaleek adibide ona eman digute. Xenpelarrek esan zuen XIX. mendean “Gaitzak gerade umiltzen eta pakean unitzen, ez da errez ibilltzen anaiak alkar illtzen,zer dan entenditu gabe;hortan galduko gerade!

Advertisements

Utzi iruzkina

Bergarako EAJk salatu du parte-hartze prozesua “gezur hutsa” dela

“Bergarako alkateak Mankomunitatearekin bat egiten du: atez ate aukera bakarra.

Bilduk proposatzen duen “Herriarekin adostasuna” gezur hutsa da: Dagoeneko esleitu dira zintzilikario eta kuboak erosteko kontratuak. Erabakia hartuta dago.

Bergarako Udal Gobernuak planteatzen duen parte hartze prozesuan Bergararrek ez dute erabakiko atez ate ezarri ala ez. Iruzurra egin nahi zaio Bergarako herritar guztiei esanez denon artean hartuko dela erabakia.

Bergarako EAJko Udaltaldeak, idatzi bat helarazi zion Alkateari honakoa eskatuz: abian jarri nahi duen parte hartze prozesua benetakoa bada, jendearen esku egongo bada atez ate jarri edo ez erabakitzea, eska zezala Mankomunitatean, Atez ateko sistemaren aldeko erabaki, inbertsio eta kontratu esleipenak geldiarazi edo bertan behera uztea benetako parte hartze prozesu hori bukatu arte. EAJko Udal taldeko bozeramaileak, Aintzane Oiarbidek esan duenez, idatziz eman die erantzun hau alkateak eta geroztik izandako bilera batean, gauza bera berresteaz gain 5. edukiontzia ez duela aukera bezala onartzen baieztatu dio EAJren Udal taldeari.

Maite Barrena eta Aintzane Oiarbide zinegotziak eta Victoriano Gallastegi Bergarako UBBeko lehendakariak emandako prentsaurrekoan, honokoa gaineratu dute: Mankomunitateko txosten eta aurrekontuak aldatzen ari dira hilabete gutxiren buruan. Ez dakite nola egin, ze koste izango duen Mankomunitatearentzat, ze koste Udal bakoitzarentzat eta nola jakingo dute zenbat igoko zaigun erreziboa herritarroi? Mankomunitateko agintariek (Bilduk) daramaten nora eza oso kezkagarria da alde ekonomikotik ikusita ere.

Aldi berean, Jeltzaleek diote “agerian geratu dela” Bilduk bergararrei den errespetu falta. Atez atekoaren aurka eta 5. edukiontziaren alde 4.691 sinadura jaso eta gero eta Bergarako balkoi eta lehioetan milaka poltsa zintzilikatu ondoren, Alkatearen erantzunak asko kezkatzen dituela. “Kalera irten eta arazoa bertan daukatela ikusi besterik ez dute” Orain urtebete BiLduk hartu zuen erabaki politikoa herriarekin kontatu gabe eta orain, Mankomunitatean atez ate sistemaren aldeko erabakiak hartzen eta esleipenak egiten ari direnean eta atzera ez dutela egingo esan ondoren, ez dugu onartzen Herritarrekin” parte hartze eraikitzailea” egingo dutela esatea. Parte hartu zertan? Gure etxe aurrean edo atari barruan jarri behar diren zintzilikarioak eta bestelako ontziak? Ezin dira milaka herritar bando batekin engainatu. Oiarbideren iritziz, Bilduk, arazorik ez zegoen lekuan izugarrizko arazoa sortu du eta galdera bota dio Bergarako Udal Gobernuari: Ez al daukagu gaur egun zaborren kudeaketa hankaz gora jartzea baino arazo handiagorik? Herriak hitzegin du eta Debagoienean ia 17.000 sinadurek ere hitzegin dute. Eta Gipuzkoa osoan 70.000tik gora dira”.

Utzi iruzkina

BILDUk proposatzen duen “Herriarekin adostasuna” gezur hutsa da: Dagoeneko esleitu dira zintzilikario eta kuboak erosteko kontratuak. Erabakia hartuta dago.

 Bergarako Udal Gobernuak planteatzen duen parte hartze prozesuan Bergararrek ez dute erabakiko atez ate ezarri ala ez. Iruzurra egin nahi zaio Bergarako herritar guztiei esanez denon artean hartuko dela erabakia.

Bergarako EAJko Udaltaldeak, idatzi bat helarazi zion Alkateari honakoa eskatuz:  abian jarri nahi duen parte hartze prozesua benetakoa bada, jendearen esku egongo bada atez ate jarri edo ez erabakitzea, eska zezala Mankomunitatean, Atez ateko sistemaren aldeko erabaki, inbertsio eta kontratu esleipenak geldiarazi edo bertan behera uztea benetako parte hartze prozesu hori bukatu arte. EAJko Udal taldeko bozeramaileak, Aintzane Oiarbidek  esan duenez, idatziz eman die erantzun hau alkateak eta geroztik izandako bilera batean, gauza bera berresteaz gain 5. edukiontzia ez duela aukera bezala onartzen baieztatu dio EAJren Udal taldeari.

Maite Barrena eta Aintzane Oiarbide zinegotziak eta Victoriano Gallastegi Bergarako UBBeko lehendakariak emandako prentsaurrekoan, honokoa gaineratu dute: Mankomunitateko txosten eta aurrekontuak aldatzen ari dira hilabete gutxiren buruan. Ez dakite nola egin, ze koste izango duen Mankomunitatearentzat, ze koste Udal bakoitzarentzat eta nola jakingo dute zenbat igoko zaigun erreziboa herritarroi? Mankomunitateko agintariek (Bilduk) daramaten nora eza oso kezkagarria da alde ekonomikotik ikusita ere.

 Aldi berean, Jeltzaleek diote “agerian geratu dela” Bilduk bergararrei dien errespetu falta. Atez atekoaren aurka eta 5. edukiontziaren alde 4.691 sinadura  jaso eta gero eta Bergarako balkoi eta lehioetan milaka poltsa zintzilikatu ondoren, Alkatearen erantzunak asko kezkatzen dituela. “Kalera irten eta arazoa bertan daukatela ikusi besterik ez dute”. Orain urtebete BILduk hartu zuen erabaki politikoa herriarekin kontatu gabe eta orain, Mankomunitatean atez ate sistemaren aldeko erabakiak hartzen eta esleipenak egiten ari direnean  eta atzera ez dutela egingo esan ondoren, ez dugu onartzen Herritarrekin” parte hartze eraikitzailea” egingo dutela esatea. Parte hartu zertan? Gure etxe aurrean edo atari barruan jarri behar diren zintzilikarioak eta bestelako ontziak? Ezin dira milaka hiritar bando batekin engainatu.  Oiarbideren iritziz, Bilduk, arazorik ez zegoen lekuan izugarrizko arazoa sortu du eta galdera bota dio Bergarako Udal Gobernuari: Ez al daukagu gaur egun zaborren kudeaketa hankaz gora jartzea baino arazo handiagorik? Herriak hitzegin du eta Debagoienan ia 17.000 sinadurek ere hitzegin dute. Eta Gipuzkoa osoan 70.000tik gora dira.

Utzi iruzkina

Andoni Ortuzar, elegido nuevo presidente del PNV

ortuzar--300x180

Utzi iruzkina

Joan den larunbateko Euskal Selekzioaren partiduan gertatutako istiluen aurrean Euzko Gaztedik (EGI), EAJ-PNVren gazte erakundeak, honakoa adierazi nahi du:

1 – Harmailetako gune jakin baten jarrera sutsuki gaitzesten dugu, zelaira suziri, leherkari, ke bonba eta beste hainbat objektu botatzen aritu baitziren partiduak iraun zuen bitartean, euskal afizio eredugarriaren irudia erabat desitxuratuz.

2 – Istiluak sortu ziren gunean bertan zintzilikaturik zeuden pankarta eta ikonografiaren arabera eta baita bertako zaletuek abestu zituzten kantu eta oihuen arabera ere, garbi geratu zen ezker abertzaleak historikoki erabili dituen lema berdinak zirela. Horregatik dei egiten diegu ezker abertzaleko kideei eta bereziki hura ordezkatzen duten gazteei Anoetako istiluak gaitzetsi eta sala ditzaten, horrelakorik berriro gerta ez dadin.

3 – Euskal Selekzioaren partiduak aldarrikapenerako eta festarako momentu aproposak dira, eta EGIren ustez larunbatekoak bezalako gertakariek ofizialtasunetik urruntzen gaituzte. Horregatik, gogoeta bat egiteko gonbitea luzatu nahi diegu istiluetan parte hartu zuten gazteei, pentsa dezaten zer nolako irudia eman zen FIFA bezalako erakunde internazionalen aurrean eta beste herrietako selekzioen aurrean. Horrelako jokaerekin gure selekzioaren alde egin dezakeen ezein erakunde uxatzea besterik ez da lortzen eta baita ofizialak ez garen bitartean gure aurka joka dezaketen beste selekzioen konfidantza galtzea ere.

Utzi iruzkina

%d bloggers like this: