Archive for category EAJ-PNV

Milaka pertsona manifestatu dira Bilbon giza eskubide, konponbidea eta bakearen alde

milaka-pertsona-manifestatu-dira-bilbon_36715_imagen_6

Milaka pertsona, 100.000 eta 110.000 bitartean datu ofizialen arabera, parte hartu duten gaur EAJ-PNVk eta beste sei erakunde politikoek eta euskal sindikatuek deitu duten eta “Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea” goiburupean burutu den manifestaldian. Manifestaldia hasi baino lehenago, Eusko Legebiltzarreko EAJren bozeramaile den Joseba Egibarrek adierazi duenez, Euzko Alderdi Jeltzaleak ekimen honekin bilatzen dutena zera da “hasitako bidea, eraiki behar dugun garai berria, giza eskubideei zor zaien errespetuan oinarri hartuta eraikitzea nahi dugu, elkarrizketa eta akordioak izan daitezela talde politiko ezberdinen arteko harremanen funtsa, eta tartean gauden eragile guztiak, alderdi politikoek, erakundeek eta ETAk ere, euskal gizarteak exijitzen dituen urratsak ematea. Behin betiko finkatu beharra dugu Herri honetako hiritar guztientzako bake eta bizikidetza eszenatokia. Hori da gaurko martxan honetan gure parte hartzea arrazoitzen duen zergatia: bakearen eta bizikidetzaren aldeko apustua”.

Euzko Alderdi Jeltzalea, Sortu, Aralar, EA, Alternatiba, ELA, LAB eta Geroa Bai deituriko manifestaldian izan dira, besteak beste, Euzkadi Buru Batzarraren presidentea, Andoni Ortuzar; EBBren budukideak, Pilar García de Salazar, Xabier Agirre,Joseba Egibar,  Iñaki Goikoetxeta, Joseba Aurrekoetxea, Itxaso Atutxa, Txaro Goikolea, Aitor Olaizola, Manu Aierdi eta Koldo Mediavilla; Eusko Legebiltzarreko presidenta den Bakartxo Tejería; eta Bizkaiko Ahaldun Nagusia, José Luis Bilbao; beste hainbat eta hainbat EAJren ordezkari politiko eta erakundeetako ordezkariekin batera.

Advertisements

Utzi iruzkina

Bakea eta berradiskidetza. Irlandako eredua

gipuzkoa forum

 

Atsegin handiz gonbidatzen zaitut Gipuzkoa Forum gogoeta eta eztabaidarako gunearen aurkezpen ekitaldira

Datorren apirilaren 13an, larunbata, izango da goizeko 11:30etan, Gipuzkoako Bazkundearen egoitzan (Tolosa hiribidea, 75. Antigua – Donostia).

Lehen ekitaldi honen gaia: “Bakea eta berradiskidetzea. Irlandako eredua”

Parte-hartzaileak:

Joseba Egibar, GBBko presidentea.

Harold Good, IRAren desarme-prozesuan parte hartu zuen apaiz protestantea.

Pat Colgan, Europar Batasunaren Ipar Irlandako Bake eta Adiskidetze programaren arduraduna.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, ongi izan

 

Me complace invitarle al acto de presentación del espacio para la reflexión y el debate Gipuzkoa Forum.

Se celebrará el próximo 13 de abril, sábado, a las 11:30 horas en la sede de la Cámara de Gipuzkoa (Avda. Tolosa 75, Antigua – Donostia).

El evento tiene como título: “Paz y Reconciliación. El ejemplo de Irlanda”

Intervendrán:

Joseba Egibar, presidente del GBB.

Harold Good, pastor protestante que participó en el proceso de desarme del IRA.

Pat Colgan, responsable del programa de la UE para la paz y la reconciliación en el norte de Irlanda.

Esperando su asistencia, reciba un saludo,

Utzi iruzkina

Andoni Ortuzar, elegido nuevo presidente del PNV

ortuzar--300x180

Utzi iruzkina

Urkulluk esan duenez bere Jaurlaritzak esfortzu pertsonala talde esfortzu bihurtuko du

urkulluk-esan-duenez-bere-jaurlaritzak_34158_imagen_6

 

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzaren Lehendakariak baieztatu duenez, bere Gobernuak “lan talde” gisa jardungo du, horrela baino ezin izango baitie legealdi honetan, krisialdi ekonomiko gogorrean aurkezten zaizkion erronkei ekin; baieztatu duenez, bere Gobernuko kide guztien lana metatuko da norabide berean jarduteko eta bakoitzaren lana “ahalegin kolektibo” bilakatzeko, bidean, “indarrak” batuz.

Ajuria Enea Jauregian Jaurlaritzaren zortzi sailburuek beren karguez jabetu ondoren, Urkulluk hitz batzuk eskaini die PSE-EEren aurreko exekutiboko kideei , botere eta ahalmenen esku aldatzea “normaltasunez” egiteko, azken egunotan “egin duten lana” eskertzeko. Halaber, Departamentuetako sailburu berrien eta lehenagokoen artean  ematen ari den erlazio ona azpimarratu du.

Halaber, bere Jaurlaritza berriarekin izan duen bilera laburrean, sailburuei adierazi die “lan-taldea” osatzen dutela eta “talde lanak izan beharko duela Eusko Jaurlaritzaren nortasun ikurra”.

Utzi iruzkina

Joseba Egibarren hitzak Parlamentuan

Utzi iruzkina

Iñigo Urkullu Azpimarra saioan.

Bideoa ikusteko→

Utzi iruzkina

Gaur gauean Iñigo Urkullu azpimarra saioan egongo da gaueko 23:10-etik aurrera.

Utzi iruzkina

Koldo Mediavillaren adirerazpenak

1.- Rajoyk eta Espainiar Gobernuak onartu dituzten doikuntza neurrien kontra gaude, gabonetako ordainsaria kentzeko erabakia barne. Hala adierazi izan dugu, Espainiar Gobernuak neurri hau onartu zuenetik

2.-Behar besteko tresnak bilatzearen alde gaude, funtzionarioek gabonetako ordainsariagatik dagokien kopurua jaso dezaten .

3.-  Ez da berbera,  udaletan, Aldundietan eta Eusko Jaurlaritzan eman daitekeen egoera; ondorioz, konponbideak ezberdinak izan daitezke esparru bakoitzean .

Edozein kasutan, helburuak izan beharko luke langileek gabonetako ordainsaria jasotzea bermatzea. Baina, neurri berean, ezinbesteko jotzen dugu erabaki hau ahal denik  eta segurtasun juridikorik handienarekin hartzea, erabakia hartuko dutenak babesteko; eta beste alde batetik ,  justiziak  hilabete edo urte batzuk barru, langileak diru hori itzultzera derrigortzeko biderik ez izatea bermatzeko.

,

Utzi iruzkina

Eusko Legebitzarrerako hauteskunde kanpaina Gipuzkoan.

, ,

Utzi iruzkina

EAJk bere gain hartuko du, Gobernu berria bakarrik osatzeko urratsak emateko aukera

1.- EAJ-PNVk bere gain hartuko du, Gobernu berria bakarrik osatzeko   urratsak  emateko aukera.

Alderdi politiko ezberdinekin  egin ditugun harreman erronda bietan, agerian geratu da, gaur eta une honetan,  behar bezalako baldintzarik ematen ez dela, legebiltzarrean gehiengo absolutua lortzerik zegoen alderdiekin, hau da EH Bildu eta PSE-EErekin,  Koalizio Gobernu bat osatu ahal izateko.

EAJ-PNVk hasiera hasieratik , Gobernu bat osatzeko planteamendu zehatza  egin du, baina ez dugu Gobernu koherente eta sendoa osatu ahal izateko behar besteko bermerik aurkitu .

Gure ustetan, Gobernu bat osatzeko dugun premiak  zailagotu egiten du Gobernurako Egitasmo bakar bat onartzeak eskatuko ligukeen beharrezko denbora eta hausnarketa aldia . Eta Gobernu programa hori ezinbesteko baldintza da fase honetan.

EAJ-PNVk bere gain hartzen du Gobernua osatzeko ardura eta 2013 urterako Aurrekontu proposamena egitea. Hori ere, atzera ezinezko lana da guretzat.

2.- Akordioetara iristeko jarrera irekia .

Harreman erronda  bien ostean, egiaztatu ahal izan dugu,Gobernu formula baterako nahikoa ez den arren, Herri akordio handien inguruko jarrera irekia dagoela . Gure egoera politikotik, Lan-Gobernu bat osatzeko urratsak emateko ardura geureganatzen dugu, EAEren beharrizanei erantzuna eman diezaiegun.

Bide hau hobesten dugu, aurrean ditugun Herri erronkei ekiteko orduan, behar dugun Koalizio Gobernua adosteko baldintza ez egokiak onartzea baino .

EH Bildurekin topatu ditugun zailtasunak ereduaren ingurukoak dira .

Eredu aldaketa erradikala planteatzen digute

Oso aldaketa muturrekoa suposatzen du, zehaztu gabeko proposamenarekin; proposatzen duen ereduak ez baitu zerikusirik Euskadin azken hiru hamarkadetan ezagutu izan dugun ereduarekin, eta  Europan ere ez du erreferentziarik aurkitzen .

PSE-EEren aldetik aurkitu ditugun zailtasunek zerikusia dute azken legegintzaldi honetan eman diren gobernatzeko moduekin  ditugun ezberdintasunak.

Azken hiru urteotan ageri-agerian geratu dira alderdi bakoitzak defendatzen dituen gobernatzeko moduen arteko  ezberdintasunak

PSEk legegintzaldi hasierari ekiten dio bere barne egoeratik, Herriaren egoera errealean pentsatuz baino gehiago. Horrek programaren inguruko akordio sendoa eragozten du.

3.- Denborarekin,denetaz hitz egin daiteke.

Alderdi politikoekin egin ditugun harreman errondak emankorrak izan dira, denborarekin , gauza guztietaz hitz egin daitekeela ikusi dugulako.

Herri akordio handietarako eduki-gidoia guztion mahai gainean dago.

Ados gaude, Eusko Legebiltzarrean horiek garatzeko tresnak ditugula. Garatu beharreko gaien garrantzian ere bat egin dugu .

Denok adostu dugu gizarteak akordioak eskatzen dizkigula .

Beraz, oraingo eszenatokiak hurbilketa eta akordioz betetako legegintzaldia izango dugula esaten digu.

,

Utzi iruzkina

%d bloggers like this: