2013(e)ko martxoa -en artxiboa

AINTZANE OIARBIDE: BARRU BARRUTIK

Negar malkoak oraindik lehortzeko denborarik gabe ari natzaizu gutuna idazten.

San Antonioko izkinak dardarka utzi zenituen joan den igandean, zure bihotzak azken taupada eman zuenean. Zumelagako jangela atseginean, zure etxean, makina bat une goxo pasa dugu, baina nork esan behar zuen zure amaiera bertan izango zela! Gogoan dut nire seme Beñat jaio zenean “hau Martzial da” esan zenuela, “San Martzial egunean jaio eta ze izango da ba!” Umore fina eta barretxo txikia, abestea zenuen atsegin, Tiriki trauki hiru ta lau dira zazpi… Lagun eta umeekin maitekorra, begiekin guztiei egiten zenien irri. Zure bihotzak 52 urte besterik ez dizu eman… seguru aski, bularrean lekurik ez zuen bihotz potoloa zenuelako. Potolo, handi eta maitasunez gizendutako bihotza. Zure bizitzaren errelatoan bera izan da zure gorputz argalaren protagonista. San Antonion izan zen errelato horren hasiera, Deba ibaiaren ertzean. Manu, Iñigo, Txuso, besteak beste,  eta zu, Adrian, hantxe aritzen zineten jolasean gustura. Orain zure lagun minen malkoek bat egingo dute errekako urekin. Musu handi bat, Txelen, San Antonioko errekari begira oroituko zaitugu.

Advertisements

Utzi iruzkina

BERGARAKO EAJ: “Bilduren herri partaidetza iruzurra da”.

Bergarako EAJko zinegotzi eta arduradunen iritziz, udal gobernuak antolatu dituen auzokako bilerak bergararrei iruzur egitea dira. Bilera hauek parte hartze prozesu bezala aurkeztu dituzte eta gainera erabakitzaileak izango direla diote. EAJk dio ez direla ez parte hartze bilerak eta ez eta erabakitzaileak ere. Udal gobernuak jadanik hartuta duen erabakia ezkutatu nahi du, itxuraz, hondakin bilketa sistema bergararrek erabakiko dutela sinestaraziz. Guztia erabakita dute. Bildu-Aralarrek planteatzen duen atez ateko eredua bideraezina da.Edukiontziak eta zintzilikarioak, guztiak, batera proposatzen ari dira, eredua guztiz zentzugabea delako eta bergararron  beharrentzat egokia ez delako. Jeltzaleek ez diete bilera hauei inolako zilegitasunik ematen. Bilera hauetara, orain arte egindakoetara bezala, jende gutxi joaten da eta ez dute zer ikusirik parte-hartze prozesu batekin ez eta gune erabakitzaile batekin. BILDU-Aralarrek, bilera hauekin beraien eredua zilegi bihurtzea eta babesa lortzea besterik ez dute nahi “guztion artean erabakitako eredua” dela “saltzeko”. Bergararrek hitz egin dute poltsak balkoietan zintzilikatuz eta ia 5000 sinadura udaletxean aurkeztuz. Benetako parte hartzea GALDEKETA bidez egitea eskatzen dugu, bergarar bakoitzak bere iritzia eman eta erabakitzeko benetako aukera izan dezan. Bilduren herri partaidetza iruzurra da, erabateko inposaketa egiten ari dira eta bost axola zaio Bildu-Aralar gobernuari jendearen protesta, etxe atarietan aurkeztutako kexuak eta bergarar bakoitzaren intimitatea. “Bere” informazioa ematea ez da parte-hartze prozesua zabaltzea.  Jeltzaleek , bestalde, gogor salatu nahi dute Bergarako Udal gobernuak etxeetara bidalitako informazioa. Buzoietan jasotako esku paperetan informazioa era bat manipulatzen da: atez ate sistemarekin zaborrak era bat desagertzen direla azaltzen dute, ontzi guztiak birziklagarri direla, eta ez dela ez zabortegi eta ez errauskailuaren beharrik. Honekin, nahita,  erabateko iruzurra egiten diote bergarar orori. Zaborra ez da desagertzen, ontzi guztiak ezin dira birziklatu, errealitatea nahita ezkutatzen dute jendea engainatzeko.  Bergarako EAJk dio Atez atek ez diola hondakinen tratamenduari irtenbiderik ematen, are gehiago, arazoak gehitu egingo dituztela bide honetatik. Beste lurralde batzuetan, Bizkaian esaterako, irtenbideak aurkitu dituzte, eta herritarrei gauzak errazteko lanean aritzen dira, ez herritarrei oztopoak jartzen, eta guztia Europako ingurumen eta hondakinei buruzko zuzentarauak beteaz. Jeltzaleek bosgarren edukiontzia giltzarekin berresten dute beste edukiontziekin batera, beste edozein hondakin bilketak bezain emaitza onak lortzen direlako eta Europako zuzentarauak betetzeaz gain, bide demokratiko bezala pedagogiaren aldeko apustua egin nahi dutelako eta  bergararrak kontzientziatzea lortzen delako.  Ez dugu Bilduren inposaketa hau onartzen. Gipuzkoar gehienek alferrikako esfortzu hau ez dute egingo eta gutxi batzuk besterik ez gara izango “ezinezko gurutzada” honetan. Zarautzen, Donostian, Urretxun, Beasainen, 5. edukiontziari aukera eman diote eta Bergaran zergatik ez? Azkenik, Bergarako EAJk, argi utzi nahi du ez duela bilera hauetan parte hartuko, ez diolako iruzur honi babesik emango”.

BERGARAko  EAJ                                             Bergaran, 2013ko Martxoaren 5ean.

Utzi iruzkina

“EUSKADIREN HERRI ETA GIZARTE ERAIKUNTZA SORTUREN TOTALITARISMOAREKIN BATERAEZINAK DIRA” AZALDU DU EGIBARREK

8514810299_563536f40a_b

GBBko presidente eta EAJ-PNVren legebiltzar taldearen bozeramaile den Joseba Egibar “herri aurrerakoi, ireki eta moderno” baten alde azaldu da, Ezker Abertzaleak defendatzen duen “sistemaren aurkako eredu itxiaren aldean”

“Euskadiren herri eta gizarte eraikuntza bateraezinak dira Sortuk ordezkatzen duen Ezker Abertzalearen totalitarismoarekin”, zehaztu du GBBko presidente eta EAJ-PNVren legebiltzar taldearen bozeramaile den Joseba Egibarrek. ETAk indarkeria utzi ondoren Euskal Herriak bizi duen eszenatokiaren aurrean, jeltzaleak herri “ireki, aurrerakoi eta moderno” baten aldeko apustua egin du, Ezker Abertzaleak defendatzen duen sistemaren aurkako eredu “itxiaren” aldean. 

Bergarako batzokian eskainitako hitzaldian, Euskadiko etorkizuna bi ardatzen gainean eraiki ahal izango dela aurreratu du. Alde batetan EAJ egongo litzateke, “herri honen eta bere etorkizunaren aldeko ibilbide eta proiektuei lotuta” egon den alderdia; eta bestean, Sortuk menderatu duen Ezker Abertzalea, “lehenengoz estrategia politikoaren alde egin eta porrot egin duen eta hainbesteko sufrimendua utzi duen estrategia politiko militarraren inguruan inongo argibiderik eman ez duena”. “Eta zein ezberdintasun gehiago daude EAJren eta Sorturen ardatzen artean?”, galdetu du Egibarrek honako erantzun hau emateko: “Bakoitzak defendatzen duen herri ereduaz gain, alde nabarmenak daude batak eta besteak defendatzen ditugun eredu demokratiko eta kultura politikoen artean”. 

Gipuzkoako gestioa eredutzat hartuz, Ezker Abertzalea Gobernatzeak dakarren ardurarekin “itota eta larrituta”” dagoela esan du Egibarrek. “Guk kudeaketa eredu serio, argi eta eraginkorra” erakutsi dugu; Ezker Abertzalea, berriz, “eraginik gabeko eta noraezean doan gestio opakoa” bultzatzen ari da. Jeltzalearen esanetan, Bilduren kudeaketa “bezeroen aldekoa eta sektarioa” da eta, hori gutxi balitz, “Ezker Abertzalearen egia bakarrik onartzen du”. 

Etorkizunera begira, GBBko lehendakari eta EAJ-PNV talde parlamentarioko bozeramaileak Euskal Herriaren existentziaren onarpenaren eta erabakitzeko eskubidea “inoiz baino indar gehiagorekin defendatzeko” apustua egin du eta ibilbide horretan –erantsi du- “totalitarismoek ez dute lekurik izango”. “Egiatik abiatuta, EAJk bakearen eta elkarbizitzaren alde egiten du. Autokritika egin eta erantzukizunak hartzea beharrezkoa da etorkizuna eraiki eta giza eskubideak bermatzeko”, ohartarazi du Ezker Abertzaleari so eginez. Izan ere, alderdi horrek ez du indarkeriaz betetako iragana onartzen, ezta ETAk burutu duen estortsioa ere. “Indarkeriarekin amaituko duen estrategia aldaketa bakarrik ikusten dute, inongo irakurketa kritikorik egin gabe, ezta ardurarik onartu gabe”, azpimarratu du. 

Egibarren ustetan, EAJk eta Ezker Abertzaleak osatzen dituzten bi ardatzek akordioak lortu ahal izango dituzte etorkizunean “baldin eta eduki eta proiektuetan adostasunak lortzen badituzte”, baina ziur dago EAJ izango dela etorkizunean ere euskal abertzaletasunaren buru, “euskal gizarte pluralak dituen beharrei erantzungo dien abertzaletasun zabalaren liderra”,

,

Utzi iruzkina

%d bloggers like this: