2011(e)ko abendua -en artxiboa

Gora Euskal Selekzioa!!! Animo

Advertisements

Utzi iruzkina

ZABORRAK ATEZ ATE? EZ ESKERRIK ASKO

Utzi iruzkina

HERRI PARTAIDETZA: Aintzane Oiarbide Goienan

Azken aldian modan dagoen esaldia. Baina zer da Herri Partaidetza? Udaletxeko aretoetan plangintza bat mahai gainean jarri eta bertaratzen diren 60 lagunekin kontrastatzea? Bertaratzen direnek, asmo onenak izanda ere, “Herria” deitzeko nahiko ordezkaritza dela uste dugu? Diputazioaren aurrekontu proposamena Herri batzuetan aurkeztu eta “gu gara onenak” entzutea? Mankomunitateak hondakinen bilketari buruz erabakia hartu eta Udaletxeei esatea: guk erabaki duguna egin edo bestela zilarrezko zubia zuentzat? Herritarrongan hainbesteko eragina duen zabor eta hondakinen inguruko erabaki garrantzitsuenetan ez Udalak, eta gutxiago oraindik Herritarrok, erabaki horietan iritzia emateko aukerarik ez izatea,Herri Partaidetza al da? Nire ustez hori Inposaketa da.
Benetako Herri Partaidetza iritzi guztietako jendea entzuten saiatzea da. Alde guztietako sufrimenduak onartzea, eta batez ere, Herri Partaidetzak “Herri osoari” eman behar dio hitza. Ez da nahikoa deialdi bat egin eta zure inguruko jendea etorri delako ontzat ematea. Zergatik ez dugu orain, garai batean hainbeste aldarrikatzen zen erreferendum eskaerarik entzuten? Zergatik ez galdetu Herriari atez-ateko bilketa nahi duen ala beste aukeren aldekoa den? Zer beldur diote gure bailarako agintariek Herri Partaidetzari?

Aintzane Oiarbide

2011ko Abenduak 6.

Utzi iruzkina

EAJ-PNV-ren Udal Taldeak BEASAIN-BERGARA autobidearen obrak gelditzearen aurka aurkezten duen mozioa

Gipuzkoak, mugikortasun eta bide-azpiegituren sistema aurreratua eraikitzen dihardu, gipuzkoarrontzat erosoa eta egokia. Gipuzkoako Biribilgunea Gaitasun Handiko Errepide-sarea da, eta, hain zuzen, lurraldearen eskualdeen arteko lotura areagotzen ari da errepide berrien arteko loturari esker: Eibar-Vitoria/Gasteiz AP-1, Urumeako Autobia, Donostiako bigarren saihesbidea, Beasain-Bergara ardatza, eta AP-8aren handitzea eta berrikuntza. Hauek guztiak beharrezkoak dira, baldin eta herri aurreratu baten alde egin nahi badugu.

Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri du Beasain eta Bergara arteko autobiaren lanak gelditu egingo dituela. Eraikitze-lan hauek gelditzeak, Debagoiena nahiz Goiherri bailaretatik egunero errepidean dabiltzan langile eta ikasleentzat atzerapen onartezina ekarriko du.

Beasain eta Bergara arteko autobiak bi bailara lotuko ditu beharrezko errepide moderno eta eroso baten bitartez. Debagoiena Goiherrirekin lotzeaz gain, Nafarroarekin ere gure lotura errazago eta behar bezalako kondizioetan egingo da. Goiherriko bailara berriz, Debagoienarekin ez ezik, Bizkaiarekin modu erosoago batez komunikatuko da. N-I eta AP-1 lotuko dituen gaitasun handiko errepide honek Euskal Herriaren bertebrazioan pauso handia suposatzen du.

Ondorioz, Bergarako Udal Bilkurari proposatzen diogu Gipuzkoako Foru Aldundiari eska diezaiola, jadanik Urretxun hasita dauden obrak ez gelditzeko eta bereziki Deskargako tunelaren zatia, Urretxu eta Antzuola artean dagoena, lehenesteko.

Bergaran, 2011ko Urriak 7an.

Utzi iruzkina

%d bloggers like this: