2023(e)ko urria -en artxiboa

“EZ DUGU BABESTUKO % 10 IGOERA AGORROSINEN ETA GAINONTZEKO ZERGETAN % 4KO IGOERA”  BERGARAKO EAJ PNV UDAL TALDEA

Tasen igoera orokorra % 2,6koa eta kiroldegiko abonuaren kasuan % 5ko izatea proposatzen du Bergarako EAJ PNV udal taldeak

Jeltzaleek EH BILDUren udal gobernuak egindako proposamenaren aurrean datu eta lanketa sakonagoa egitea eskatu zuen; izan ere, taldeak onartezina jotzen du, gaur egun, kiroldegiko tasak % 10 igotzea, are gehiago KPIaren igoeraren aurreikuspena erdia baino gutxiago denean. Horrez gain, gobernuaren argudioa kosteen igoera izan da (argia, gasa, soldatak…) eta zuzenean, horri aurre egiteko tasen igoera proposatzen du. Jeltzaleon ustez tasak igotzeaz gain, gastuen kudeaketa zorrotza egitea ezinbestekoa da. Alegia, gastuen kudeaketarako plan bat izatea, “gastua, kontrolatu beharra dago” dio Lete bozeramaileak.

Horrez gain, gainontzeko zerga eta tasak % 4a igotzea proposatzen du udal gobernuak.  Jeltzaleen ustez, gaur egungo egoeran, udalak ere bere gain hartu beharra dauka igoeraren zati bat ez da bidezkoa osotasunean herritarren gain uztea. “Jakin badakigu, udalak zerbitzu onak emateko ordaindu beharra duela. Horregatik gure proposamena KPIaren igoera herritarron eta udalaren hartean banatzea da”. Jeltzaleek proposamena luzatu dio gobernuari: tasen igoera orokorra % 2,6koa eta kiroldegiko abonuaren kasuan % 5koa. Azken momentuarte lanean jarraitzeko prestutasuna erakutsi dute jeltzaleek, baina betiere argi utzi dute ez dutela % 10ko igoera onartuko.

Mikel Lete

EAJ PNVko udal bozeramailea

Bergaran, 2023ko urriaren 18an

Utzi iruzkina

OLDARRALDIAREN AURREAN Euskararekin bat Euskaraz bat

Atzo, urriak 17, Bergarako Euskalgintzak deituta agerraldia egin genuen Oldarraldiaren aurrean euskararekin bat, euskaraz bat lelopean. Bertan, Bergarako Udaleko, alderdi politiko ezberdinetako eta ikastetxe ezberdinak ordezkariek eta euskalgintzako eragileak parte hartu genuen azaroaren 4an Bilbon egingo den manifestaziora deialdia egiteko.

Utzi iruzkina

“AGORROSINEKO ABONU ETA IKASTAROEN TASAK % 10 IGOTZEA ONARTEZINA DA” BERGARAKO EAJ-PNV UDAL TALDEARENTZAT

EH BILDUren udal gobernuak, pasa den asteartean -urriaren 3an- Agorrosineko  abonu eta ikastaroen tasak % 10 igotzea proposatu zuen. Proposamena argudiatzeko argindarraren, gasaren eta pertsonal kostuaren igoerak jarri zituzten mahai gainean, baina “ez zuten inolako azterketa sakonik partekatu oposizioarekin; azaldutako datuak hiru izan ziren eta oso gainetik”, Mikel Lete jeltzalearen hitzak.

Horregatik guztiagatik, jeltzaleek  egun dituzten datu gutxirekin igoera onartezina dela diote “ezin dugu igoera hau ezarri; izan ere, gaur egun bizi dugun egoera ekonomikoan, erabaki horrek eragin haundia du herritarrengan eta abonatuen bajak ekar dezake.

EAJ PNVko udal taldeak proposamenaren aurrean azterketa sakonagoa egitea eskatzen dio EH BILDUren udal gobernuari. Azken urteetako datu guztiak erabili eta benetako azterketa egin beharra daukagu eta ondoren erabakia hartu, eta, noski, “kalitatezko zerbitzua ematea bermatzeko udalak ere bere gain hartu beharko du, horretarako soberakinak eta beste hainbat baliabide baditu eta”. Guztiak aztertu behar dira.

Mikel Lete

EAJ PNVko udal bozeramailea

Bergaran, 2023ko urriaren 9an

Utzi iruzkina