eajpnvbergara

Euzko Alderdi Jeltzalea, gizartiartasunean oinarrituriko mende bateko euskal abertzaletasun europazalea

Homepage: https://eajpnvbergara.wordpress.com

Hauteskundeen jiran

“Berriro hauteskundeak…” gogorik gabe esaten du jende askok egun hauetan, bozkatzera joateko nagikeria sartuta egongo balira bezala, eta ez da harritzekoa! Baina, erne, ez gaitezen axolagabekerian erori, abertzaleok ez bagara bozkatzera joaten, “Madrilen zer galdu zaigu?” esanez, ez dira etxean geratuko Espainiar estatua nazio bakar bat bezala ikusten duten espainiarrak.

Faxistak beti izan ditugu tartean, ez baitira Francoren helikoptero txangoarekin desagertu, baina oraingoan sekula baino lotsagabeago ari dira, inolako konplexurik gabe alderdi abertzale demokratikoen legez kanporatzea eskatuz. Komiki baten koadrotxo batetik aterata diruditen arren, pertsonaia hauen astakeriak ez dira bat bateko ateraldiak eta estrategia ez da adibidez EAJ orain legez kanporatzea, ez, gainontzeko alderdi espainiarren demokrazia maila jaistea eta Katalunia eta Euskadiren eskumen eta eskubideak geroz eta gehiago murriztea baizik.

Euskal agenda Madrilen garrantzitsua da, beharrezkoa, bai gure interesak defendatzeko baina batez ere faxistei eta inguruan dabiltzanei guk beldurrik ez dugula eta sendo gaudela aurpegira esateko.

 

Aintzane Oiarbide

2019-11-08

Goienako zutabea

Utzi iruzkina

Kanpañari hasiera ematen!!

Utzi iruzkina

VALORACIÓN DE LAS ORDENANZAS FISCALES APROBADAS EN EL PLENO DEL 21 DE OCTUBRE DEL 2019

En primer lugar subrayar en que el pleno en el que se trataron y aprobaron las ordenanzas fiscales de 2020 se resolvió en 37 minutos. Incidimos desde el grupo municipal de EAJ-PNV en que siempre trabajaremos por el interés de los Bergareses y buscando el buen uso y eficiente utilización de los recursos municipales; por lo cual haremos todo lo que esté en nuestras manos para que la discusión política se centre en aquellos puntos de interés para la gestión y política municipal, obviando temas colaterales que tan sólo sirvan para distraer la atención de los temas principales, y eternizar las discusiones sin ningún objetivo. No hay que olvidar que esto es lo que la oposición fomentaba en la anterior legislatura utilizando para ello técnicas filibusteras y carentes de eficiencia, sin que ello supusiera ningún análisis de la política municipal.

El análisis concienzudo de la propuesta presentada por el gobierno de EH BILDU,  la preparación de las enmiendas que dimos a conocer a la ciudadanía públicamente y la negociación de las ordenanzas con el equipo de gobierno se ha hecho siguiendo la misma técnica y costumbre de trabajo que utilizamos mientras estuvimos en el gobierno; todo ello nos ha llevado a dar un voto favorable a las ordenanzas fiscales del 2020.

Ha sido un ejercicio de eficiencia política, responsabilidad institucional y defensa de los intereses de los Bergareses a los que representamos que en la sesión plenaria de ayer fue explicado por los representantes jeltzales, Angel Murgiondo, Maite Agirre y la portavoz Elena Lete; así la explicación del voto favorable se centró en tres razones:

1.- Las ordenanzas fiscales de 2020 que el gobierno ha planteado son continuistas con las ordenanzas de años anteriores, podemos decir que estas ordenanzas son las ordenanzas del anterior gobierno de EAJ-PNV; por ello evidentemente nos encontramos plenamente reflejados en estas ordenanzas y no podemos por menos que reflejarlo en nuestro voto. El año 2020 seguirán en vigor las ordenanzas de EAJ-PNV gracias a su trabajo en la oposición.

2.- En la aplicación de estas ordenanzas durante la experiencia del año anterior hemos acumulado una experiencia que tradujimos en 15 enmiendas que presentamos al gobierno municipal, de las enmiendas presentadas hemos conseguido que dentro de las propias ordenanzas se incorporen algunas de nuestras aportaciones más interesantes. Podemos afirmar que las ordenanzas fueron mejoradas con las propuestas de EAJ-PNV.

  • Trakzio mekaniko ibilgailuen gaineko zerga

Enpresei bultzada bat eman nahiez EAJK ondorengo hobaria proposatu du

Enpresaren baliabide/tresna ibilgailua denean, hau da ibilgailu komertzial edo industrialak badira, bere ohiko aktibitatea aurrera ateratzeko ezinbestekoa badute hobari berri bat sortzea.

Adibidez, herriko loradenda edo gozotegiei, beraien banaketak egiteko erabiltzen duten ibilgailuari hobariak beti ere ibilgailu hauek DGTak adierazitako etiketak badituzte, hau da ingurumenarekiko errespetagarriak direnean.

Eta hau Bilduk onartu du, 0 emisio etiketa dutenak, beraz berri ona.

  • ICIO, gure proposamena izan zen irisgarritasuna bermatzen duten eraikuntzetan 100%ko hobaria izatea, baina hau ere teknikoki ez da posible, muga %95 da eta Bilduren proposamena 90% beraz, ontzat ematen dugu.

Praktikabilidadea, hau da, irisgarritasuna hobetzen den eraikuntzetan %75ko hobaria proposatu genuen eta onartzen dugu, neurri egokia da.

  • Udal jabari publikoa

Gure enpresak, komertzio eta ostalaritzak zaintzea gure obligazioa dela uste dugu. Horretarako ordenantza fiskalak ere baliabide egokia dela uste dugu.

Horregatik Bergarako ostalaritza zaintzearen alde proposamena egin genuen:

Bi hobari sortzea tabernei, abuztuan terrazak zabalik izan ditzaten, beti ere jakinik opor garaia dela, 100% abuztu guztia zabalik dituzten tabernatzat eta 75% 3 aste zabalik dituzten tabernentzat

Bilduren proposamena berriz; 75% hilabete osoa zabalik izateagatik eta 50% hiru aste, beraz hontzat ematen dugu, aurrera pausu bat da herriko ostalaritzaren alde.

  • Udal kirol zerbitzuena

Udal gobernuak hainbat proposamen egin ditu baina guk bitan erreparua egingo dugu

  • Bainuetxea tarifa sozialetik kentzea proposatzen du Udal gobernuak. Guk uste dugu, Bergarako bainuetxea hainbat herritarren osasunarentzat egokia izan daitekeela, ez dugu uste, erabilera ere berdina direnekin, horregatik proposatu dugu hau kentzea eta BILDUk horrela jaso du eta horrela onartu da.

3.- Por último, algunas de las aportaciones en beneficio de los bergareses han tenido un análisis técnico que no permite su incorporación dentro de las ordenanzas pero puesto que estas propuestas fueron valoradas favorablemente  hemos obtenido el compromiso del gobierno municipal para que dentro del presupuesto del 2020 queden incorporadas estas mejoras:

  1. Crear una exección del 50% sobre el impuesto de Bienes Inmuebles de Naturaleza Urbana (IBI) para aquellas unidades familiares mayores de 65años siempre acompañados de una serie de condiciones que aseguren la correcta asignación de estos beneficios.

Las condiones exigidas para poder ser beneficiario serían: que el propietario tenga más de 65años, que los ingresos de la unidad familiar sean inferiores a 15000€ y siempre dirigidas únicamente a la vivienda habitual.

Hemos propuesto esta nueva exección fiscal con intención de ayudar a pensionistas y, sobre todo, a aquellos jubilados que no cuentan con suficientes años cotizados para poder recibir una pensión digna. Parece previsible que las principales beneficiarias de esta exección serán mujeres de la tercera edad, probablemente viudas. (pendiente presupuestos 2020)

  1. En Bergara el cuidado del territorio implica el cuidado del monte, de los bosques y de los terrenos rústicos, pero esto no sólo supone una mejora de la naturaleza sino también porque supone tomar en consideración la importancia que el sector primario tiene en nuestra economía. Por esta razón, y dirigido a nuestros baserritarras, hemos propuesto una pequeña exención; en este caso para aquellos casos en que animales salvajes (jabali, corzo,…) hayan producido daños en los terrenos En este supuesto proponemos una exención del 100%del impuesto de bienes de naturaleza rústica una vez justificados dichos daños. (pendiente presupuestos 2020)

No obstante, no podemos olvidar la incoherencia de EH BILDU en su propuesta de ordenanzas para el 2020. Durante  los 4 años en las que estuvo en la  oposición (2015-2019) EH BILDU realizo varias enmiendas a las propuestas de EAJ-PNV en el gobierno, las cuales no las ha tenido en cuenta en la redacción de las ordenanzas 2020, totalmente incoherentes en sus políticas. No hacen en el gobierno lo que dicen que van a hacer cuando están en la oposición.

En el 2015, 2016, 2017, 2018 reclamo al entonces Gobierno de EAJ PNV que se volviera poner en marcha “kotxea garajean programa” por el gran problema de aparcamiento que había, y ahora en el Gobierno, BILDU incoherente con lo que dijo, no ha hecho ninguna propuesta al respecto y a paralizado el parking.

2015ean EH Bilduk esan zuen: “ iaz baita gobernuak bertan behera utzi zuen kotxea garajean programa ere, baina aparkaleku arazoa dela Bilduren ustez Bergarak duen beste arazo handi bat, aparkaleku gutxi dagoelako alde batetik eta beste aldetik dauden garajeen erabilera egiteko kontzientziazio beharra dagoelako. Horregatik sortu zuen Bilduk aurreko agintaldian programa hori…”

En el caso del deporte, EAJ PNV creó una bonificación de horas para mayores de 65 años para fomentar el deporte, que fue duramente criticada por BILDU durante los tres próximos años.

EH BILDU 2017; “ordutegien araberako tarifa diskriminatzailea kentzea eskatu dugu…”

Y ahora en el Gobierno de EH BILDU, mantienen la bonificación, con la que en el 2017 no estaban de acuerdo. Lo que entonces era discriminatorio, ahora no lo es… EVIDENTEMENTE!!! Era y es una buena propuesta que se ha afianzado con una mayor uso de las instalaciones por personas de más de 65años, con el aporte de condiciones de salud que ello ha supuesto.

En cuanto a las tasas del Seminarixoa, durante el 2018 (EAJ PNV en el Gobierno)  se realizaron varias reuniones con intención de acordar entre todos los partidos políticos las tasas de uso y reglamento del Seminarixoa. El 5 de julio del mismo año, se decidió abandonar la negociación por falta de acuerdo. Un año más tarde, BILDU propone y aprueba las tasas que EAJ presento en su momento y con las que no estaban de acuerdo.

Con las tasa de aguas también ocurre algo similar, durante 4 años en la oposición han reclamado crear tramos según el número de personas empadronadas en una vivienda, pero no han propuesto nada para el 2020; ahora ni los crean ni hacen un planteamiento de desarrollo a futuro.

Y estos son unos pocos ejemplos en cuanto a la incoherencia y falta de rumbo de EH BILDU en el Gobierno.

 

EAJ PNV Udal Taldea

2019ko urriaren 22a

 

 

Utzi iruzkina

BERGARAKO EAJ-PNV UDAL TALDEAK DATORREN PLENOAN ORDENANTZA FISKALEN INGURUAN AURKEZTUKO DITUEN PROPOSAMENAK

2019ko urriaren 21an Ez Ohiko Osoko Bilkura izango da, datorren urterako, 2020rako, Ordenantza Fiskalak zehazteko. EH Bilduren Udal Gobernuak aurkeztu duen zirriborroa aztertu ondoren, hainbat hutsune eta hobetu daitezkeen hainbat neurri aurkitu ditugu.

 

Oposiziotik ere, Bergarako herriaren alde eta bergararren alde lanean aritzea du helburu Eusko Alderdi Jeltzalearen udal taldeak. Horregatik landu ditugu gaur aurkezten ditugun proposamen hauek, antzeman ditugun hutsune horiek hobeto moldatzeko asmoz.

 

Osoko Bilkuran defendatuko ditugun proposamenak, hiru zutabe nagusitan oinarritu ditugu: bereziki, pentsio baxuak dituzten 65 urtetik gorako herritarrak; nola ez, gazteak; eta gure ustez garrantzi berezia duen herriko jarduera ekonomikoa – enpresa, komertzio, ostalaritza eta landa eremua – eta hirugarren zutabe gure lurraldea eta herriak zaintzeko neurriak uztartu nahia atal guztietan, baita ere ordenantza fiskaletan.

 

Aipatu ditugun zutabe nagusi horiei bideratutako neurri zehatzak ez ezik, badago landu dugun beste hainbat gai ere, izan ere Ordenantza Fiskalek gai ugari ukitzen dituztelako.

 

Gure proposamenak erabat onargarriak direlakoan egiten ditugu, herri-ordezkari garen neurrian, gure herritarrengan eta interes orokorrarengan eragin positiboa izango dutelakoan, Udalaren diru-sarrerak larriki kaltetu gabe.

 

Banan-bana azalduko ditugu gure zuzenketen nondik norakoak eta horretarako azalduko dugu zutabe bakoitzeko neurriak, honako hauek:

 

 

HERRITARREN BIZITZA HOBETU ETA HERRITARREN ARTEKO OREKA lortzeko asmoarekin proposatzen ditugun neurriak: honetan arreta berezia eman nahi diogu hirugarren adinari eta gazte jenteari eta horregatik EH BILDU gobernuari planteatu dizkiogu proposamen hauek:

 

1.- Alde batetik, Bergarako EAJk %50eko hobari berri bat sortzea proposatzen du, 65 urtetik gorako bergararrei zuzendua, Ondasun Higiezinen Gaineko Zergan (IBI delakoan), ondorengo baldintzak betez gero:

 

Bete beharreko baldintzak (%50eko hobaria lortu ahal izateko)

– Ondasunaren jabea 65 urtetik gorakoa izatea

– Familia Unitatearen diru-sarrerak 15.000€ azpitik izatea

– Zerga, beti ere, familiaren ohiko etxebizitzaren gainean denean

Proposatzen dugun hobari berri hau, herriko nagusiei laguntzeko asmoz eta, bereziki, pentsio duin bat lortzeko adina kotizatzeko aukerarik izan ez duten herritar horientzat. Aurreikus daiteke adin handiko emakumeak izango direla, hein handi batean, hobari berri honen onuradunak.

 

2.- Osasun maila handitzeko eta bermatzeko ardura desberdinak dauzka udalak, besteak beste Bainuetxe zerbitzua dago Agorrosin kirol esparruan, gure ustez zerbitzu hau aisialdian funtzioa betetzen du baina baita ere funtzio terapeutikoa izan daiteke eta horregatik ez dugu uste zerbitzu hau tarifa sozialetik kanpo geratu behar denik. Herritar batzuen ongizatea bermatzeko beharra daukagu eta.

 

– 3.- EH BILDUko gobernuaren proposamenean Oposaketetara aurkezteagatik, tasa berri bat sortzea da asmoa: 20eurokoa lanpostu finkoetarako deialdietan eta 10 eurokoa behin behineko lanpostu eta lanpoltsa deialdietarako. Oposiziogileak SMI-aren azpiko sarrerak izanez gero, tasa honetan %100eko hobaria izango luke, beti ere aurreko urteko PFEZaren ziurtagirian oinarrituta.

Eta hau zergatik? Alde batetik, ados gaudelako oposizio bat prestatzeko beharrezko diren baliabide publikoekiko ardura behar dela dioen printzipioarekin. Berez, Gipuzkoako Foru Aldundian antzeko neurriak hartu izan ditugu aurreko legegintzaldian, EH Bilduren aurkako jarrerarekin, dena esan behar bada.

Baina, bestalde, ez zaigulako aproposa iruditzen langabezia egoeran dagoen inori, lanpostu bat lortzeko prozesura aurkezteagatik ordaindu araztea. Beraz, gure proposamenean uztartu nahi izan dugu gizartearen erantzukizuna eta gazteei laguntzearen derrigortasuna, lan mundura gerturatzeko lagundu behar ditugula; horrela proposatzen dugu hautaketa prozesua amaitutakoan langabetuei tasaren %100a itzultzea, beti ere, prozesuan parte hartu izana ziurtatuz.

 

 

AKTIBITATE EKONOMIKOAK BABESTU BEHARRA DAUKAGU ONGIZATEA LORTU NAHI BALDIN BADUGU, horregatik EAJ-PNVko herri ordezkariok argi dugu gure herriko enpresak zaindu behar ditugula, enpresak direlako herritarrentzat lanpostuak sortzen dituztenak.

Bergarako ongizatea bermatzen dute herriko enpresek eta Udalaren inplikazioa eta laguntza garrantzizkoak dira lanpostu egonkorrak eta lan-baldintza duinak sor ditzaten.

Horregatik, esparru honetan EAJ-PNVren proposamenak honako hauek dira:

1.- IAE zerga 2018ko urritik 2019ko urrira arteko KPI-aren arabera igotzea zergaren tipo orokorra (KPI hori negatiboa balitz ez litzateke tiporik aldatuko, iazkoa mantenduz) eta ez dugu nahi %2’2ko tipora igo nahi KPIaren igoera hori ez baldin bada.

2.- EAJk beste hobari berri bat sortzea ere proposatzen du: Ibilgailuak enpresaren baliabide/tresna direnean, hobariak sortzea, hau da, enpresaren ohiko jarduera aurrera ateratzeko ibilgailu hori ezinbestekoa denean.

Hobaria %50a ibilgailuak 0etiketa baldin badauka

Hobaria %100ekoa, ECO etiketak dituzten ibilgailuendako

Hobari honen bitartez onuradunak ez dira bakarrik industriak izango, baizik eta laguntza izango da komertzio txikiak, goxotokiak, lora dendak eta beste aktibitate txiki batzuk, bere iraunkortasuna bermatzeko laguntza bereziak behar dituztela ulertzen dugulako eta haiek laguntzen dutelako herri biziak eta aktiboak izaten.

Neurri honetan uztartu nahi ditugu bi kezka, gure aktibitateko ehuna mantendu eta ingurugiroaren aldeko neurriak

 

3.- Udal Gobernuaren proposamenean lurzoru publikoa erabiltzeko tasetan tabernen terrazek trataera bat daukate eta horretan EAJ-PNV Udal Taldeak proposatzen du zehaztapen bat non Abuztuan zehar terraza jartzeagatik %75eko hobaria izango zuten gutxienez hiru asteko terraza ipintzen baldin bada eta %100eko hobaria izango lukete hilabete osoa ipiniz gero. Bai batean bai bestean epeaz gain beste baldintza batzuk ez izatearekin ados gaude (urtean ere izatea terraza, zorrak ez izatea, etabar).

Neurri hau oso interesgarria ikusten dugu, herri bizitza lortzeko ildotik doalako eta horretan iraupenean malgutasuna izatea ere interesgarria ikusten dugu.

 

 

 

LURRALDEA BABESTU ETA ZAINTZA HONEN INGURUAN HOBARIAK SORTU beti izan da gure helburua, bai oposizioan bai gobernuan geundenean horregatik lerro hau bereziki zaindu nahi genuen. Aurtengo ekarpenak ere landu ditugu eta proposamen hauek mahaigaineratu nahi izan ditugu:

 

1.- Lurraldea zaintzea Bergaran mendia, basoak eta nekazal lurra zaintzea da, ez bakarrik ingurugiro ikuspuntutik baizik eta lehen sektoreak aktibitate ekonomiko garrantzitsu bat sortzen duelako. Horregatik, gure baserritarrei zuzenduta, beste hobari txiki bat ere proposatzen dugu, kasu honetan, animalia basatiek sortutako kalteak – bereziki basurdeek eta orkatzek eragindako kalteak – neurri batean erreparatzeko asmoz. Horretarako, kalteak jaso dituzten hiritarezineko lur-sailei dagokien zergaren %100a itzultzea proposatzen dugu.

2.- Lurraldea zaintzea era bikoitzean ulertzen dugu, alde batetik goiko neurri landalurra begiratuta dagoena eta, bestalde, etxebizitzetako erreabilitazioa sustatzen duen neurriak. Honetan, ezinbestekoa ikusten dugu oztopo arkitektonikoen ezabatzeko egin behar diren obrak egitea eta ordenantza fiskaletan horren aldeko neurriak hartzea proposatu egin ditugu, ICIO deituriko zergetan hobariak egokitzea proposatzen dugu eta gure eraikuntzen irisgarritasuna hobetzea eta indartzea bilatzen dugu, hau oso inportantea da gure gizartean gero eta behar handiagoak dira eta. Horrela, Irisgarritasun baldintza guztiak betetzen dituzten komunitateei %100eko hobaria ezartzea planteatzen dugu.

Denok dakigu hau batzutan ez dela erreza eta batzutan “Praktikabilidadea” besterik ez badute lortzen %50eko hobaria planteatzen dugu; badakigu neurri hauek ez dira onenak baina kasu askotan horrekin nahikoa izaten da bizilagunen bizitzeko baldintzak askoz hobeak eta erosoagoak izateko.

Lehenengo kasuan, komunitate guztiak %100 hobaria izango dute; bigarrenean, komunitateak %50 hobaria eta elbarriak %100 hobaria izango dute.

Hobekuntzarekin ez bada lortzen ez irrisgarritasunik, ez praktikabilitatea, elbarriari %100 hobaria aplikatuko zaio eta komunitateari ezer.

 

Emendakin guzti honekin ordenantzetan jasangarritasuna hobetu nahi genuen, horregatik zaindu nahi izan dugu gizartea, aktibitatea eta lurraldea.

 

 

 

 

 

 

Utzi iruzkina

Joan zen astean hil zen Andres Egaña Muruamendiaraz, 100 urte zituela, Bergaran bizi zen azken gudaria

Omenaldi hunkigarria egin zion Bergarako Udalak 2017an. Bertan gogora ekarri zen orain dela 83 urte, ezustean gerra piztean, 200 gazte bergararrek, gudari zein miliziano, pausu bat aurrera eman eta  askatasuna eta demokraziaren alde borrokatu behar izan zutela.  Andres Egaña gazte haietako bat  zen, “Loyola” batailoian.

Urte latzak izan ziren haiek. Gogorrak. Beraien gogoan gelditu zen orduan bizi izan zutena. Baita liburuetan jaso ere bizipen eta gertaera haien arrastoak, baina hotzak dira hitzak guztia azaltzerakoan: Andres Egaña kide zen “Loyola” batailoiko 63 bergararretatik, lautik bat frentean hil zuten, eta besteek denetik ezagutu zuten: hala-nolako epaiketak, heriotza zigorrak, urteetako kartzela zigorrak, Frantziako Gurs konzentrazio eremuan kartzelaratzeak, langile batailoietako urteak, ondasunen bahiketak eta hainbat eta hainbat gerra osteko bizipen.

Guztia askatasunaren eta demokraziaren defentsagatik. Orduan esan zitzaien eta gaur ere diogu: egin zuten guztia ez zela ahaztu, ez genuela ahaztu eta ez dugula ahaztuko.

Horregatik omenaldi egunean, pleno aretoa herritarrez gainezka esan genuen bezala, diogu gaur ere:

Agur eta ohore Andres!!!!

 

Elena Lete.

DSC04785EAJ PNV BERGARA-ko udaletxeko bozeramailea

Utzi iruzkina

UDAL GOBERNUAREN LEHEN 100 EGUNEN BALORAZIOA

Legealdi berri bat hasten denean 100 egun eman ohi zaizkio agintea hartu duen Udal Gobernuari, kasu honetan EH BILDUri, ezin delako balorazio edo kritikarik egin hasi baino lehen. Hau da prentsaurreko honen helburu.

Gure nahia, aurreko legealdian azpimarratu izan genuen moduan; bizikidetzan oinarritutako Bergara aurrerakoi bat eraikitzea da, Europan kokatuko den Bergara hobeago bat, gure gazteentzat zein nagusientzat herri erosoa eta atsegina eraikitzea. Horregatik azken 4 urte hauetan horretan lan egin dugu eta oposiziotik ere bide berdinetik jarraitzea nahi dugu. Gure herriak dituen baliabideak aprobetxatu, proiektu egingarriak egin aurrera joateko, Bergararen garapenerako, kudeaketa zuzen eta arduratsua eginez.

Baina, orain arte ikusitakoarekin arduratuta gaude, oraindik ez baitugu ezagutzen Bilduren legealdiko planik, guk hasitakoaren jarraipena egiten ari dira. Plan estrategikoa dute helburu, horrela azpimarratu dute baina plan edo proiektu horren lehen pausua ere ez dute eman eta ez dakigu nola eta noiz emango den.

Udal proiektuak aurrera eramateko egitura sendo izan behar du udalak eta gobernuak garbi izan behar du nola kudeatu egitura hori. EH BILDUren gobernu berriak udala ekainaren 27ko plenoan egituratu zuen, batzordeak osatu ziren, azkar osatu ziren baina martxan ipintzea ez da hain azkarra izan eta batzorde batzuk iraila arte ez dira ospatu.

Horretaz gain, beste esparru batzuk oraindik egituratzeko daude. Hau gutxi izango balitz, ekaineko udal egitura aldatzen doa egunak pasatu ahala; udal gobernua noraezean dabil eta oraindik erabaki asko hartu gabe daude. Adibidez, Laboratorium-en kudeaketa non eta nolakoa izango den ez dakigu, bizikidetza mahaia ez dago osatuta, inmatrikulazioak nola bideratuko diren ez dakigu, ez daukagu mugikortasun planaren berririk eta ez dakigu zer forma hartuko duen edo non tratatuko den, etxe-kaleratzeen mahaiaren berri ere ez daukagu eta horrela abar luze bat.

Gardentasun eza eta oposizioarekiko harreman exkasa nabaria da. Gu, gure esperientzia  partekatzeko prest gaude eta horrela egin genuen gure azken egunean; informazio guztia partekatu genuen BILDUrekin, martxan zeuden proiektuak, ideiak eta abar partekatuz. Udalaren jarduna 100 egun hauetan ez da  batzordetan landu,  alkatearen dekretutan baizik; eta denok argi daukagu bide horretatik gardentasuna eta partaidetza ez direla bermatzen.

Bergarako EAJ udal taldeak argi dugu oposiziotik ere eraikitzen jarraitu behar dugula, eta egungo gobernuari gure ekarpenak egiten jarraituko dugu, beti ere hauteskundeetan aurkeztu genuen gure programaren ildotik, berau betetzeko asmotan, hori baita Bergarako herriarekin hartu genuen eta  hartzen dugun konpromisoa. Hainbat proiektu martxan utzi genituen eta horietako batzuk garatu dira eta beste batzuk ere espero aurrera joango direla. Esaterako proiektu batzuk udan gauzatu dira eta lehengo legedialdiaren uztakoak dira: Algodonerako tunelaren konponketa, Amillaga gune industrialeko azpiegiturak berritu, LED argiteria osatu, gaztelekuko dinamika berria definitu, Seminarixoko udazken programazioa, BKErekin sinatutako hitzarmena eta horren ondorioz aterako den proiektua, San Martzialgo bidearen aparkalekuak antolatzea, Miguel Altuna berrirako oinezko bidegorria eramatea, Goiko estazioko aisialdirako egokitzapena, udal artxiboko handitzea Artzamendi kalean, etabar.

Puntu honetan ezin dugu ahaztu guretako garrantzi handia izan duen proiektu eta konpromiso bat, Seminarixoko lurrazpiko parkina eraikitzea mahai gainean geratu da. Udal Gobernuak hala nahi izan du, proiektu osoa bukatuta utzi dugun arren eta mugikortasun ikuspuntutik aparkalekuaren diagnostikoa eginda izan arren, mugikortasun integralaren diagnostiko, Mugikortasun plana garatzea erabaki du udal gobernuak eta horren arabera, obra hori egin ala ez ikusiko duela esan du udal gobernuak.

Bere erabakia izan da, uztaileko erabakia, guk onartzen dugu erabaki hori eta ados egon edo ez egon ekarpenak egingo ditugu bai obran (suertatzen bada) edo mugikortasun planean. Baina oraindik Mugikortasun Planaren hurrengo pausua ez dute eman; ulertzen dugu kontratazio plegu bat ateratzeko denbora behar dela, baina momentuz ez kontrataziorik ez nondik norakorik,  ez dugu ezer ezagutzen, ez plana nola landuko den, zer eragilek hartuko duten parte, zer partaidetza izango duen, eta abar. Gobernuak ez du bi hilabetetan honen inguruan inongo aurrerapausorik eman, ezta gidalerro orokor bat planteatu ere.

Gure helburua gure programako proiektuak garatzea izango da, oposizio eraikitzaile batetik, Bergara atsegin baten alde:

Ondarea balioan jartzen duten proiektuak:

  • Laboratorium; 2015an zabaldu zen proiektua indartu
  • Zabala Fatxadaren berriro jartzea
  • San Pedroko gangen gainean ondareko ibilbidea hitzartu eta gauzatu
  • Dolmenen ibilbidea indartu

Lurralde kohesioa lortu:

  • San Martin plazaren birmoldaketa
  • Simon Arrieta eta Martoko plazak berritu
  • Bidegorrien sarea jarraitu gauzatzen
  • Auzoen arteko lotura; San Lorentzo eta Matxiategiko zubia

Herritarrak helburu:

  • Adinekoen ongizatean lanean jarraitu, San Joxepe eraikuntzan eguneko arreta zerbitzu berri bat egokitu.
  • Gazteen nahiak entzun eta bete, Gazte bulegoa zabalduz Arrizuriaga jauregian eta aisialdi hezitzailea indartu gure gaztetxoen artean
  • Enplegua bultzatu, enpresei laguntza emanez eta ekintzaileei laguntzak ematen
  • Hileta zibilak egiteko leku duin bat zehaztu

Proiektu hauengatik eta gehiagoagatik lan egingo dugu. Hasitako lanarekin jarraitzea izango da gure helburua.

BERGARAKO EAJ PNVko udal taldea

Bergaran, urriak 2an

 

BERGARA PNV RUE 1-1

2019ko urriaren 2ko prentsaurrekoa- Udal Gobernuaren balorazioa 100 egun

Utzi iruzkina

Hemen gure talde berria!

Utzi iruzkina

Eaj-Pnv-k azken 40 urtetan ordezkatu duten pertsonak omendu zituen. Eskerrik asko guztiei.

2019-05-21 BERGARA HOMENAJE

Utzi iruzkina

Igandeko Mitineko Argazkiak

 

Utzi iruzkina

Elena Lete alkategaiak ohartarazi du Bergarak ezin duela “trofeoa” izan ezker abertzalearentzako.

Elena Lete alkategaiak ohartarazi du Bergarak ezin duela “trofeoa” izan ezker abertzalearentzako: “Bergarak ezin du atzera egin, Bergara ezin da duela lau urte zuen egoerara itzuli. Bere etorkizunari heldu behar dio, ez iraganari, istiluei eta noraezari. Bergara ez da trofeo bat, eta ez da iraganera itzuliko, aurrera egingo du”. Horretarako EAJ-PNVren eredua aldarrikatu du, bere eskutik lau urte hauetan udalerriak “aldaketa nabarmena” eman duelako. “Badakizu zergatik? Herritarrei entzuteko gaitasuna eta kudeaketarako gaitasuna izan dugulako. Hori da EAJ-PNV Bergaran ere: kudeaketarako gaitasuna, lankidetzarako gaitasuna eta akordioak erdiesteko gaitasuna”, nabarmendu du.

Lehendakariak Bergaran berretsi du talde jeltzaleak enpleguaren alde egiten duen apustua, “gizarte kohesioaren faktore gisa”, “balore etikodun proiektua” aurkeztearen garrantzia nabarmendu du eta Euskadiren nazio aitortza aldarrikatu du

Iñigo Urkullu Lehendakariak EAJ-PNVren jarduna inspiratzen duen gizarte konpromisoa jarri du maiatzaren 26rako kanpainaren erdian. EAJ-PNVk Bergaran egin duen ekitaldi politikoan hitz egin du gaur, Joseba Egibar Gipuzko Buru Batzarreko presidentearekin, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusi eta berrautaketarako hautagai jeltzalearekin eta Elena Lege Debagoienako herri horretako zerrendaburu jeltzalearekin. “Garrantzitsuena da defendatzen dugun ideario sozial hori, pertsona guztiek bizitza bete eta duina izan dezatela”, baieztatu du Urkulluk.

Lehendakariak esan du enplegua dela “gizarte kohesioaren faktorea” eta talde jeltzaleak lanpostu berriak sortzeko egiten duen apustu erabakigarri eta zuzena egiaztatzen duten datuak eskaini ditu. “Gure proiektua da ekonomiaren eta enpleguaren alde egiten den indarren batuketa: lehiakortasun ekonomikoa; industria aurreratua; etengabeko prestakuntza; sare industrialerako teknologia. Emaitzak: 2017an okupazio tasak %70 a gainditu zuen; 2018an langabezia %10,3ra jaitsi zen; txirotasun arriskua 4,9koa da Euskadin eta 6,4koa Europan; duela bost urte Euskadin 871.000 pertsona zeuden Gizarte Segurantzan, gaur 963.000 dira. Bost urte eta 92.000 pertsona gehiago lanean. Ez da nahikoa. Bide beretik jarraituko dugu. Enpleguz enplegu. Pertsonaz pertsona”, baieztatu du.

Urkulluk era berean azpimarratu du maiatzaren 26an hiritargoari baloredun proiektua eskaintzeak duen garrantzia. “Elkartasuna eta gizarte justizia eskaintzen duten baloreak; emakume eta gizonen arteko berdintasuna; esfortzuaren, ingurumenarekiko erantzukizunaren eta klima aldaketaren kontrako borrokaren kultura; gardentasuna eta zintzotasuna; gizabanakoaren eta taldearen etika”, esan du. “Konpromiso etikoa. Iraganaren memoria kritikoa. Bake kultura. Elkarbizitza. Min bidegabea aitortzea. Herri honetan gertatu dena ez da sekula gehiago gertatu behar”, gaineratu du Urkulluk. Eta “garrantzizko gauzen artean”, Lehendakariak era berean sartu du Euskadi nazio gisa aitortzea. “Garrantzitsuena da gure Autonomia Estatutua defendatzen jarraitzea, Euskal autogobernu berezia. Garrantzitsuena da Estatu eredu berri bat defendatzea, Euskadiren nazio aitortza eta gure Autogobernu berezia aitortzea. Hori da garrantzitsuena”. Horregatik guztiagatik, euskal hiritargoari galdetu dio M-26ko abstentzioak “garrantzitsuena indartu edo ahulduko ote duen”.

Bere aldetik, Gipuzkoako diputatu nagusi izateko hautagai den Markel Olanok EAJ-PNVren alde ekonomian jarri du azpimarra, Aldundiak legealdi honetan garatutako estrategia industriala nabarmenduz. Esan duenez, egiteko modu honi esker Gipuzkoa sendotu egin da. Honela, azpimarratu du EAJ-PNV dela “estrategia industriala duen aukera politiko bakarra”. “Estrategia hori da gure seme-alaben etorkizuna bermatu dezakeen bakarra. Ondorioz, datorren igandean etorkizunaren edota iraganera itzultzearen artean aukeratu beharko dugu”, adierazi du.

Iraganaren ideia honetan sakonduz, hautagai jeltzaleak esan du “kudeaketa txarrak” eta “inposizioak” aurreko legealdiaren bereizgarriak izan zirela, ezker abertzaleak lurraldeko erakunde nagusiak gobernatu zituenean. “Etengabeko liskarra genuen duela lau urte bai Gipuzkoan zein Bergaran, eta Seminarioa edota hondakinen kudeaketa ditugu honen adibiderik onena”, gogoratu du. Egoera hau azken lau urtekoarekin alderatu du gero Olanok, “aldaketaren eta akordioaren legealdiarekin”. Honela, gogoratu du agintaldi honetan Bergarako autobidea bezalako proiektuak desblokeatu direla, edota krisi ekonomikoaren gordinena gainditzea lortu dela. “Gainera, akordioaren, elkarlanaren eta gizartearekiko konfiantzaren aldeko apustu irmoa egin dugu, eta Etorkizuna Eraikiz proiektua da honen adibiderik argiena”. Olanok azaldu du marko honetan lurraldearen etorkizunarentzako berebiziko garrantzia duten gaiak lantzen hasi direla, hala nola, zahartze osasuntsua, emakume eta gizonen arteko berdintasuna edota ekonomia berriaren oinarriak ezartzea.

EAJ-PNVren Gipuzko Buru Batzarreko presidente den Joseba Egibarrek, bere aldetik, aldarrikatu du EAJ-PNV dela Euskadirentzako proiektua daukan aukera politiko bakarra, eta gehitu gainerako alderdiek ez dutela honen aurrean alternatiba ez politiko ez sozialik: “Guk egiten duguna kopiatu, imitatu edo gainditzen saiatu daitezke, baina betiere EAJ-PNVk eraiki duen egituraren barruan”, esan du. Proiektu jeltzalea “imitatu” eta “tuneatzeko” saiakera honen aurrean, Egibarrek aldarrikatu du “EAJ-PNV ezin dela imitatu, oinarriak politikoak baitira; konpromiso etiko, politiko eta demokratikoaz hitz egiten dugunean ez gara orri batez ari, EAJ-PNVren posizionamendu integral batez baizik; lehen unetik, belaunaldiz belaunaldi, pertsona guztien giza eskubideen aldeko posizionamendu argia, edozein dela ere egoera eta kondizioa, giza eskubidea zatiezinak baitira; eta konpromiso demokratiko eta politikoa egingarri diren bideetatik”. “Beraz, imitazio gutxiago, kamuflaje gutxiago, eta egiazkotasun gehiago, akordioak erdietsi eta elkar ulertzeko aukera gehiago”, eskatu dio ezker abertzaleari.

Honela, arduradun jeltzaleak gogoratu nazio eraikuntza eta eraikuntza soziala bere alderdiak aldezten duen eredu sozioekonomikoaren “txanpon berearen bi aldeak” direla, nahiz eta Euskadik oraindik ere ez dituen erreminta guztiak eskura, ez baititu Estatu baten eskumenak. Hala ere, esan du EAJ-PNVk proiektu sozioekonomiko hau garatzen jarraitzeko “dagoen berme bakarra” dela esan du, “ardatz nagusia baikara”. Hau guztiagatik, azken ahalegina eskatu du eta kanpainaren azken astean mobilizaziorako deia egin du, EAJ-PNVren jarraitzaileei “egunean gestio” bat egiteko eskatuz: pertsona bat konbentzitzea alderdi jeltzalea bozkatzeko. “Hau eginez, sei edo zazpi aldiz biderkatuko dugu gure indarra. Eta ez ahaztu boto bakoitzak duen indarra, estrategiak sendotu eta Herri honek aurrera egiten jarrai dezan behar dugun indarra lortzeko”.

Utzi iruzkina

%d bloggers like this: