2013(e)ko otsaila -en artxiboa

JOSEBA EGIBAR, CHARLA ABIERTA

Captura de pantalla 2013-02-26 a la(s) 14.40.16

Advertisements

Utzi iruzkina

BERGARAN BANDERA ESPAINIARRAREN INPOSAKETAREN AURREAN

Espainiar estatuak Bergarako udala espainiar bandera jartzera behartu du. Bildu-Aralar udal gobernuak, epaitegietan helegiteak aurkeztu ondoren, inposaketa hau onartzea erabaki du. Honen aurrean, Bergarako EAJ-PNVk honako adierazpena egin nahi du.

Erabat arbuiatzen dugu gure erabakitze eskubidearen aurka doan inposaketa hau.

Bergarako herriari gogorarazi nahi diogu EAJ-PNVren bandera bakarra ikurrina izan dela eta hala izaten jarraituko duela. Sabino Aranak,1894an gure Alderdia fundatu ondoren, sortu zuen ikurrina, eta 1936an, lehenengo Eusko Jaurlaritzak bere ikurrin ofizialtzat hartu zuen berbera.

Gerra zibilean gudari askok eman zuten bizia ikurrina eta gure Herriaren alde, hauen artean bergarar askok. Familia ugarik jasan zituzten mehatxuak, bortxaketak, gabeziak, nekeak eta espetxea ikurrina eta askatasuna defendatzeagatik eta espainiar bandera arbuiatzeagatik. Bihoakie gure omenaldirik sakonena  ikurrinaren defentsaren ondorioz jasandako sufrimenduagatik, belaunaldietan  bergarar hauen oroimenean  jarraituko duen sufrimenduagatik. Francoren diktadura garaian debekatu eta zapaldua izan zen ikurrina erakunde, eskola eta leku guztietan, eta honen ordez espainiar bandera inposatu zuten.

Diktadura ondoren legeztatua izan zen eta bere aldarrikapen historikoa egin zuen  Bergarako Alkate Taldeak.

EAJ-PNV mehatxatua, jarraitua eta iraindua izan da urteetan zehar, eta ez bakarrik espainiar ejerzitoa eta poliziaren aldetik. Gogoan ditugu oso urrun ez dauden urte haiek, non ezker abertzaleak  “PNV español” esaten zigun. Orain, espainiar bandera Bergarako udalean jartzeagatik historia egingo duena Bildu-Aralar gobernua izango da. Bildu eta Aralarrek Madrilgo mandatua beteko dute.

EAJ-PNVk, Bergarako udal gobernuak antolatu dituen ekitaldiak eta manifestua ez ditu babestuko eta ez du bertan parte hartuko, udal gobernuak antolakuntza guztia beste inorekin kontatu gabe publiko egin duelako eta ez duelako hasieratik gurekin eta beste alderdiekin  proposamenik landu eta adostu Bergarako udalbatza osoaren izenean inposaketa honi guztion arteko erantzuna emateko.

Geurea ikurriña da.

Gora Euskadi Askatuta.

Bergarako EAJ-PNV

2013-ko Otsailak 19.

Utzi iruzkina

Aintzane Oiarbide:”Debagoienean, gurea”

29773_imagen_2

 

Euskal ekonomiaren egoera kezkagarria da.

Politikoki ere oso gertutik begiratzen omen gaituzte Espainia eta Europako komisarioek…: “Kontuz ze neurri hartzen duzuen, begira gaude eta”. Madrildik gure burujabetzaren aurkako erasoak ditugu egunero. Gipuzkoako udaletxe guztietan, berdin da nor dagoen agintean, guztiak, Madrilgo errekorteak aplikatzen ari dira halabeharrez.

Honen aurrean nola jokatu? Nola zuzpertu gure ekonomia? Gurea saltzen hasi beharra dugu, gure gizarte eredua, gure Herria, gure identitatea, gure industriaren baloreak, ondo egindako gauzak, kalitatezkoak. Baina gurea erosten hastea ezinbestekoa da. Gutako bakoitzak asko egin dezake. Nik deialdi bat egin nahi dizuet Debagoienean bizi zareten guztioi. Gure enpresa eta kooperatibak oso une gogorrak jasaten ari dira.

Gure bailaran egiten diren elektrogailuak erosi behar ditugu guztiok. Inguruan dauden enpresek ere elektrogailu hauetarako piezak egingo dituzte, lantegiek aurrera egingo dute eta kontsumoak gora. Egin dezagun ahalegina bertako produktuak erosiz, mankomunitate eta udaletan produktuak bertako lantegiei eskatuz. Lelo berria proposatzen dizuet: Debagoienean,  gurea.

Utzi iruzkina

BAKE ETA ELKARBIZITZARAKO PONENTZIA ERATZEA ONARTU DA

34498_imagen_2

Bake eta Elkarbizitzarako Ponentzia eratzea onartu zen Legebiltzarrean, EAJ eta Alderdi Sozialistaren aldeko botoekin; EHBilduk abstentzioa eman zuen eta PPk eta UPyDk aurkakoa.

Bozketa horrek  argi eta garbi erakusten du, iraganeko estrategien morroi direla alderdi politiko bat. PPk – UPyDren diskurtsoaz presionatuta – ezker abertzaleak ETAren historia kriminala gaitzetsi behar duela esaten segitzen du. Eta EHBildu, aurreko legealdian Bake Ponentziak lortutako adostasunekin bat ez datorrela arrazoituz, baina desadostasuneko puntuak zeintzuk diren zehaztu gabe. Eta ez du zehazten, ez daukalako, kontra egiteko inolako arrazoi objektiborik ez duelako. Abstentzioa emateko arrazoi bakarra da beraien erabakien morroi direla. Aralarrek ez bazuen Ponentzia horretan parte hartu, ezker abertzaleak esanda –aginduta- eta lau legebiltzarkideetatik hiru botaz, inkoherentzian erortzea litzateke aurreko legealdiak egindako bidea ontzat jotzea.

Utzi iruzkina

ERRAUSKAILUAK ETA MINBIZIA. DEMAGOGIA.

Carlos III. Osasun Institutuko ikerlarien “lan batek” errauskailuek minbizia eragiten dutela omen dio. Hau da ezker abertzalea erabiltzen ari den azken leloa. Lan hori, bere jatorrizko hizkuntzan, ingelesez, irakurtzen badugu ez du inolako ikerketa epidemiologikorik aipatzen , hipotesiez hitzegiten du. 2002 eta 1993 urteak baino lehenagoko errauskailu eta industria mota desberdinez aritzen da, gaurko egoerarekin zer ikusirik ez duten eraikuntzez. Minbizia bezalako gaisotasuna inolako arrazoirik gabe beldurra sartzeko erabiltzeak ez du izenik. Osasunarentzako Munduko Erakundeak ez du inolaz ere hipotesi hau babesten. Paris, Londres, Copenhague, Vienan edo Estocolmon hirigunean bertan eraikitzen dituzte errauskailuak. Itxuraz, Europako herrialde aurreratuenetako biztanleak desiatzen daude minbizia pairatzeko! Ezin da gezurrak  bota, jendea beldurtu eta Europako errealitate honi bizkarra emanez, arrazoi absolutua izango balute bezala horrelako kanpainarik egin. Oso argigarri izan daiteke Manuel Toharia fisiko eta ikerlariak idatzitako artikulua. http://www.amiclor.org/index.php?option=com_content&view=article&id=129&Itemid=168. Tohariaren hitzetan, ez dago inolako frogarik teoria hori babesteko. Minbiziarekiko erlazioari buruz dio errealitate zientifiko setatiak ez diola jaramonik egiten katastrofista hauei. Legedia oso zorrotza da Errauskailuen kontrolei buruz. Ez dago horrelako kontrol zorrotzik etxeetako tximiniei, autoen tubo eskapeei edo tabakoari dagokionez. Errauskailuen aurka dabiltzan bitartean, erretzaileak zigarroa lasai asko erretzen ari dira dioxina kantitatea milaka aldiz handiagoa barneratuz. Errauskailuek erreketa ondo egiten badute, hau da, tenperatura altuaz, kontrolak eginez  eta legedia betez, ez dute arazorik sortzen. Aldiz, zabortegietan (Atez ate sistemaren defendatzaileen eredua), zaborra erre egiten da, bere gisa, fermentazioaren ondorioz edo zaborra gutxitzeko erretzen dutelako. Erretze hau bai dela kaltegarriena. Hemendik sortzen diren sustantziak oso arriskutsuak dira eta errauskailu baten tximiniak baino milioika aldiz gehiago direla dio Toharia zientzialariak.

Utzi iruzkina

%d bloggers like this: