Archive for category Eaj-Pnv Bergara

DEBAGOIENAKO HERRIAK ETA MANKOMUNITATEA ENPLEGUAREKIN.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

EKONOMIA ETA ENPLEGUA SUSTATZEKO, UDALETXEAK ETA MANKOMUNITATEA ERAGILE AKTIBOETAN BIHURTZEA PROPOSATU DU EAJ-PNVK
Eskualdeko EAJ-PNVren ordezkariok, hurrengo konpromezuak hartzen ditugu:
1.- Udaletxeetako ordezkarien eta eragile ekonomiko eta sozialen arteko elkarlana egituratu eta instituzionalizatzea, Garapen Agentziako erabakitze organoetan parte hartzea emanez.
2.- Garapen Agentziaren kostu estrukturalen autofinantzaketa, eragile ezberdinen parte hartze ekonomikoaren bidez, gutxienez %20an.
3.- Udaletxeek gutxienez beraien aurrekontuen %1,5a zeregin hauetara bideratzea, bai Garapen Agentziak edota udalek beraiek sustatutako egitasmoen bitartez.
4.- Debagoienako Udaletan ordezkaritza duten alderdi politiko guztien ordezkaritza bermatzea.

Eskualdeko EAJ-PNVren ordezkariok, hurrengo konpromezuak hartzen ditugu:
1.- Udaletxeetako ordezkarien eta eragile ekonomiko eta sozialen arteko elkarlana egituratu eta instituzionalizatzea, Garapen Agentziako erabakitze organoetan parte hartzea emanez.
2.- Garapen Agentziaren kostu estrukturalen autofinantzaketa, eragile ezberdinen parte hartze ekonomikoaren bidez, gutxienez %20an.
3.- Udaletxeek gutxienez beraien aurrekontuen %1,5a zeregin hauetara bideratzea, bai Garapen Agentziak edota udalek beraiek sustatutako egitasmoen bitartez.
4.- Debagoienako Udaletan ordezkaritza duten alderdi politiko guztien ordezkaritza bermatzea.

Ekonomia krisiak Debagoienan 2.600 lanpostu suntsitzea ekarri du (2013ra arte), 3.800 langabetu baino gehiago utziz, eta azken urte honetan gauzak ez dute onera egin Fagor eta Candy bezalako egoerak direla medio… Egoera, ekonomia adierazle orokorretan inflexio puntu batera iritsi garela ematen badu ere, gizarte giroa, fiskalitate alderatua (Gipuzkoan ber-inbertsioa zigortzen duen fiskalitatearekin larriagotua), lurzoru garestia, ETEentzako finantzazio falta…  bezalako kontuek ez dituzte berpizkunde baterako baldintza onenak sortzen.
Egoera honi aurre egiteko, maila guztietako erakundeen konpromezua eta parte hartzea beharrezkoa izango da, gizarte eta enpresa eragileekin batera (Ezker Abertzalearen gogoz bestera). Udalen jarduerak, enpresek lehiakortasuna hobetzeko baldintzak lagundu behar ditu, erakunde ezberdinetatik sustatutako ekimenak inplementatuz eta eragile ezberdinekin elkarlanean arituz.
Baina Udalek ahotsa izan behar dute, beraien errealitatea definitu behar dute, protagonismoa hartu eta behar zehatzetarako egokitutako neurriak proposatu. Ezin gara programen kudeatzaile soilak izan, gainera geuk diruz lagundu behar ditugunak eta herri eta eskualdearen errealitate konkretua islatzen ez dutenean.
EAJ-PNVrentzat, egungo Ezker Abertzaleko gestoreentzat ez bezala, Udalentzako lehentasun kontua da, ez eskuduntza arazoa. Aurreko urteetako esperientziak erakutsi digu udalen eskualde mailako jarduna mesedegarri izan daitekeela enpresen lehiakortasuna hobetzeko beharrezko baldintzak sortzerakoan, eskuduneko erakunde maila ezberdinetatik sustatutako neurriak ezartzerakoan, eragile ezberdinekin batera.
Eskualdeak indartsuago egiten gaitu eta aukerak ere ematen dizkigu.

Horrenbestez, Debagoienako Garapen Agentzia egitura dinamiko modura finkatu eta sendotzea, publiko eta pribatuen arteko topaketa erraztuko dituelarik eta eskualdeko gizarte eta produkzio ehunaren errealitatearen etengabeko azterketatik produkzioaren eraldaketa bideratzeko neurri egokiak ezartzea, gure ahaleginak izango dira datorren legealdian.
Enpleguarentzako, kontrataziotarako, inbertsioa laguntzeko… plan bat arrakastatsua izan dadin, kontutan izan beharko ditu herriko eta eskualdeko errealitateak.
Eta eskualdeko ikuspegi honetan, eskualdeko garapen agentziak izan behar dira garapenean inplikaturik dauden eragileen arteko topaketa eta elkarlan iraunkorra bultzatzen dutenak: enpresak, erakunde publikoak, ikastetxeak… Beraien misioan dinamikoak izateaz gain, beraien autofinantzaketa hobetu behar duten estrukturak, eraginkortasun adierazle modura.

Eta hori guztia, eraginkortasunez, eskualdearen hurrengo helburuak garatzeko:
*Mankomunitatean parte hartze aktiboa, Garapen Ekonomikorako agentziak, Landa Garapena, Zerbitzu Amankomunatuak, Lanbide Heziketa, Industrialdeak…
*Foro sozioekonomikoak sortu herrietako eta eskualdeko ekonomiak sustatzeko enpresekin elkarlanean. Bertako langileen kontratazioa indartuz.
*Egoera sozioekonomikoari buruzko diagnosiak egin herri eta eskualde mailan eta proiektu estrategikoak gauzatu.
*Enpresa ehun lehiakorra sustatu eta zaindu herriko/eskualdeko ekonomia motor gisa.
*Turismoaren gaurkotzea eta sustapena. Ondare naturala balioan jarri eta kudeatu, intereseko ibilbideak (bide berdeak, kultur ondarea, natura ingurunea…) herrietako merkataritza txikia bultzatuko dutelarik.
*Lana aurkitzeko arazoak dituzten kolektiboekin etengabeko lankidetza (ezagutza, trebakuntza): orientazioa eta banakako aholkularitza, lan eskaintzen antzematea. Udaletxe bakoitzean lanik gabekoen kolektiboak identifikatu, tipologia aztertu eta horren arabera, ekintza konkretuak proposatu (formakuntza, hezkuntza eragileekin elkarlana, enpresekin…)
*Enpresen sorkuntza eta ekintzailetasuna bultzatu, bideragarritasun planetan aholkularitza, enpresa egoitzetan kokapena eta merkatukoak baino hobeagoak diren baldintzetan finantzazioa lortzea, ekintzailetasuna kanpaina berezien bitartez bultzatu, sariak edota ikastaro berezien bitartez sormena sustatuz. Enpresa berriak sortzeko laguntzak eman, gizarte irizpideak lehenetsiz, elbarrituak kontratatuz, kalitatezko lanpostuak sortuz, herrian bizi direnak, emakumeak kontratatuz…
*Enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta berrikuntzarako laguntzak, batez ere txikientzako, beste erakundeetatik martxan jarritako programak baliatuz. Herriko ekonomia ehuna dinamizatzeko, berrikuntza, nazioartekotzea eta enpresen arteko lankidetza sustatzeko ekintza diseinatu.
*Merkataritza jarduera dinamizatu herrietako saltokiekin elkarlanean, merkatu, feria edota kultur eta kirol jardueren bitartez. Aisialdi eskaintza indartu eta herriko enpresa eta saltokietan erosteko dinamikak bultzatu. Merkatariek elkarteekin batera denda txikien sustapenerako plana bultzatu. Eremu honetan beste lekuetan izan diren esperientziak bilatu.

Kudeatzeko beste eredu bat badago, EAJ-PNVrena!!!

Advertisements

Utzi iruzkina

Eskerrik asko guztioi!!!

10154555_10152507786131204_5573301572642323599_n

Utzi iruzkina

Atzo Bergaran Joseba Egibarrek “Asko dagoela jokoan Eropako hauteskundetan” nabarmendu zuen.

10257074_692572504137620_9148426854868916813_o

 

 

Asko dago jokoan Europako hauteskundeetan
“Batzuk diote hauteskunde guztiak berdinak direla, baina ez da hala. Europako hauteskundeetan asko dago jokoan, aste honetan enpresen pizgarri fiskalen isunarekin ikusi dugun bezala. Estatu izan bagina, errespetatuak izango ginen, baina zoritxarrez, ez da hala, eta isuna iritsi zaigu PSOEk eta PPk jarri zituzten errekurtsoengan ondorioz”, azaldu GBBko presidente den Joseba Egibarrek.
www.gipuzko.com

10346292_692572534137617_4530940776501990845_n

Utzi iruzkina

Euskadi gehiago, Europa berrian.

EAJ Gnet_content

 

 

 

Utzi iruzkina

EUROPAR HAUTESKUNDE KANPAINA 2014. IZASKUN BILBAO euskadi gehiago, europa berrian.

DSC08795

Utzi iruzkina

EAJren bailarako zinegotziak, txipa duen bosgarren edukiontziaren alde

Utzi iruzkina

Errekurtso bat tarteko, Debagoienean geldi daude atez atekoarekin lotutako plan guztiak

Errekurtso bat tarteko, Debagoienean geldi daude atez atekoarekin lotutako plan guztiak, Bergarako EAJk esan duenez from Goiena Komunikazio Taldea on Vimeo.

Utzi iruzkina

Bergara Garbiak bergarar guztiak eskertu eta zoriondu nahi izan ditu “manifestazioan erakutsitako zibismoagatik”

“Bergara Garbia plataformak eskerrak ematea eta zoriontzea nahi du bergarar guztioi atez atekoaren kontrako manifestazioan erakutsitako zibismoagatik”. Hitz horiekin hasi du gaur goizean prentsaurrekoa Bergara Garbia plataformako kide Juan Luis Bikuñak. Eta gaineratu du plataformakoek pentsatzen dutela horrelako manifestazio “handia” ikusi eta gero, hausnarketa “serio” bat egiteko momentua iritsi dela, Bergarak merezi duen hondakin bilketaren inguruan.

Horretarako, euren ustetan behintzat, alkatetzak nolabait mugimenduren bat egin beharko luke gogoeta hori guztien artean egiteko. “Bergarak, bergarar gehiengoak, argi eta garbi esan zuen manifestazioan zer nahi duen; eta lehenago, milaka firmen bitartez eta etxeetako lehio edo balkoietan jarritako zabor poltsekin jarraitzen du esaten, badagoela sistema on bat zaborrak bildu eta tratamendua emateko” esan du Bikuñak.

Kasu honetan, alkatetzak ezin duela alde batera begiratu esan dute eta alkatetzaren pauso bat espero dutela azaldu dute. “Plataformakoek, bergarar gehientsuenak, alkatetzaren pauso bat espero dugu, gurekin batera aurrean dugun auzia eztabaidatu eta konpontzerako bidean jartzeko”.

GEHIAGO IRAKURTZEKO→

 

Bergara Garbiak bergarar guztiak eskertu eta zoriondu nahi izan ditu “manifestazioan erakutsitako zibismoagatik” from Goiena Komunikazio Taldea on Vimeo.

Utzi iruzkina

GOGORATU GAUR DANOK PLAZARA, ATSALDEKO 19:15ETAN! EZ ATEZ ATEKO INPOSAKETARI! RECORDAD HOY TODOS A LA PLAZA A LAS 19:15! NO A LA IMPOSICIÓN! NO AL PaP!

Utzi iruzkina

BERGARAKO EAJ: “Bilduren herri partaidetza iruzurra da”.

Bergarako EAJko zinegotzi eta arduradunen iritziz, udal gobernuak antolatu dituen auzokako bilerak bergararrei iruzur egitea dira. Bilera hauek parte hartze prozesu bezala aurkeztu dituzte eta gainera erabakitzaileak izango direla diote. EAJk dio ez direla ez parte hartze bilerak eta ez eta erabakitzaileak ere. Udal gobernuak jadanik hartuta duen erabakia ezkutatu nahi du, itxuraz, hondakin bilketa sistema bergararrek erabakiko dutela sinestaraziz. Guztia erabakita dute. Bildu-Aralarrek planteatzen duen atez ateko eredua bideraezina da.Edukiontziak eta zintzilikarioak, guztiak, batera proposatzen ari dira, eredua guztiz zentzugabea delako eta bergararron  beharrentzat egokia ez delako. Jeltzaleek ez diete bilera hauei inolako zilegitasunik ematen. Bilera hauetara, orain arte egindakoetara bezala, jende gutxi joaten da eta ez dute zer ikusirik parte-hartze prozesu batekin ez eta gune erabakitzaile batekin. BILDU-Aralarrek, bilera hauekin beraien eredua zilegi bihurtzea eta babesa lortzea besterik ez dute nahi “guztion artean erabakitako eredua” dela “saltzeko”. Bergararrek hitz egin dute poltsak balkoietan zintzilikatuz eta ia 5000 sinadura udaletxean aurkeztuz. Benetako parte hartzea GALDEKETA bidez egitea eskatzen dugu, bergarar bakoitzak bere iritzia eman eta erabakitzeko benetako aukera izan dezan. Bilduren herri partaidetza iruzurra da, erabateko inposaketa egiten ari dira eta bost axola zaio Bildu-Aralar gobernuari jendearen protesta, etxe atarietan aurkeztutako kexuak eta bergarar bakoitzaren intimitatea. “Bere” informazioa ematea ez da parte-hartze prozesua zabaltzea.  Jeltzaleek , bestalde, gogor salatu nahi dute Bergarako Udal gobernuak etxeetara bidalitako informazioa. Buzoietan jasotako esku paperetan informazioa era bat manipulatzen da: atez ate sistemarekin zaborrak era bat desagertzen direla azaltzen dute, ontzi guztiak birziklagarri direla, eta ez dela ez zabortegi eta ez errauskailuaren beharrik. Honekin, nahita,  erabateko iruzurra egiten diote bergarar orori. Zaborra ez da desagertzen, ontzi guztiak ezin dira birziklatu, errealitatea nahita ezkutatzen dute jendea engainatzeko.  Bergarako EAJk dio Atez atek ez diola hondakinen tratamenduari irtenbiderik ematen, are gehiago, arazoak gehitu egingo dituztela bide honetatik. Beste lurralde batzuetan, Bizkaian esaterako, irtenbideak aurkitu dituzte, eta herritarrei gauzak errazteko lanean aritzen dira, ez herritarrei oztopoak jartzen, eta guztia Europako ingurumen eta hondakinei buruzko zuzentarauak beteaz. Jeltzaleek bosgarren edukiontzia giltzarekin berresten dute beste edukiontziekin batera, beste edozein hondakin bilketak bezain emaitza onak lortzen direlako eta Europako zuzentarauak betetzeaz gain, bide demokratiko bezala pedagogiaren aldeko apustua egin nahi dutelako eta  bergararrak kontzientziatzea lortzen delako.  Ez dugu Bilduren inposaketa hau onartzen. Gipuzkoar gehienek alferrikako esfortzu hau ez dute egingo eta gutxi batzuk besterik ez gara izango “ezinezko gurutzada” honetan. Zarautzen, Donostian, Urretxun, Beasainen, 5. edukiontziari aukera eman diote eta Bergaran zergatik ez? Azkenik, Bergarako EAJk, argi utzi nahi du ez duela bilera hauetan parte hartuko, ez diolako iruzur honi babesik emango”.

BERGARAko  EAJ                                             Bergaran, 2013ko Martxoaren 5ean.

Utzi iruzkina

%d bloggers like this: