2013(e)ko Iraila -en artxiboa

EGUNDOKO KOLPEA EMAN DIE BILDUK BERGARATARREI ATEZ ATEKOA INPOSATUZ

Bergarako bilduk hondakin mahaiarekin amaitu eta horrekin, akordioa sinatzeko edozein aukera zapuztu du. Ez dituzte kontutan izan 5 zaborrontzien aldeko ginenen argudioak; Bergara Garbia, EAJ eta PSE, eta guztia herritarrenganako itxura hobetzeko asmoz egindako saiakera izan da, erabakia hartua zegoelako.

Bergarako gizarte arazo bati buruzko erabaki politikoa da kontran azaldu diren herritarrenganako inposaketa bat delako. IMPOSAKETARIK GABE, eta ingurumen osasungarri baten aldeko gure konpromezua babestuz, hemen gaudenon zilegitasuna berresten duten 4691 sinadura bildu, poltsak balkoietan ezarri eta bestelako mugimenduak egin dira.

Egungo Bilduko gobernuak, hitz eman arren hondakinen mahaien ez zula atez atekoaren ezarketaren inguruan ezer egingo, negoziazio denbora hau beren lanak aurreratzeko bakarrik erabili dute. EZ DUTE AKORDIO BATETARA IRITSI NAHI IZAN, ETA EXISTITZEN EZ DEN ELKARRIZKETARAKO JARRERA SALDU NAHI DUTE.

Azkenik, pentsatuta zutena egitea erabaki dute, hau da, 3 zabor ontzi ezarri – beira, papera eta ontzientzat- eta zintzilikailuak, organiko eta gainerakoentzako. Proposatzen duten sistema hau, GARESTIAGOA, DESEROSOAGOA, ANTIESTESTETIKOA ETA OSASUNARENTZAT KALTEGARRIA da eta  aurretik jakin ezin ditzakegun ondorioak ekarriko dituzte, eurengan ez ezik, herritar guztiengan eragina izango dutenak.

Honek guztiak agerian uzten du udal gobernariek ez dutela izaera demokratikorik, beraiek badakitelako bergaratar gehienak beren planaren aurkakoak direla. Behin baina gehiagotan eskatu genuen mahaian Elgeta, Zumaia edota Azpeitian bezalakoxeko akordioetara iristea, guztietan Bildu gobernuan dagoela kontutan izanik, baina ez zuten gure eskaera onartu nahi izan. ZERGATIK ZUMAIAK, DONOSTIAK, AZPEITIAK, ZARAUTZEK, edota ELGETA BERAK, guztiak eskualde berekoak izanda, Debagoienakoak, 5 ZABOR ONTZI IZATEKO ESKUBIDEA DUTE ETA BERGARAK EZ?

Bilduko gobernuak Bergarako herriaren iritzia berretsi nahi balu, konponbidea erraza da: KONTSULTA ORAIN!!

EZ ATEZ ATEKOARI! BAI 5 ZABOR ONTZIEI!!

 

BERGARA GARBIA, EAJ-PNV, PSE-EE

Bergaran, 2013ko irailaren 26a.

DSC06870

Advertisements

Utzi iruzkina

EL GRUPO MUNICIPAL DE EAJ PNV DENUNCIA LA PRECARIEDAD DE LA RECOGIDA DE BASURAS Y PIDE UNA EXPLICACIÓN AL GOBIERNO DE BILDU

Los jeltzales denuncian el no vaciado de contenedores y amontonamiento de basuras y residuos en la calle.
EAJ-PNV se muestra preocupado por los planes de recogida del gobierno municipal.

El grupo municipal de EAJ PNV ha denunciado en una nota de prensa que “llevamos meses en los que es evidente la dejadez y la precariedad en la recogida de basuras y residuos.  Durante los meses de verano hemos visto días en los que no se ha efectuado la recogida y vaciado de los contenedores, y la ciudadanía ha tenido que soportar malos olores y un mal servicio al estar los contenedores repletos y teniendo que dejar los vecinos sus bolsas en el suelo. Los concejales nacionalistas denuncian que los vecinos de Bergara siguen pagando las tasas con cada vez más subidas, sin embargo, el servicio ha empeorado considerablemente.  Más de la mitad de los camiones se estropean y no hay recogida durante varios días. Por otra parte, los contenedores no se limpian, los que están estropeados no se arreglan y cuando se llevan alguno, no se sustituye. Hay una falta total de mantenimiento del material y  de las infraestructuras. Esta situación se está repitiendo durante estos días.

Los jeltzales continúan diciendo que lejos de fomentar el reciclaje en Bergara, hay muy pocos contenedores de envases y de papel-cartón. Sin embargo abundan los contenedores verdes, donde no hay opción de separar los residuos. “Hay calles enteras- continúan los jeltzales- donde solo hay contenedores sin opción a reciclar. Bildu hace su apuesta sobre el reciclaje solamente si instala el PaP. Mientras tanto, continúan engordando los números sobre la recogida que no se puede reciclar. Necesitan argumentos para hacer ver a la ciudadanía que es necesario implantar el PaP.

Por otra parte, el grupo municipal de EAJ PNV quiere hacer saber a los bergareses y bergaresas que continua defendiendo la opinión de la mayoría en la mesa de residuos. Los jeltzales opinan que ante la confrontación siempre apostarán por el diálogo.

Por último, EAJ-PNV se muestra muy preocupado por los planes del gobierno municipal Bildu con respecto a la recogida de residuos. Por todo ello, exigen al gobierno municipal una explicación a toda la ciudadanía de Bergara y el correcto funcionamiento del servicio.

Grupo municipal de EAJ- PNV de Bergara
23 de Septiembre de 2013

 

IMG_2573 IMG_2577

Utzi iruzkina

EUSKADI IS DIFFERENT!

Aste honetan pisu handiko notizia ugari izan dugu. Batetik, euskal politikaren desblokeoa ikusi dugu ekonomia eta fiskalitate mailan. EAJ eta PSEk adostu duten akordioak legealdi hasieran Eusko jaurlaritzak eta bereziki Urkullu lehendakariak jasandako blokeoa apurtu du. Akordioen bidea beharrezkoa da bizi dugun krisi ikaragarri honetatik irteteko, eta hori da herritargoak behin eta berriz politikoei eskatzen diena. Konfrontazioa, arerio politikoa suntsitu nahia… ez dira zilegi egoera gogorrei aurre egiteko. Orain gutxi gogoratu dugu 1983ko uholdeak zirela eta herritarrek eta euskal erakunde guztiek , denok elkarrekin egindako lanari esker egin zuela aurrera Herri honek. Zoritxarrez, azken urteotan izpiritu horren usainik ere ez dugu ikusten zenbait jarrera politikotan. Asteazkenean Katalunian ikusitako giza-kate eta kontzentrazioek zirrara sortu digu abertzale guztioi. Oraintxe bertan sinatuko genuke askok eta askok Independentzia Euskal Herriarentzat baina… etxeko lan gehiegi dauzkagu gurean. Eusko Legebiltzarrean ez gara gai Bakegintzaren oinarriak denon artean adosteko. Bizikidetza oinarri sendorik gabe nola gauzatu behar dugu Herri proiektua?

Aintzane Oiarbide

2013-09-12

Utzi iruzkina

%d bloggers like this: