2015(e)ko urtarrila -en artxiboa

URTE BERRI ZAHARRAK BERRI

Joan berri dugun 2014an gure bailarako zenbait herritan giroa zakartu eta gaiztotu du hondakin bilketa berria den Atez ate sistemak. Lehenengo, erabakia gehiengoaren aurka hartu delako, herritarrak errespetatu ez direlako. Bigarrenik gure kaleak geroz eta zikinagoak daudelako, eta hirugarrenik izugarrizko zuloa uzten ari delako gure udaletan era bat defizitarioa eta garestia den bilketa sistema hau. 2015 a ere gai berarekin hasi dugu. Errege ondoren honetan sekula baino gehiago ari da jendea atez ate dela eta galantak esaten. Baina gehienek ez dakiten datu batek kezkatzen nau era bat: Bergaran, Oñatin, Antzuolan, Aretxabaletan edo Eskoriatzan biltzen den materia organikoaren ibilbideak. Konposta egiteko azpiegitura ezean, guk etxean kontu handiz banatzen dugun materia organikoa ez da inolaz ere konpostatzen, Nafarroako Funesera edo Itsasouko zabortegira joaten da osorik. Zabortegira bai, gainontzeko errefusa eta zaborrekin batera. Eta guzti hau ingurumena kutsatzen duten milaka kamioikadatan atzera eta aurrera errepideetan garraiatuz. Urte berri honetan ere hau izango da gure alkateen eta Diputazioaren lehentasuna eta tinko eutsiko diote horri ez hanka eta ez buru ez baditu ere.

Aintzane Oiarbide

2015eko urtarrilak 8a

Advertisements

Utzi iruzkina

%d bloggers like this: