2015(e)ko ekaina -en artxiboa

HERRIARENTZAT ETA HERRIAREKIN

Bihar osatuko dira udalbatza berriak eta herrietako buru izango diren alkateak ere bihar aukeratuko dituzte. Debagoienean nagusiki bi kolorez margotuko da eskualdeko mapa (Gatzagako Herri zerrenda salbuespen); botuetan EAJren kolorea nagusi eta Mankomunitatean ere gehiengoaren aldaketa erabatekoa, Bilduren gehiengo nagusitik EAJren gehiengo nagusi izatera pasa bai da egoera. Era bateko  aldaketa sortu du debagoiendarren hauteskundeetako erabakiak eta orain horrela gertatu bada 4 urte barru besterik gertatu daiteke, herritarrok, udal gobernuen lana babestu edo gaitzetsi gure eskuetan bai dugu. Demokraziaren arauak dira hauek, baina azken hauteskundeen emaitzen jira bueltak zerbait erakutsi digu, hauteskundeetan irabaztea bakarrik ez dela nahiko. Herritarrak entzutea, beraiengandik hurbilago egotea eta udal kudeaketa zentzuz eta errespetuz egitea ezinbestekoa da. Botuak ez dira alderdi politikoenak, herritar bakoitzarenak baizik eta udalbatza berriak osatuko dituzten zinegotzi eta alkateek kontutan izan beharko dute hau lau urtetako legealdi berri honetan. Herriarentzat eta Herriarekin, ez despotismo ilustratuaren Herriarentzat baina “Herriari bizkarra emanaz”.

Aintzane Oiarbide

Bergaran, 2015eko Ekainak 11ean.

Advertisements

Utzi iruzkina

Goienari gure solidaritatea

Oraingoan zuei tokatu zaizue. Beste komunikabide batzuk jasan dituzte pintada, pankarta eta kartel iraingarriak askotan.

Alderdi politiko batzuk zer esanik ez. Urrutira joan gabe azken hauteskunde kanpainan gure kartelak pintadaz josita eta aurpegi eta ahoak estalita azaldu dira gure herrietan eguna joan eta eguna etorri, eta baita gure alderdiko pertsona askoren irudiak ere.

Kritika egitea zilegi da baina ez dugu inolaz ere onartuko horrelako erasorik. Goiena komunikazio taldeak ez dauka erraza ekuanimidadea mantentzea politikari eta alderdiekin, batetik eta bestetik tiraka aritzen bai dira guztiak. Baina ekintza hauek ez dira kritikak, erasoak baizik.

Eraso guztiak bezala era bat kondenatzen ditugu hauek ere. Debagoienean, biztanleen gehiengoak ez ditu horrelakoak onartzen eta azken hauteskundeen emaitzek Ezker Abertzaleari erakutsi diote jendeak beste giro bat nahi duela gure gizartean, gauzak egiteko beste modu bat, inposaketek, erasoek, irainek, ez dutela lekurik gurean. Eraso hauek egiten dituenak argi izan beza, Goiena bertako langile guztiak direla lehen kaltetuak eta debagoiendar guztiak hauekin batera.

Gure besarkadarik handiena zuzendaritza eta langile guztiei.

Joxe Migel Uribarren (Debagoieneko EAJ-PNVren izenean)

Utzi iruzkina

%d bloggers like this: