2014(e)ko ekaina -en artxiboa

Aintzane Oiabide: “La consulta de Elgeta sobre las basuras ha sido una lección de democracia frente a la imposición de Bildu”

– Los jeltzales de Bergara felicitan al alcalde Oxel Erostarbe por haber llevado a cabo una consulta oficial sobre la recogida de residuos desde el ayuntamiento.

– El grupo municipal de EAJ-PNV se lamenta de la caótica situación de los residuos en Bergara.

La portavoz jeltzale en el consistorio bergarés, Aintzane Oiarbide, ha felicitado al alcalde de Elgeta y a los elgetarras por haber podido llevar a cabo una consulta para decidir el sistema de recogida de residuos sin ninguna polémica, con transparencia y democracia. Ha participado más de un 53% de los elgetarras en la consulta y los favorables al sistema de contenedores son más del 80%. Según Oiarbide, “esto es lo que hemos pedido los ciudadanos de Bergara en general y nuestro grupo en particular durante más de dos  años al Gobierno de Bildu en Bergara y han hecho caso omiso a cada una de las peticiones populares como las firmas recogidas, manifestaciones, concentraciones, bolsas en los balcones etc.” La edil jeltzale se pregunta por qué Bildu sigue haciendo bandera política en Bergara con el puerta a puerta cuando en Arrasate han optado por el 5º contenedor y Elgeta ha apostado también por este sistema con el refrendo de la ciudadanía.

Los jeltzales de Bergara lamentan la decisión tomada por el gobierno de Bildu en Marzo y su puesta en marcha en Abril, ya que el sistema PaP está demostrando que es caótico, insalubre y necesita de unos medios de recogida que resulta mucho más caro que el sistema de contenedores. No hay más que ver la basura acumulada en muchas calles, papeleras llenas de pañales, cocinas, balcones y ascensores con fuertes olores a orgánico podrido por el calor de estos días, los altos índices del llamado turismo de las basuras, (gente que lleva la basura a diario a otras poblaciones)etc.

El grupo municipal de EAJ-PNV de Bergara muestra su preocupación por la degradada situación de los contenedores actuales y  la suciedad en su entorno, así como la reducción de contenedores de ropa, envases y otros. Oiarbide solicita al gobierno de Bildu que reponga contenedores en condiciones y añada el quinto contenedor y de la opción a los bergareses de depositar el orgánico a diario, sin tener que soportar los malos olores dentro de nuestras casas.

Por último, el grupo municipal de EAJ-PNV quiere subrayar que la decisión del Gobierno de Bildu de implantar el PaP en Bergara ha sido un error no solo porque no es un sistema adecuado y  provoca incomodidad e insalubridad sino por la forma en la que ha optado el gobierno municipal, imposición a la mayoría de los bergareses.

Grupo municipal de Eaj-Pnv

En Bergara, 24 de Junio de 2014

Advertisements

Utzi iruzkina

GURE ESKU

150.000 laguneko giza kate batek eskatzen duena ez da inoiz ahuntzaren gauerdiko eztula. Gogoan dut gaztetxo nintzela, 80. hamarkadan, nola joaten nintzen gurasoekin Bilboko kaleetan zehar manifestaldi baketsuak egitera autodeterminazioa, erabakitzeko eskubidea, kontzertu ekonomikoa, euskal hezkuntzaren esparrua eta abar aldarrikatzera. Gogoan dut Ibarretxe lehendakariak nola defendatu eta aldarrikatu zuen euskaldunon erabakitze eskubidea Madrilgo Kongresuan 2005eko otsailean Eusko Legebiltzarraren gehiengoaren mandatuz. Orain berriz Gure esku dago ekimenaren bitartez milaka euskaldunek aldarrikatu dute erabakitze eskubidea. Eman du zer esanik eta emango du oraindik ekimen ikusgarri honek baina erabat baztertu beharreko arriskua alderdikeria da. Erabakitze eskubidearen aurka nahiz alde egon, alderdi politikoen gainetik egon behar du ekimen honek,horrela bakarrik izango du guztietzako legitimitatea eta horrela izango da geldi ezinezko indarra. 80. Hamarkadatik hona geroz eta gehiago gara erabakitze eskubidea aldarrikatzen dugun euskaldunak eta hau ukatzen digutenek ezingo dituzte belarriak itxi denbora luzez.

 

Aintzane Oiarbide

2014ko Ekainaren 10ean.

Utzi iruzkina

AINTZANE OIARBIDE: “EAJ-PNVk Bergara lanbide-heziketaren erreferente izatearen aldeko apustua egin du”

– Urte betez zinegotzi, parlamentari jeltzale eta EAJ-PNVko zuzendaritzaren etengabeko lanaren ostean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Miguel Altuna Institutu berriaren obrak lizitatuko ditu 2015 urte hasieran

– EAJ-PNVren helburua da Bergara lanbide irakaskuntzaren erreferente bilakatzea eta institutu eta euskal enpresarien arteko elkarlan publiko-pribatua sustatzea

Aintzane Oiarbide Bergarako udaletxeko bozeramaile jeltzaleak prentsaurrekoa eskaini du gaur, Gipuzkoako EAJ-PNVko Hezkuntza arduradun den eta lanbide heziketa ondo ezagutzen duen Karlos Ormazabal burukidearekin batera. Bozeramaile jeltzaleak azaldu duenez, joan den astean 2015ean Miguel Altuna eskolako obrekin hasteko konpromisua ofizial egin zen. Oiarbidek adierazi du administrazio eta zerbitzuen sailburu orde Olatz Garamendi eta lanbide heziketaren sailburu orde Jorge Arevalok, Euskadi mailan lanbide heziketan erreferente den ikastetxea bisitatu zutela zuzendari eta bergararrei eraikin berria Candy enpresa inguruan egingo dela eta 12 milioi inguruko inbertsioa izango duen proiektua 2015 urte hasieran lizitatuko dela azaltzeko. Proiektu honi duela 10 urte eman zitzaion hasiera, Victoriano Gallastegi alkate ohiak etxebizitza sailarekin akordioa sinatu ostean, horri esker aipatu lursailak eskola berria eraikitzeko izango zirela hitzartu zen. 10 urtez EA eta PSEko hezkuntza sailburuekin negoziaketetan eta lanean aritu ostean, jarraitu du bozeramaile jeltzaleak, EAJ-PNVk hezkuntza sailaren ardura hartzean eman zaio MAI proiektuari benetako bultzada, “egindako apustuari esker errealitate bihurtuko da MAI proiektua” gaineratu du.

GBBko hezkuntza saileko arduradun den Karlos Ormazabal burukideak gogorarazi du 2013ko Eusko legebiltzarrerako hauteskunde kanpainan, Gipuzkoako EAJ-PNVk ikastetxea bisitatu zuela eusko legebiltzarrerako hautagaiekin, Joseba Egibar buru zelarik. Geroztik, adierazi du Karlos Ormazabalek, argi izan dugu ikastetxe berria eraikitzea erabat beharrezkoa eta lehentasunezkoa zela.

Udal bozeramaileak azaldu du Bergarako EAJ-PNVk gogoz eta ahaleginez egin duela lan Iñigo Urkullu lehendakariak Eusko Jaurlaritzako gidaritza hartu zuenetik, duela jada urte bete baino gehiago. “Urkulluk krisi testuinguru gogor baten pean ekin zion gobernuko lanari, adierazi du Oiarbidek, eta bagenekien aurrekontu guztiek %40-60ko murrizketa izango zutela eta beraz, ez zela erraza izango MAI bezalako eraikin berriak egiteko diru-laguntzak lortzea. Hezkuntza sailetik aurrekontu zailtasunen berri ematen ziguten, baina ez genuen etsi. Urteetako lana izan da”.

Bergarako EAJ-PNVren ustetan beharrezkoa zen GBBko eta EBBko zuzendaritzaren inplikazioa, azken batez erabaki politikoa zelako, eta proiektuak behin betiko bultzada izan zezan, Lorea Bilbao, EBBko Hezkuntza Arduraduna gonbidatu zuten ikastetxera.

Lehen bisitaz geroztik, lan sakona egin da zuzendaritzen, Garbiñe Mendizabal parlamentari jeltzalearen, hezkuntza sailburuordetzaren eta Bergarako zinegotzi eta alderdiaren artean.

Aintzane Oiarbidek adierazi du lan prozesu luze honetan EAJ-PNV etengabeko kontaktuan egon dela Miguel Altuna institutuarekin eta eskerrak eman nahi dizkio zuzendaritzari beren laguntzagatik eta izandako pazientziagatik. Halaber, kolaborazio publiko-pribatuaren ildotik MAIk egindako lana azpimarratu du jeltzaleak, izan ere, EAJ-PNVk beti babestu izan du eredu publiko-pribatua eta “eredu hori sustatzen jarraituko dugu hezkuntza eta industria optimizatu eta lanpostu sendoagoak sortzeko” gaineratu du.

Bestalde, Oiarbide bozeramaile jeltzaleak MAIko zuzendari guztiei eta baita beren makinak eskaini eta proiektuan lanean ari diren eta Euskadiko industria eta ekonomia sustatzen ari diren enpresariei eskerrak eman dizkie. Aipatu guztiagatik, Bergarako EAJ-PNVren lana ez da hemen amaitu, duela urte bete ekonomia eta industria sustatzeko sortutako lan taldeak lanean jarraituko du enpresariekin eta ikastetxearekin. EAJ-PNVk bere proiektua beraiekin partekatuko du Bergara lanbide-hezkuntzaren puntako gune eta Euskal Herriko erreferente izan dadin.

Karlos Ormazabal GBBko burukideak azpimarratu du lanbide heziketak Euskal Herrian eta bereziki Gipuzkoan duen garrantzia, lurralde honetan industriaren pisua PIBn handiagoa bai da Euskadiko beste lurraldeetan baino, eta kontutan izan behar da, burukidearen iritziz, Gipuzkoako lanpostuen % 70ak lanbide hezkuntzako titulazioa behar dutela. Ormazabalek adierazi du langintza publiko-pribatua, hau da, lanbide hezkuntzako zentroak eta inguruko enpresen arteko lankidetza dela Gipuzkoako lurraldearen bilakaera ekonomikoaren gakoetako bat, kalitatezko lanpostuen gakoetako bat, eta beraz, EAJ-PNVko burukideak bai eskola eta baita enpresariak ere bide horretatik jarraitzera animatzen ditu.

Bergarako EAJ-PNVko Udal Taldea

Bergaran, 2014ko ekainak 11.

Utzi iruzkina

EAJ-PNVri eraso eginez itotzen ditu ezker abertzaleak bere frustrazioak eta dituen inkoherentziak estaltzen

Tolosako eta Billabona-Zizurkilgo EAJ-PNVren batzokiak eraso ditu ezker abertzaleak pintada iraingarriekin eta kaka eta ximaurra jaurtiz; ekintza horrekin, argi eta garbi erakusten dute ez dituztela baztertu inposizioaren kultura, iraina eta errespetu-eza, beren estrategian indarrean segitzen dutela horiek guztiak.

Ez dakite eta, itxuraz, ezin dituzte beren kontraesan politikoak gainditu ezta kudeatu ere. Tolosako udaletxeko balkoian Espainiako bandera jartzera derrigortuak izan dira eta beraien inkoherentziak sortzen dien frustrazioari aurre egiteko modu bakarra, EAJ-PNVri eraso egitean dute.

Ekintza eta jokabide horiek ez datoz, inola ere, bat errespetu, bake eta elkarbizitzako eskenategiarekin eta, horietatik argi eta garbi urruntzen ez badira, pentsa genezake bide politiko eta demokratikoak zalantzarik gabe hartu dituztela, ez jarrera hartze sentitu eta behin betikoa delako, baizik eta eraginkortasun politikoak kontuan hartuz, beste bide edo borrokarako moduak baztertu dituelako.

 

Captura de pantalla 2014-06-01 a la(s) 20.43.37

Utzi iruzkina

%d bloggers like this: