MARTIN ETXANIZEK ORDEZKATUKO DU ZINEGOTZI JELTZALE MODUAN ELENA LETE, APIRILAREN 26AN OSPATUKO DEN OSOKO BILKURAN

Hauteskunde Batzordearen jakinarazpenaren ondoren, zinegotzi berriak kargua hartuko du apirilaren 26an egingo den ohiko osoko bilkuran. Etxaniz EAJren zerrendako zortzigarren postuan joan zen 2019ko maiatzeko udal hauteskundeetan.

Era berean, Bergarako Uri Buru batzarrak eskerrak eman nahi dizkio Martin Etxanizi datzoen bi urteetarako erronka onartzeagatik. “Gizon arduratsua, kudeatzeko gaitasun handikoa. 57  urte ditu eta gaur egun Ulma Servicios de Manutencion enpresako Finantza Zuzendaria da. Ziur gaude Martinen esperientzia eta ibilbide profesionalak ekarpen handiak egingo dizkiola zinegotzi taldeari eta, nola ez, Bergarari, are gehiago pandemiaren egungo egoeran, non gu guztion ekarpenak eta erakundeen arteko lankidetza inoiz baino beharrezkoagoak diren” Enaitz Agirre, Bergarako Uri Buru Batzarreko lehendakaria.

EAJ-PNV lanean ari da eta lanean jarraituko du guztion artean pandemiatik indartuta irten gaitezen. Helburu horrekin, gure herriak aurrera egitea bilatzen duen proiektu bat bultzatzen dugu; Bergara indartsu, euskaldun, berdintasunean oinarri, inklusibo eta ekintzailea sendotzeko proiektu bat. Hori guztia errespetuan, entzute aktiboan eta ulermenean oinarritutako kultura politiko baten bidez – Gurea, EAJrena, gure herriarena, Bergararena–, eskubideak eta balioak bateratzen dituen bizikidetza-eredu batekin. Eta ziur gaude gure zinegotzi berriak lagundu eta lan egingo duela helburu hori lortzeko.

Bergarako Uri Buru Batzarra

Bergaran, 2021ko apirilaren 21an

  1. Utzi iruzkina

Utzi iruzkina