BERGARAKO EAJ-PNVk ORTUAK NON JARRI ZEHAZTEKO PARTAIDETZA PROZESUA MARTXAN JARTZEA ESKATZEN DIO GOBERNUARI

EH BILDU gobernuaren partaidetza nahi eza salatu du Bergarako EAJk, “partaidetza bultzatzen dutela dioten arren, beldur diote herritarrei hitza ematea eta informatzea”

Bergarako EAJk bat egiten dut herritarrentzako udal esparruetan ortu ludikoak eskaintzeko ekimenarekin. Horretarako, aukeratu beharreko gunea hirigunetik gertu  dagoen lurzorua aukeratzea eta irisgarritasuna bermatzea ezinbestekoa da jeltzaleen ustez. Ekimen honen bidez, osasuna hobetzeko ohitura osasungarriak sustatuko litzateke, eta horrekin batera gizarte kohesioa bultzatu, natura eta bioaniztasuna zainduta eta baliabideen kudeatze jasangarria eginez.

Proiektua aurrera ateratzeko ezinbestekoa da  herritarren interesa eta beharrak ezagutzea eta beraiek ere dauden aukerak ezagutzea edota aukera berrien inguruko hausnarketa gunera ere irekitzea. Horregatik, jeltzaleen ustez, gardentasuna ezinbestekoa da, aurreko legealdietatik dauden bi proiektuak ezagutzera emanez, besteak beste. “Aukeraketa ezinda gobernuaren esku egon, herritarrentzat zerbitzu edo gune bat sortzeko ezinbestekoa da partaidetzaren bitartez garatzea, nolabait horrela herritarren nahiak entzun eta asebetetzeko, eta bide batez gardentasuna bermatzeko” Elena Lete, EAJko bozeramailea.

Momentu honetan, mahai gainean, bi proiektu daudela gogorarazi dute jeltzaleak. Batetik, duela bi legealdi garatu zen San Joxepe atzeko lurretan egiteko aukera. Kasu honetan, momentuan dagoen proiektua, 2015eko da, 60-70 inguruko partzelak izango lituzke eta aurrekontua 169.448 € (Aurrekontua 2015ekoa da eta eguneratu beharko da) eta udaleko agronomoaren esanetan “natur balio haundia duen gunea da”

Eta, bestetik, Boluko lubiziaren ondorioz sortutako aukera egongo litzateke, alegia, lubiziak eragindako lur mugimenduak egonkortzeko aukera bat ortuak egitea izango litzateke, beste interbentzio batzuen artean. “Gogoratu behar dugu, oraindik ez dela garatu Boluko malda egonkortzeko proiektua bere osotasunean, eta honek lehentasuna izan beharko luke” Elena Lete. Kasu honetan, proiektua 2019ekoa da, lubiziaren ondorioz egindako proiektua. Aurrekontuei dagokioenez, bi fasetan egin daiteke: lehenegoa fasean 50-60 partzela inguruko izango litzateke eta 153.747 €ko aurrekontua izango luke, eta bigarren faseak, goikaldeko bidea eta azkeneko 10 partzela inguru,  84.990€- ko aurrekontua izango luke (Ez daude lotuta, beraz aukera egongo litzateke lehenengo fasea bakarrik egiteko). Udaleko agronomoak egindako txostenaren arabera “agronomia arloa kontutan hartzen bada orientzaio hobea Boluko eremuak du”.

Horrez gain, herrian badaude beste landa eremu batzuk proiektu hau eraikitzeko interesgarriak izan daitezkeenak, horregatik, jeltzaleen proposamena, interesdunen artea partaidetza prozesu bat zabaltzea da eta herriak erabaki dezala aukerarik egokiena.

Bestalde, jeltzaleek gogor salatu dute EH BILDUren jarrera,  gehiengo osoarekin gobernantzen dute, oposizioari eta herritarrei bizkarra emanez. ”Benetako partaidetza martxan jartzea tokatzen zaie, oposizioa, eta batez ere, herritarrei hitza eman eta guztion artean garatzeko proiektua dugu mahaia gainean, goazen aukera aprobetxatzera, eta aurreko legealdian hasi genuen bidea jarraitzera, herri kontsulta, auzo kontsulta, partaidetza prozesuak auzoz auzo…. Nahiz eta pandemia garaian bizi, aukerak egon badaude” Lete, jeltzalea.

Behin eta berriz azpimarratu duten moduan, Bergarako EAJk argi utzi nahi du, lanerako prest dagoela, izan ere, oposiziotik ere posible da ekarpenak eta herriaren aldeko lanketa, baina horretako gobernuaren jarrera aldatu beharra dago, partaidetza eta gardentasuna bermatuz.

Bergaran, 2021ko otsailaren 24an

EAJ PNV Bergara zinegotzi taldea

  1. Utzi iruzkina

Utzi iruzkina