ZABORREN GAIAN, HERRIAK EZ DU BILDUREN INPOSAKETA ONARTUKO

EAJ-PNVren Udaltaldeak,  Bergarako alkateari eskatzen dio, zaborbilketa sistemaren inguruan bergarar Herriak erakutsi duen oposizioari erantzuna eman diezaiola . Aintzane Oiarbide bozeramaleak zinegotzien izenean esan duenez, urte bete pasa da 4700 bergararrek atez ateren aurka eta 5. Edukiontziaren aldeko eskaera sinatu zutela. Bergarako balkoiak zabor poltsaz josita daude udal gobernuaren erabakiaren aurka. Orain bi aste Bergarako kaleak milaka bergararrez bete ziren atez ateren aurkako manifestaldian. Bozeramaile jeltzaleak esan du bergararrek ez dutela Bilduren inposaketa onartuko eta badela garaia Bergarako alkateak, Herriari, auzi honi buruzko erantzun bat eman diezaion. EAJ-PNVren zinegotzien iritziz, BILDU-ARALAR udal gobernuak aurkeztu zuen atez ateko eredua ez da adostua, saldu nahi izan duten bezala, inposatua baizik. Bozeramaile jeltzalearen hitzetan, BILDU isilik dago azken asteetan baina ez da gogoeta egiten ari direlako, bilketarako lehiaketa adjudikazioa errekurrituta dagoelako baizik. Oiarbidek dio lehiaketara aurkeztutako empresa batek errekurritu egin duela adjudikazio hori eta ondorioz, atez ateren planak geldituta daude behartu egin dituztelako. Jeltzaleek alkateari esaten diote “oraintxe duela momentua guzti honen inguruan gogoeta egin eta bergararren gehiengoak eskatzen duen 5. Edukiontziari aukera bat emateko”. “Aste honetan jakin dugunez, ezker abertzaleko agintarietako batek esan du gogoeta egin behar omen dutela  atez ateren aurkako oposizio nabarmena dagoen herrietan.” Zinegotzi jeltzaleak gaineratu du  Aralarreko bozeramaile batzuk ere hasiak dira Legazpiko emaitzen ondoren herritarren aldarrikapena errespetatu behar dela esanez eta herriari hitza emanez, betidanik gure taldeak eskatu duen bezala. Bailara honetan bada gauzak egiteko beste modu bat, alderdien arteko adostasunez eta  Herriari hitza emanaz. Elgetako adibidea dugu hau. Zeren zain dago Bergarako alkatea? Legazpin egin den galdeketa Bergaran egiteko zain?  Datorren asteleheneko plenorako idatzi bat erroldatu dugu Bergarako udalean alkateak galdera hauek erantzun ditzan.

Bergaran, 2013ko Apirilak 25

Goiena-ren argazkia                                                                                                                                                                                                                                                                                                         Argazkia, Goiena

  1. Utzi iruzkina

Utzi iruzkina