Aintzane Oiarbide: Gor, mutu eta itsu.

Aintzinako erromatarrek “Res publica” kontzeptua erabiltzen zuten “Guztion ongizatea” adierazteko. Horrela itzuli zuten grekerako jatorria zuen “politeia” hitza. Eta hauxe da “politika” hitzaren etimología. Asko laburbilduz esan dezakegu “politika”, “guztion ongizatea” lortzeko tresna dela. Batzuetan gertatzen da agintean dagoenak informazio gehiago duelako herritarren ongizatea zein den garbiago ikusten duela herritarrak baino. Hau ez da sinesgarria ordea, herritarrak gertutik ezagutzen duen zerbitzu bat, agintean daudenek derrigorrez aldatu nahi dutenean, Herriaren gehiengoaren aurka. Herriak, oro har, zentzuz jokatzen du eta Herriaren zentzuaren aurka jokatzen duenak inposaketa praktikatzen du. Atez-ateko hondakin bilketaren aurka dago Bergarako Herriaren gehiengoa. Eredu horren aurka sinatzen duen jende askok bere ezadostasuna eta, zergatik ez, bere lasaialdi edo desahogoa adierazteko beharra sentitu du. Argi dago Herriak, zabor kudeaketa sistemari buruzko iritzia emateko beharra duela. Hau ikusten ez duen politikaria gor, mutu eta itsu dago.

Aintzane Oiarbide

2012ko Maiatzak 16.

,

  1. Utzi iruzkina

Utzi iruzkina