Elena Lete, Bergarako Alkate berri izendatu zuten atzo

Elena Letek, bere izendapenean esandako hitzak:

“Eskerrik asko guztioi,

Ilusioz eta indarrez ekiten diot ardura berri honi, ohore bat delako norberaren herriko alkatea izatea. Baina alkate batek, berak bakarrik, ezin du ezer egin; beraz, nerekin batera udal gobernua hartu duen lantaldeari eskerrak eman nahi dizkiot, bidean topatu dugun egoera berezi honetan azaldu didan babesagatik eta laguntzagatik.

Baina alkate batek eta udal gobernu batek, bera bakarrik, ezin du ezer egin; beraz, udal korporazioko beste taldeen ekarpenak jasotzeko eta elkarrekin eraikitzeko nire prestutasuna erakutsi nahi dizuet, horien bitartez Bergara hobeago eta aniztasunago lortuko dugulakoan.

Baina alkate batek, udal gobernu batek eta udal korporazio batek ezin du ezer egin udal langileen laguntza, kooperazio eta koordinazioa uztartzen ez badugu eta tarte labur honetan laguntza osoa erakutsi didaten moduan aurrerantzean horrela jarraituko dugulakoan nago.

Ez dago ahazterik legealdia hasi zenetik Juanje Alberdik egindako lana nire abiapuntua izango dela, noski bihotzez egindako lana eskertu nahi nion ez bakarrik pertsonalki baizik eta erakunde moduan ere bai, bere laguntza eta babesa ezinbesteko izan da niretako eta.

Egun hauetan askok zoriondu egin didate eta horren ostean beti erantzunkizun handi honen kezka aipatu didate, bai erantzunkizun handi bat dela somatzen dut eta erantzunkizun hau aurrera eramateko zer nolako birtuteak izan beharko nituzkeen inguruan gogoeta egin dut; Aristoteles filosofoak esaten zuen oinarrizko birtuteak templanza, fortaleza eta justicia zirela.

Ziuraski gauregun hauek birtuteak izaten jarraituko direla edo nik horrela usten dut, behintzat, baina   gaur egungo kontzeptuarekin lan egitearren nik uste gobernu berri honi gobernantza bidean pausuak ematea dagokio; hau da, erabakiak hartzeko gizarte eta udal erakundeak lana elkarrekin egin beharko lukete eta gure ekarpena arlo honetan, bai edo bai, partaidetza sendotzeko eta uztartzeko neurriak eta tresnak jorratzea izan beharko da.

Ausnartzeko egun aproposak izan ditut eta gobernantzaren barruan osagai asko sartu beharko direla ikusi dut: partaidetza, legalitatea, gardentasuna, erantzunkizuna, adostasuna, justizia, eraginkortasuna eta sentsibilitatea. Ez da ba erronka makala, baina espero hemen zaudeten guztieen ekarpenekin lortuko dugula, denok interes bakar bat daukagulako “ Bergara herria”

ESKERRIK ASKO”

DSC_0505

Advertisements

Utzi iruzkina

ELENA LETE IZANGO DA BERGARAKO ALKATETZAN JUANJE ALBERDIREN LEKUKOA HARTUKO DUEN ZINEGOTZIA

DSC01583

  • Atzo egindako Batzarrean aho batez erabaki zuen Bergarako EAJk Elena Lete Alberdiren ordezko izendatzea
  • Uri Buru Batzarreko lehendakariak azpimarratu du, ordezko ezin hobea dela bere formakuntzagatik, lan eskarmentuagatik, administrazioaz duen ezagutza zabalagatik eta taldean lan egiten ohituta dagoen pertsona izateagatik

Elena Lete Garcia, 50 urteko emakumea, bergararra, egun Bergarako Udaleko Hirigintza Batzordeburu eta 2013. Urtetik Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaria, aurkeztu du EAJ-PNVk Bergarako alkatetzan Juanje Alberdiren ordezko gisa.

Mikel Lete, Bergarako Uri Buru Batzarreko lehendakariak aurkeztu du Elena Lete. “EAJ-PNVren asanblean aho batez hautatua izan ondoren, Alberdiren lekukoa nork hartuko duen jakinarazi nahi dizuegu” zioen Letek aurkezpenari hasiera emanaz.

Elena Lete Garcia, lanbidez aparejadorea, Arrasateko Udaletxean 22 urtetan lan egina da, hirigintzako teknikari bezala, obretako teknikari bezala eta mantenu eta zerbitzu buru bezala. Aipatu modura, egun Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolakuntza eta Hirigintza Zuzendaria da. Ezkondua da, hiru seme alaben ama eta euskaldun berria.

“Bergarako alkate izateko profil egokia duela uste dugu”, jarraitu du Bergarako UBBko lehendakariak. “Ikusten duzuen bezala, emakume prestatua da Elena eta sarritan esan dugun bezala, talde oso ona dago jada Udaletxean eta alkate postua betetzeko beste aukerarik bazegoen arren, Elena bereziki egokia dela uste dugu, oso pertsona prestatua izateaz gain, administrazioaz ezagutza zabala duelako, lan eskarmentu handia duelako eta baita taldean lan egiten dakien emakumea delako”, bukatu du Mikel Letek.

Bergarako EAJ-PNVren lehendakariak hitza eman dio ondoren hautatu berri duten alkategaiari, bere onarpena eskertuz.

Hona Elena Leteren hitzak:

“Eskerrik asko, Mikel, zure hitzengatik eta Bergarako alkatetzan Juanjeren lekukoa hartzeko niregan jarri duzuen konfiantzagatik. Esan duzun bezala, zinegotzi talde bikaina dugu eta badakit denen laguntza izango dudala egin beharreko lan hau aurrera eramaten jarraitzeko.

Ilusioz eta indarrez ekingo diot ardura berri honi, norberaren herriko alkatea izatea baino ohore handiagorik ez bai dago.

Erantzukizun handia dakarren ohorea da halere, beraz ez da erabaki erraza izan.

Ezagutzen ditut nire bizitzan sortuko dituen aldaketak, bizitza nahiko pribatu batetik bizitza publiko batera pasatzea adibidez.

25 urtetan herri administrazioan lan egin ondoren gainera, ondo dakit alkate izateak berarekin dakartzan ardura eta lanak ez direla nolanahikoak.

Badakit horrek nire familiarentzako denbora ere kenduko didala, eta horregatik familiaren oniritzia jasota hartutako erabakia izan da hau .

Funtzio publikoan itsu sinesten dut, lehen langile moduan eta orain ordezkari publiko bezala eta horrek ere lagundu dit erantzukizun hau onartzeko momentuan.

Eta berriz ere, eskerrak eman nahi dizkiot aukera honengatik, Bergarako EAJ-PNVri eta eskerrak eman nahi dizkiot baita ere nire udal talde den eta izango denari beren babes eta konfiantzagatik. Eta, nola ez, baita oraindik alkatea den Juanjeri, orain arte egindako lanarekin bidea jorratuta uzteagatik.

Guzti hau esanda, ekainetik hasita daukagun lana gogoz jarraitzeko prest naukazue.”

BERGARAKO EAJ-PNV

Bergaran, 2015ko abenduak 3

 

Utzi iruzkina

EAJ-PNVK 5. EDUKIONTZIAREN ALDEKO APUSTUA BERRETSI DU .

DSC01572

EAJ-PNVK 5. EDUKIONTZIAREN ALDEKO APUSTUA BERRETSI DU SISTEMA ERAGINKORRAGOA, MERKEAGOA, GARBIAGOA ETA EROSOAGOA DELAKO

  • Hori dela eta, datorren igandean, hilaren 29an, ospatuko den kontsultan parte hartzera eta 5. edukiontziaren alde bozkatzera animatu dituzte bergarar guztiak
  • Halaber, jeltzaleek azpimarratu dute, Mankomunitateak egindako ikerketa lanen arabera, edukiontzi sistemarekin, urtean, 230.000 euro aurreztu ahal izango direla eta sistema berria ezartzeko beharrezkoa den inbertsioa 7 hilabete eta erdian amortizatuko dela
  • Azkenik, EAJ-PNVK, herritarren partaidetza sustatu eta bermatzeko, informazio kanpainak eta sentsibilizazio ekintzak egitea beharrezkoa dela nabarmendu du

Bergarako EAJ-PNVk, datorren igandean, azaroaren 29an, Udaletxeak deitu eta antolatu duen kontsultaren harira, 5. edukiontziaren alde egin du, berriz ere, gaurko prentsaurrekoan. Galdeketaren bitartez, inposaketak alde batera utzita, bergararrek erabaki ahal izango dute udalerrian zein hondakin bilketa sistema ezarri. “Hau guztia posible da EAJ-PNV dagoelako udal gobernuan” adierazi dute.

Jeltzaleek, hainbat datu eman dituzte edukiontzi sistemaren alde egiten duten apustua indartzeko eta sistema hau eraginkorragoa eta merkeagoa dela egiaztatzeko. Azaldu dutenez, alde batetik, Udaletxeko txostenek, azken 4 urteetan, hondakinen bilketak 1.335.00 euroko defizita sortu duela frogatzen dute. Bestetik, Mankomunitateak eginiko ikerketa lanen arabera, edukiontzi bidezko bilketa sistemarekin, Bergarak, 230.000 euro inguru aurreztu ditzake urtero. Gainera, txintxilikarioak kendu eta edukiontzi berriak jartzeko egin beharreko inbertsioa 7 hilabete eta erdi inguruan amortizatuko litzateke. Azkenik, Mankomunitateak gaikako bilketa sistemaren inguruan eman dituen datuek frogatu dute edukiontzi sistemaren bitartez atez atekoarekin lortutako emaitza berdinak edo hobeagoak lortu daitezkeela.

Arrazoi horiek guztiak direla eta, EAJ-PNVk beti egin du apustu 5. edukiontziaren alde eta gauza bera egin du gaurkoan ere; emaitza berdinak edota hobeago lortu daitezkeela frogatu delako, horren adibide gabia da Arrasateko kasua eta azken finean, sistema merkeagoa, garbiagoa eta pertsonentzat erosoagoa delako. “Egunetik egunera hobetu daitekeen sistema da, herritarren beharretara egokitzeko aukera eskaintzen du eta gaikako hondakin bilketa emaitza hobeak lortzea ahalbidetzen du”.

Ildo horretatik, Bergarako EAJ-PNVk azpimarratu du, inposaketak albo batera utziz, gaikako hondakin bilketa sistemaren eraginkortasuna eta arrakasta bermatzeko herritarren inplikazio eta partaidetza ezinbestekoak direla. Aipatu guztiagatik, jeltzaleek beharrezkotzat jo dute informazio kanpainak egitea eta sentsibilizazio ekintzak gauzatzea, hondakinen inguruko arazoaren baitan, herritarrek kontzientzia har dezaten eta beren parte hartzea areagotu dezaten.

Azkenik, Bergarako EAJ-PNVk, hondakinak gaika sailkatzen jarraitzeko eskatu diete bergarar guztiei, orain arte egin duten bezala, sistema berriarekin, hondakinak etxean pilatuta izan ordez, zaborra edozein egunetan eta edozein ordutan- dagokion edukiontzian- botatzeko aukera izango dutelako. “Hau horrela izan dadin beharrezkoa da zure botoa, horregatik, bergarar guztiak animatu nahi ditugu datorren igandean, hilaren 29an, ospatuko den kontsultan parte hartzera eta 5. edukiontziaren alde bozkatzera” amaitu dute.

Bergarako EAJ- PNV

2015eko azaroak 25

Utzi iruzkina

CONSULTA POPULAR

flyerEAJes.jpg

Utzi iruzkina

HERRI KONTSULA

Bergaran egingo den lehen herri kontsulta, demokrazian sinisten dugulako, herriak aukeratuko du hondakinak biltzeko gaikako sistea. Azaroak 29 eman zure botua, 5. edukiontziaren alde flyerEAJeus.jpg

Utzi iruzkina

Memoriaren eguna

Bergarako EAJ PNV-k bat egingo du Memoriaren egunaren ospakizunarekin, memoria, etorkizuneko elkarbizitza eraikitzeko funtsezko elkargune izango baita. Bergarako udaleko alderdiekin adierazpen instituzionala adostu genuen atzo (azaroak 9) eta gaur 19:00tan San Martin Plazan elkartuko gara. Animatu eta bertaratu, prozesu luze honi elkarrekin ekingo diogu!!

Adierazpen Instituzionala:

Giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktima guztiei zor diegu egia, justizia eta erreparazioa eta gertatutakoa ez errepikatzeko bermea.

Egindako mina aitortuz eta giza duintasunaren, pertsonaren eta horren ondoriozko giza eskubideen, errespetua beste edozein kausa edo ideia politikoren eta Estatu arrazoiaren gainetik eta aurretik dagoela onartuz jarriko ditugu etorkizuneko bakeak eta bizikidetzak eskatzen dituen oinarri sendoak.

Eta guztion artean eraiki behar ditugu oinarri horiek, ez baitago inor soberan. Horregatik, Bergarako Udala  gure herrian bakea, giza-eskubideen kultura eta elkarrenganako errespetuan eta onespenean oinarritutako bizikidetza sustatzeko konpromisoa hartu dugu.

Debemos a todas las víctimas de violaciones de los derechos humanos el derecho a la verdad, la justicia, y la garantía de que no volverá a ocurrir.

Reconociendo el daño causado y aceptando que el respeto a la dignidad humana, a la persona, y a los derechos humanos que de ella se derivan, es siempre superior y anterior a cualquier causa o idea política o a la razón de Estado, estableceremos unas bases solidas para construir la paz y la convivencia del futuro.

Y a todas y todos nos corresponde construir esas bases, nadie sobra. Por ello, desde el ayuntamiento de Bergara hemos adquirido el compromiso de de fomentar la paz, la cultura de los derechos humanos y la convivencia basada en el respeto y la aceptación mutua

Utzi iruzkina

HERRI KONTSULTA, BAILARAKO HIRU HERRIETAN

Bailarako 3 herritako alkateok, Bergarako Juanje Alberdi, Eskoriatzako Joserra Zubizarreta eta Aretxabaletatik Unai Elkorok, hondakinen bilketa sistemaren inguruan egingo duten herri kontsultaren berri eman zuten, pasaden asteartean.

“Aurreko legealdian hain liskartsua izan den zaborren gaiari behingoz amaiera emateko asmoarekin, eta eztabaida politikotik gai hau baztertzeko, herri kontsultak egitea erabaki dugu. Eskoriatzan eta Aretxabaletan hala agindu genuen hauteskunde kanpainan eta betetzera goaz emandako hitza. Bergarak hasiera batean beste negoziazio bide batzuk jorratzeari ekin zion, gai honi irtenbide bat emateko helburuarekin, baina elkarrizketek fruiturik eman ez dutenez, azkenik kontsultaren bidea hartzea erabaki du.

Badakigu jendea zain dagoela bere iritzia azaltzeko eta datak jarri ditugu. Eskoriatza eta Bergaran azaroaren 29an ospatuko dute kontsulta. Aretxabaletako kasuan berriz urtarrilaren 24an.

Herri bakoitzak bere bidea jarraitu du gai honetan, saiatu gara denok batera ospatzen, baina Aretxabaletaren kasuan azarora aurreratzeak onura baino kalte gehiago ekarriko zizkigula baloratu dute, eta hasieratik planteatutako planarekin jarraitzea erabaki dute.

Beraz orain herriaren txanda da, denok animatu nahi zaituztet zuen iritzia bozka bidez ematera, azken erabakia zeuona da.

Ea partehartze garai berri baten hasiera den, inposaketak atzean utzi eta herriaren nahiak benetan kontuan hartzen ditugun denok.”

2015/10/27

Juanje Alberdi, Bergarako Alkatea

Unai Elkoro , Aretxabaletako Alkatea

Joserra Zubizarreta, Eskoriatzako Alkatea

Utzi iruzkina

Bergarako Udal Gobernuak, Hondakinen Gaikako Bilketan erabiliko den sistema aukeratzeko, kontsulta egitea erabaki du. Bergarako EAJ-PNVk ondorengoa azaldu nahi du:

  1. EH Bildu-Aralarri, Udaletxeko Gobernuan egon diren azken lau urteetan, behin eta berriz eskatu zaie herri kontsulta egitea. Beraien erantzuna beti ezetza izan da.
  2. Bergara Garbia plataformak antolatutako kontsulta babestu eta bultzatu genuen. Bertan jasotako emaitzak argi eta garbi adierazi zuen 5. edukiontziaren aldeko eta atez atekoaren kontrako herritarren iritzia.
  3. Gure Udal programan 5. Edukiontzia zela gure eredua eta herritarren nahia errespetatuko genuela esaten genuen.
  4. Bergaran, behin ere ez da egin Udalak antolatutako herri kontsultarik. Beraz, Hondakinak Gaika biltzeko sistema egokiena zein den kontsulta bidez erabakiko dugu herritarrok eta hau posible da EAJ-PNVk zuzentzen duelako Udal Gobernua eta horrela erabaki duelako.
  5. Kontsulta egiteak, gobernatzeko eta herritarrekiko harremanetan beste eredu bat erakusten du eta, nola ez, EAJ-PNVren erabateko babesa du.
  6. Laster batean ospatuko den kontsultan, 5. Edukiontziaren aldeko botoa eskatuko dugu. Hondakinen Gaikako Bilketan emaitza berdinak lortzen direlako eta merkeagoa, garbiagoa eta guztiontzat erosoagoa delako.
  7. Herritar guztiei dei egiten diegu aipatutako kontsultan parte har dezaten.

Bergarako EAJ-PNVko Uri Buru Batzarra

Utzi iruzkina

EH Bildu, Bergara Garbia y otras variaciones

En la campaña electoral, EAJ- PNV mantuvo que respetaría lo que decidiese la mayoría de los bergareses, apostando por la recogida selectiva y el quinto contenedor. Mientras, EH Bildu seguía en el Gobierno con el sistema de recogida de PaP, ignorando la opinión de sus conciudadanos. Por otro lado, Bergara Garbia firmaba sus escritos con la petición de consulta.

Tras asumir el Gobierno municipal era el momento, tras más de dos años de tensión, manifestaciones, bolsas en los balcones, consulta ciudadana boicoteada por los defensores del PaP…, de que los políticos diésemos ejemplo y, teniendo en cuenta los resultados de las elecciones y la consulta, presentarnos ante los ciudadanos con una propuesta conjunta, aceptada cerca de aquí (Arrasate), en un ejercicio de responsabilidad y madurez.

Para nuestra sorpresa, una propuesta del Gobierno a EH Bildu de acuerdo o consulta, dos meses más tarde y sin explicaciones, ni reuniones de trabajo, ha sido un simple no como repuesta al acuerdo. Por lo que ponemos en marcha la consulta.

La consulta convocada es una iniciativa exclusiva de este equipo de Gobierno. Si EH Bildu de Bergara ha tardado más de dos meses en responder deberán explicar a los bergareses su congruencia entre lo que dicen y lo hacen. Ahí están ocho años de Gobierno sin consulta. Más bien parece que se suman a la consulta para cambiar su imagen y prefieren antes que aceptar el resultado de las elecciones o la consulta popular realizada, o un acuerdo, seguir en el debate y la tensión. Pero no por creer en la consulta, como así lo han demostrado en el pasado reciente.

Este Gobierno va a ser congruente y hará lo que la mayoría de los bergareses quiera. Para ello se lo preguntaremos y zanjaremos el debate de una vez. Una mención a Bergara Garbia. Recordarles que hasta el último momento todos sus escritos han ido rubricados con el mensaje “Sí a la consulta popular” y “Sí al quinto contenedor”. Debo reconocer y agradecer a Bergara Garbia el ímprovo y excelente trabajo realizado estos años y pedirles también una reflexión, así como que sigan trabajando por el éxito de la consulta. Quiero hacer un llamamiento a la participación. Nuestra apuesta por el tanto por ciento de recogida selectiva, comodidad, coste e higiene, con la concienciación e implicación de todos, es el quinto contenedor. Esperamos que la mayoría así lo refrende y lo podamos implantar a principios de 2016.

Juan Jesus Alberdi

Bergarako Alkatea

Utzi iruzkina

Valoración de la trayectoria de gobierno hasta la actualidad

Desde el 13 de junio, hemos debido realizar una profunda reflexión, pero a causa de la falta de transparencia de los últimos años nos ha llevado más tiempo del que hubiéramos querido. Tras tratar diversos temas, hemos llegado a la conclusión de que en los últimos ocho años la izquierda abertzale ha gestionado el Ayuntamiento de Bergara mediante la improvisación y sin perspectiva alguna de futuro.

La falta de planificación es evidente; el presupuesto del 2015 era en marzo de 21,5 millones de euros, y dos meses más tarde acordaron incrementarlo en 1,5 millones de euros.

Museo Laboratorium: el proyecto más importante de los últimos 30 años. Cuando entramos en el ayuntamiento había más de 200 personas invitadas a la inauguración, sin que hubiera presupuesto alguno ni partida económica asignada en presupuestos. Además, pensábamos que nos encontraríamos con un sólido proyecto de futuro y con un plan de acción elaborado para su promoción a corto-medio plazo. Pero no hemos encontrado nada de eso, estamos en ello.

Nuestro plan de gestión lo hemos conformado teniendo presente en todo momento los compromisos electorales asumidos y con el propósito de sacar a Bergara de la oscuridad en la que se encuentra. Para ello hemos tenido que poner en marcha varias actuaciones, pero sin paralizar los proyectos iniciados; el auditorio, el plan de acción del Laboratorium, solventar la problemática de la pista de pádel, las obras de Bidekurutzeta (adelantando su finalización, hablando con la población)…; nada se ha paralizado.

La organización interna y las infraestructuras de gestión están basadas en modelos de gestión del pasado; consecuencia de la falta de iniciativa política de los últimos 8 años. Estamos trabajando para la implantación de nuevos sistemas de gestión que permitan facilitar el trabajo del personal municipal, con la dotación de los recursos necesarios e instrumentos de gestión adecuados y actualizados.

– Estamos trabajando afanosamente en un proyecto de ordenación organizativa. Analizando la eficacia y organización del ayuntamiento, estudiando la colaboración entre los distintos servicios y los recursos necesarios en colaboración con diferentes proveedores y con la Diputación Foral, en un proyecto de cara a los próximos 4 años; la e-administración, la ventanilla ciudadana…

– Representantes de los barrios: hemos aprobado como representantes de barrio a quienes fueron elegidas/os mediante procesos participativos. En los barrios en que faltan, el mismo ayuntamiento designará a una persona de confianza como representante municipal.

– En relación con el sistema de recogida selectiva de residuos, tras haber intentado llegar a un acuerdo, ahora vamos a poner en marcha la consulta. Una vez recabados datos concretos en la mancomunidad, tenemos garantizada la viabilidad del cambio.

– La deuda que desde hace mucho tenemos en Bergara con las familias de las víctimas. Hemos iniciado un largo proceso, estamos reuniéndonos con familiares de las víctimas, y nuestra intención es actuar en colaboración, con el acuerdo de todos los partidos y de las familias; entre otras cosas, hemos empezado a preparar el Día del Recuerdo, que tendrá lugar el 10 de noviembre (“Retratos municipales de las vulneraciones del derecho a la vida en el caso vasco”).

– UNED-Seminario-Arrizuriaga: estamos estudiando las últimas opciones y esperamos que en varias semanas quede finalizado el tema definitivamente, o bien quedándose en la misma situación actual o bien encontrando una vía concreta de solución.

– Por lo que se refiere a las ordenanzas fiscales, las presentaremos en el Pleno de la próxima semana; eliminaremos el recargo del IBI, analizaremos los servicios que resultan deficitarios y decidiremos al respecto.

– Estamos trabajando para presentar los presupuestos de 2016 para finales de año.

– Tenemos redactada una ordenanza sobre participación y transparencia que en estos momentos está siendo sometida a un análisis legal. En las próximas semanas, una vez finalizada, se someterá a un proceso de participación (política y popular) preparado junto con una asesoría.

– Por otro lado, hemos puesto en marcha un proyecto para uniformar la comunicación y la imagen corporativa del Ayuntamiento de Bergara. Junto con ello, publicaremos una nueva adjudicación a fin de legalizar la situación de la empresa de comunicación; objetivo principal, hacer cumplir la Ley de Transparencia a principios del 2016.

– Sobre la residencia Mizpirualde: Markel Olano la visitó hace un par de semanas y ya hemos iniciado conversaciones con la Diputación Foral. El director de la institución foral “Kabia” nos visitará esta semana para tratar la situación del centro en busca de soluciones.

– Estamos celebrando reuniones con las personas responsables de SPRI, con el director general y con diputados/as forales a fin de plantear medidas concretas para revitalizar el polígono industrial de Larramendi, con la intención de lograr dar una salida eficaz al suelo industrial de Bergara a largo plazo.

– Estamos trabajando en tres proyectos industriales en torno a Bergara, pero con discreción hasta que no estén concretados, propiciando recursos y opciones.

– Tomamos parte en el foro ENPRESARE, junto con los diputados de Desarrollo y Markel Olano. Además, los ayuntamientos han recibido una ayuda para, tras llevar a cabo una reflexión, poder contratar a una persona para labores de coordinación-dinamización.

-Reuniones con las entidades culturales: con el objetivo de elaborar convenios de cuatro años, proporcionándoles seguridad, a fin de poner en valor la labor que realizan.

– Estamos realizando pruebas para la implantación de WIFI libre. En el palacio Errekalde ya se ha logrado implantar la fibra óptica.

– La Mesa de Contratación se pondrá en marcha antes de fin de año (no existe).

– A principios de noviembre tenemos una reunión, junto con la consejera del Gobierno Vasco, en Madrid con ADIF. Ante esto, estamos trabajando en el proyecto relativo a Bergara.

– Hemos puesto en marcha el estudio de nuevos proyectos: la cubierta de Agorrosin, la renovación del kiosco del Espolón… Establecer las prioridades de los bidegorris y finalizar el proyecto también constituye una prioridad.

– Determinaremos los usos del Salón de Plenos y del resto de locales municipales; es decir, se concretará la utilización de las muchas salas existentes tanto en el palacio de Irizar, como en la biblioteca de Santa Ana, como en el Laboratorium, estableciendo unas normas mínimas, y siempre que no se desvirtúe el carácter o naturaleza de cada lugar.

– Estamos analizando los costes del proyecto del auditorio y se van a necesitar inversiones mucho más altas de las que se dijeron; se concretará con la confirmación de las aportaciones de la diputación y, con ella, conoceremos el nivel de endeudamiento del Ayuntamiento, limitando la inversión. Deberemos concretar esto antes de iniciar nuevos proyectos.

Y todo esto, por supuesto, con la labor del personal municipal, siguiendo como corresponde los criterios de Gobierno. Esto es lo que va a garantizar el deseo de construir una nueva Bergara junto con la población, los distintos agentes y también con los demás partidos políticos.

Estamos en marcha, los trabajos van adelante y estamos concretando la planificación para cuatro años y los planes de viabilidad; algunos están en funcionamiento, otros en sus inicios, pero con el compromiso de llevarlos a cabo, trabajando, mostrándolo con hechos, rechazando la dialéctica, porque nuestro proyecto es crear una nueva Bergara.

Gobierno Municipal de Bergara

Utzi iruzkina

%d bloggers like this: