Gipuzkoa eta Eibar indartsu baten alde egiten dugu apustu

Markel Olanok nabarmendu du legealdi honetan “hitza bete dugula, gure ongizate eta gizarte kohesio eredua sendotuta”

Markel Olano EAJ/PNVren diputatu nagusirako hautagaiak gaur nabarmendu du “Estatuaren noraezaren aurrean, Gipuzkoa eta Euskadi indartsu baten alde egiten dugula apustu”. “Hau da, Estatuan dagoen muturreko zentralismo eta politika hutsalaren aurrean, gure erakunde sistema eta gure gizartea sendotzearen alde egiten dugu apustu, desberdinkeriaren aurrean eredu eraginkorra bezain jasangarria eraikitzeko”.

Olanok gaur Eibarren egin den ekitaldi batean hartu du parte, eta ekitaldi berean ere izan dira Josu Mendikute Eibarko EAJ/PNVko alkategaia, Joseba Agirretxea Kongresurako EAJ/PNVko hautagaia, Eider Mendoza Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea eta Maribel Vaquero Senaturako EAJ/PNVko hautagaia.

Olanok azpimarratu duenez, legealdi honetan Gipuzkoako gizarteari “emandako hitza bete dugu”, izan ere “gure ongizate eta gizarte kohesio eredua indartu dugu, aurreko agintaldiko paralisi, gatazka eta inposizio garai hura atzean utzita”.

Horren harira, gogorarazi du “hilabete honetan bertan Deskargako autobidea amaituko dugula, hondakinen arazoa behin betiko konpondu dugula eta tokiko merkataritzaren kalitatea eta diferentziazioa sustatu dugula”. Gaineratu du industriaren “lehiakortasuna indartu” dutela, eta horrekin lotuta, oso garrantzitsua dela Eibar eta Debabarrena lehiakortasun ekonomikoa, Eibar eta Debabarrena , berriro punta-puntan egon ahal izatea industria eta teknologian”.

Bestalde, oroitarazi du “Gipuzkoako gizartearekin dugun elkarrizketa eta elkarlana sendotu” dutela. “Proaktiboak izan gara, anbizioa izan dugu eta proiektu garrantzitsuak jarri ditugu martxan, Gipuzkoako etorkizuna prestatzeko”.

Halaber, Olanok esan du agintaldi honetan gizarte zerbitzuen “eredu gipuzkoarra indartu dugula, alde batetik apustu eginez enplegagarritasun aukerak sortzeko, baina ez bakarrik gizarte bazterketa arriskuan edo egoeran dauden pertsonentzat, baita langabezian edo lan egoera prekarioan dauden pertsonentzat ere”. “Eta bestetik, erantsi du- ibilbide orri bat martxan jarri dugu Gipuzkoako gizartearen zahartzeari aurre egin diezaiogun”.

Bestalde, adierazi du Espainiako estatuan zabaltzen ari diren “elkarrizketa falta, muturreko joerak eta noraezaren aurrean, Gipuzkoa indartu behar dugula”. “Izan ere, Estatuko lider eta alderdi nagusiengandik espero dezakegun gauza bakarra dira polemikak, elkarrizketa egoera eta erabateko blokeoa. Ez Sánchez, ezta Espainiako eskuina ere, ez dira pentsatzen ari euskal gizarteak eta gipuzkoarrok gaur egun ditugun desafioetan. Hauteskundeetan soilik gerturatzen dira hona, eta gainera proposamenik gabe etortzen dira, Gipuzkoarako proiekturik gabe”.

Bestalde, Joseba Agirretxea Kongresurako EAJ/PNVko hautagaiak adierazi duenez, Euskadin “gauzak ez ditugu bakarrik desberdin egiten, baita ere gauza desberdinak egiten ditugu”. Eta gogorarazi du bere garaian Estatuko Mendekotasun legearen “aurka jarri ginela”, baina martxan jarri zenetik Euskadi dela lege hori “betetzen duen bakarra”. Horren harira, salatu egin du Madrilgo joera “gure eskumenak inbaditzeko, Estatuak lege zentralistak bultzatzen baititu, kafea denontzat. Eta Euskadiren eskumena baldin bada, ez dugu halakorik onartuko, eta Madrilen jarraituko dugu Euskadi kohesionatu eta soziala aldarrikatzen.”

Eta Josu Mendikute Eibarko EAJ/PNVko alkategaiak nabarmendu du Eibar lurraldearen “motor ekonomikoa” izan da, eta hala izan behar duela “etorkizunean ere”. Horren ildotik, esan du Eibarrek “proiektu traktoreak” behar dituela, hiria eraldatuko dutenak, eta horri helduko diotela. Eta bestetik, beharrezkoa dela Eibarko espazioei buruz hitz egiteaz gain, Eibarrek espazioan duen tokiari buruz ere hitz egitea. Izan ere, gure alderdia da horretaz hitz egiten duen bakarra, hau da, nola ikusten gaituzten Gipuzkoan, Euskadin eta Europan. Beraz, lanari ekingo diogu Eibar erreferente izan dadin”.

Amaitzeko, Olanokadierazi du Gipuzkoa “indartsua eraikitzen ari garela ekonomia arloan, kohesionatua gizarte arloan, indartsua erakundeen aldetik; elkarlanean aritzen dakien Gipuzkoa, lurraldeko eskualde guztien artean eraikia, eta gipuzkoar guztion etorkizunari heltzen dakiena”.Horregatik, gizarteari dei egin dio “lankidetzan” jarraitu dezan, “proposamenei eta partaidetzari bide emanez. Hain zuzen, gizartearen inplikazioa lortu eta herritarren partaidetzara ireki ezean, ez du ezertarako balioko”. “Beraz, denon artean eraiki behar dugu etorkizuna, gizartea erdigunean jarri eta aldaketaren lidergoa emanez”, ondorioztatu du hautagai jeltzaleak.

Advertisements
  1. Utzi iruzkina

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: