Agurne Barrusok eta EH Bilduk irtenbideak bilatzea baino, beren burua zuritzea dute helburu.

BergarakoEAJ

Kanpoko igerilekuaren proiektua nahiz obraren esleipena Agurne Barruso buru zuen EAE-ANV eta ARALARen gobernuak egin zituen, datu hauek, herritar ororen esku daude Udaletxean. Bakoitzak hartutako erabakien erantzukizuna bere gain hartu beharra dauka, erabaki hauek zuzenak nahiz okerrak izan, eta herritarren arazoei irtenbideak bilatu

Bergarako EAJ-PNVk, igerilekuaren inguruan sortutako polemika eta Agurne Barruso alkate ohiak egindako adierazpenenak argitu nahi ditu.

EAJ-PNVk argitu duenez, 2004eko apirilean, Vitoriano Gallastegi(EAJ-PNV/EA) alkate zela, Igerilekuen Proiektuaren lehen fasearen proiektu teknikoa onartu zen eta ondorengo bi urteetan, hurrengo faseak garatzen joan ziren, 2006an, Vitoriano Gallastegi Udalaren buru zelarik, Igerilekuaren eraikina zabaldu zen arte.

2006ko inaugurazioaren ostean, gobernu taldeak, Club Deportivo Bergararekin mantentzen ari ziren negoziaketek eskaintzen zuten aukera berria ikusirik, Agorrosingo kirol esparruaren inguruko azterketa integral bat egiteko tartea hartzea erabaki zuen, futbol zelaia barne, azken hau Udalaren esku geratzeko aukera baitzegoen.

Aukera berriak bilatzeko azterketa horretan, 2007ko hauteskundeak etorri ziren eta EAE-ANV, Agurne Barruso buru zuela, alkatetzara iritsi zen. Hurrengo urtean, 2008an, Agurne Barrusok kanpoko igerilekuaren proiektua aurkeztu zuen Hirigintza Batzordean eta urte horretan bertan, igerilekuen eraikuntza esleitu zuen jeltzaleek diotenez.

Datu hauek, herritar ororen esku daude Udaletxeko aktetan, publikoak baitira eta argi eta garbi uzten dute EAJ-PNVren aburuz, Agurne Barrusok, bere burua zuritze aldera, behartuta zegoela dionean, gezurretan ari dela. Kanpoko igerilekua egitea bere erabakia eta bere gobernuarena izan zen. Ez da zilegi, momentu hartan hartutako erabakiaren erantzukizunetik ihes egin nahi izatea eta horretarako besteak erantzule egitea. Gobernuek eta alkateek, agintean egonda hartutako erabakien erantzukizuna beregain hartu behar dute eta ez besteei errua bota beren burua zuritu nahian.

Jeltzaleek diotenez “EAJ-PNVk oso argi du gai hau eta herritar ororen zalantzak argitzeko prest gaude”. “Orain garrantzitsuena bakoitzak bere ekintzen erantzukizuna beregain hartu eta kanpoko igerilekuei irtenbidea bilatzea da, herritarrek, beren arazoak konpontzeko eta ez besteei gure erabakien errua botatzeko jartzen baitute beren konfiantza udal ordezkariengan”.

“Igerilekua txiki geratu zela ireki zen San Juan egunean bertan geratu zen argi. Geroztik legegintzaldi hura eta hurrengoa izan zituzten gaiaren inguruan hausnartu eta irtenbideak bilatzeko, baina orain arte ez diote gaiari heldu” dio EAJ-PNVk.

“Argi dago gai honetan Agurne Barruso alkate ohia ez dagoela lasai. Esan ohi den bezala, excusatio non petita accusatio manifesta” amaitu dute jeltzaleek.

Advertisements
  1. Utzi iruzkina

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

%d bloggers like this: