BERGARAKO EAJ-PNVk UDAL ZINEGOTZI BERRIA AURKEZTU DU

– Iñaki Arregi Akizuk, Auzoetako, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko batzorde-burua izandakoak, zinegotzi kargua utziko du datorren asteleheneko ohiko Osoko Udal Batzarrean eta Irune Galarraga Ezenarrok hartuko du haren lekukoa

Bergarako EAJ-PNVk Irune Galarraga Ezenerro aurkeztu du gaur Bergarako udal gobernu taldeko zinegotzi berri gisa, izan ere, Iñaki Arregi Akizuk uko egin dio zinegotzi karguari.

Auzoetako, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzorde-burua izandakoak datorren asteleheneko ohiko Osoko Udal Batzarrean utziko du zinegotzi kargua. Arregiren hitzetan, “esperientzia paregabea izan da eta herriaren izaera barrutik ezagutzeko aukera izan dut. Nirekin lanean aritu diren guztiei ere nire eskerrik beroenak eman nahi dizkiet, zuek guztiokin lan egitea samurra eta aberatsa izan delako” adierazi du. Zinegotzi ibilbideari amaiera eman dio, betidanik bere esparrua izan den gizarte alorrean lan egiteko. “2017ko urtarriletik aurrera, nire eginkizunen artean izango ditut: elikagaien bankoa, etorkinak, bizikidetza edota elkarteen ekintzetan parte hartzea” gehitu du. “Nire ordezkoari zorte ona opa diot, lanerako talde bikaina du eta ziur naiz, ezin hobeto egingo duela bere lana” amaitu du.

Haren lekukoa, beraz, Irune Galarraga Ezenarrok hartuko du. Bergarako Uri Buru Batzarreko lehendakariak, Mikel Letek, aurkeztu du zinegotzi berria. “Lehenik eta behin, Iñaki Arregiri eskerrak eman nahi dizkiot denbora honetan egin duen lanagatik eta herriarekin eta herritarrekin erakutsi duen konpromisoagatik. Bera ordezkatuko duen pertsonari, Irune Galarragari, ere eskerrak eman nahi dizkiogu proposamena onartzeagatik” esan du. “Gaitasun eta erantzukizun handiko emakumea da eta egun, Arrasateko Aita Meniko ospitaleko erizain zuzendaria da. 41 urte ditu eta 3 semeren ama da. Bere esperientzia kontutan izanik, ziur gaude ekarpen izugarria egingo diola taldeari” adierazi du Letek.

Letek Irune Galarraga zinegotzi berriari hitza eman dio eta honek kargua ilusioz, arduraz, konpromisoz eta lan egiteko gogo handiz hartu duela azpimarratu du. “Erronka eta esperientzia berri bat da niretzat; gogotsu egingo dut lan herriaren eta herritarren alde gobernu taldeak orain artean egindako lanari jarraipena emateko” amaitu du.

BERGARAKO EAJ-PNV
Bergaran, 2016ko azaroak 23

Advertisements
  1. Utzi iruzkina

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

%d bloggers like this: