Elena Lete, Bergarako Alkate berri izendatu zuten atzo

Elena Letek, bere izendapenean esandako hitzak:

“Eskerrik asko guztioi,

Ilusioz eta indarrez ekiten diot ardura berri honi, ohore bat delako norberaren herriko alkatea izatea. Baina alkate batek, berak bakarrik, ezin du ezer egin; beraz, nerekin batera udal gobernua hartu duen lantaldeari eskerrak eman nahi dizkiot, bidean topatu dugun egoera berezi honetan azaldu didan babesagatik eta laguntzagatik.

Baina alkate batek eta udal gobernu batek, bera bakarrik, ezin du ezer egin; beraz, udal korporazioko beste taldeen ekarpenak jasotzeko eta elkarrekin eraikitzeko nire prestutasuna erakutsi nahi dizuet, horien bitartez Bergara hobeago eta aniztasunago lortuko dugulakoan.

Baina alkate batek, udal gobernu batek eta udal korporazio batek ezin du ezer egin udal langileen laguntza, kooperazio eta koordinazioa uztartzen ez badugu eta tarte labur honetan laguntza osoa erakutsi didaten moduan aurrerantzean horrela jarraituko dugulakoan nago.

Ez dago ahazterik legealdia hasi zenetik Juanje Alberdik egindako lana nire abiapuntua izango dela, noski bihotzez egindako lana eskertu nahi nion ez bakarrik pertsonalki baizik eta erakunde moduan ere bai, bere laguntza eta babesa ezinbesteko izan da niretako eta.

Egun hauetan askok zoriondu egin didate eta horren ostean beti erantzunkizun handi honen kezka aipatu didate, bai erantzunkizun handi bat dela somatzen dut eta erantzunkizun hau aurrera eramateko zer nolako birtuteak izan beharko nituzkeen inguruan gogoeta egin dut; Aristoteles filosofoak esaten zuen oinarrizko birtuteak templanza, fortaleza eta justicia zirela.

Ziuraski gauregun hauek birtuteak izaten jarraituko direla edo nik horrela usten dut, behintzat, baina   gaur egungo kontzeptuarekin lan egitearren nik uste gobernu berri honi gobernantza bidean pausuak ematea dagokio; hau da, erabakiak hartzeko gizarte eta udal erakundeak lana elkarrekin egin beharko lukete eta gure ekarpena arlo honetan, bai edo bai, partaidetza sendotzeko eta uztartzeko neurriak eta tresnak jorratzea izan beharko da.

Ausnartzeko egun aproposak izan ditut eta gobernantzaren barruan osagai asko sartu beharko direla ikusi dut: partaidetza, legalitatea, gardentasuna, erantzunkizuna, adostasuna, justizia, eraginkortasuna eta sentsibilitatea. Ez da ba erronka makala, baina espero hemen zaudeten guztieen ekarpenekin lortuko dugula, denok interes bakar bat daukagulako “ Bergara herria”

ESKERRIK ASKO”

DSC_0505

Advertisements
  1. Utzi iruzkina

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: