ELENA LETE IZANGO DA BERGARAKO ALKATETZAN JUANJE ALBERDIREN LEKUKOA HARTUKO DUEN ZINEGOTZIA

DSC01583

  • Atzo egindako Batzarrean aho batez erabaki zuen Bergarako EAJk Elena Lete Alberdiren ordezko izendatzea
  • Uri Buru Batzarreko lehendakariak azpimarratu du, ordezko ezin hobea dela bere formakuntzagatik, lan eskarmentuagatik, administrazioaz duen ezagutza zabalagatik eta taldean lan egiten ohituta dagoen pertsona izateagatik

Elena Lete Garcia, 50 urteko emakumea, bergararra, egun Bergarako Udaleko Hirigintza Batzordeburu eta 2013. Urtetik Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaria, aurkeztu du EAJ-PNVk Bergarako alkatetzan Juanje Alberdiren ordezko gisa.

Mikel Lete, Bergarako Uri Buru Batzarreko lehendakariak aurkeztu du Elena Lete. “EAJ-PNVren asanblean aho batez hautatua izan ondoren, Alberdiren lekukoa nork hartuko duen jakinarazi nahi dizuegu” zioen Letek aurkezpenari hasiera emanaz.

Elena Lete Garcia, lanbidez aparejadorea, Arrasateko Udaletxean 22 urtetan lan egina da, hirigintzako teknikari bezala, obretako teknikari bezala eta mantenu eta zerbitzu buru bezala. Aipatu modura, egun Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolakuntza eta Hirigintza Zuzendaria da. Ezkondua da, hiru seme alaben ama eta euskaldun berria.

“Bergarako alkate izateko profil egokia duela uste dugu”, jarraitu du Bergarako UBBko lehendakariak. “Ikusten duzuen bezala, emakume prestatua da Elena eta sarritan esan dugun bezala, talde oso ona dago jada Udaletxean eta alkate postua betetzeko beste aukerarik bazegoen arren, Elena bereziki egokia dela uste dugu, oso pertsona prestatua izateaz gain, administrazioaz ezagutza zabala duelako, lan eskarmentu handia duelako eta baita taldean lan egiten dakien emakumea delako”, bukatu du Mikel Letek.

Bergarako EAJ-PNVren lehendakariak hitza eman dio ondoren hautatu berri duten alkategaiari, bere onarpena eskertuz.

Hona Elena Leteren hitzak:

“Eskerrik asko, Mikel, zure hitzengatik eta Bergarako alkatetzan Juanjeren lekukoa hartzeko niregan jarri duzuen konfiantzagatik. Esan duzun bezala, zinegotzi talde bikaina dugu eta badakit denen laguntza izango dudala egin beharreko lan hau aurrera eramaten jarraitzeko.

Ilusioz eta indarrez ekingo diot ardura berri honi, norberaren herriko alkatea izatea baino ohore handiagorik ez bai dago.

Erantzukizun handia dakarren ohorea da halere, beraz ez da erabaki erraza izan.

Ezagutzen ditut nire bizitzan sortuko dituen aldaketak, bizitza nahiko pribatu batetik bizitza publiko batera pasatzea adibidez.

25 urtetan herri administrazioan lan egin ondoren gainera, ondo dakit alkate izateak berarekin dakartzan ardura eta lanak ez direla nolanahikoak.

Badakit horrek nire familiarentzako denbora ere kenduko didala, eta horregatik familiaren oniritzia jasota hartutako erabakia izan da hau .

Funtzio publikoan itsu sinesten dut, lehen langile moduan eta orain ordezkari publiko bezala eta horrek ere lagundu dit erantzukizun hau onartzeko momentuan.

Eta berriz ere, eskerrak eman nahi dizkiot aukera honengatik, Bergarako EAJ-PNVri eta eskerrak eman nahi dizkiot baita ere nire udal talde den eta izango denari beren babes eta konfiantzagatik. Eta, nola ez, baita oraindik alkatea den Juanjeri, orain arte egindako lanarekin bidea jorratuta uzteagatik.

Guzti hau esanda, ekainetik hasita daukagun lana gogoz jarraitzeko prest naukazue.”

BERGARAKO EAJ-PNV

Bergaran, 2015ko abenduak 3

 

Advertisements
  1. Utzi iruzkina

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: