BALANTZEA EGITEKO GARAIA

Debagoienean lau urteko hau ez da izan itxaso barearen pare, badira zenbait gai biztanleak astindu dituztenak eta kalera protestan irtetea ohiturarik ez zutenak ere mugi arazi dituztenak. Atez ateko hondakin bilketaz ari naiz, adibidez. Ez da giro Debagoieneko zeinbait herritan, Bergaran Eskoriatzan, Aretxabaletan edo Oñatin jendea haserre dabil, sistema berak dituen arazoez gain, Debagoieneko udal gobernuen jarrera izan da jendeak gehien gaitzetsi duena. Gure bailara ukitzen duen azpiegitura handi eta beharrezkoa, Deskarga, hauzitan sartuta dago. Geldirik, langileak langabezian, Antzuola eta Bergarako lurjabe kaltetuak inpotentziaz beterik, beraien eremuak konpontzeko beste bi urte luze itxoin beharko bai dituzte gutxienez. Egunero joan- etoarrian ibiltzen diren auto eta kamioi gidariak, arriskuz betetako errepide horretan egunero tentsio batean ibili behar. Epeleko konpostaje planta ere ez dira oraindik eraikitzen hasi lau urte eta gero. Gure hondakin organikoak ezin ditugu bertan konpostatu eta kanpora bidali behar horretarako diru mordoa ordainduz eta kutsadura areagotuz. Guzti honen irtenbidea ez da epe motzean ikusten eta hori kezkagarria da.

Aintzane Oiarbide

Bergaran, 2015eko martxoak 17

Advertisements
  1. Utzi iruzkina

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: