EAJk eskatu dio Bergarako alkateari geldiarazi ditzala Mankomunitateak atez atekoarekin lotuta hartutako erabakiak

 

Bergarako EAJko ordezkari Aintzane Oiarbide eta Victoriano Gallastegik agerraldia egin dute goizean Batzokian eta eskaera zuzena egin diote alkateari: “EAJk eskatzen dio Bergarako alkateari, planteatzen duen prozesuaren ondorioz benetan denon artean erabakiko badugu bilketa sistema, Mankomunitateko lehendakariorde denez, berehala geldiarazi ditzala atez ateko hondakin bilketari lotuta dauden lehiaketa, inbertsio eta adjudikazio guztiak, benetako parte-hartze prozesua amaitu arte gutxienez”. Bergara Garbiak abian jarritako ekimenari dagokionez, bestalde, esan dute izandako erantzunak erakusten duela udal gobernuak ezin duela jarraitu orain arte moduan jokatzen.

Bergarako Uri Buru Batzarraren prentsa oharra, osorik:

“Asko aldatu dira gauzak Bergaran hondakin bilketa sistemari dagokionez azken aste honetan.

Gure udal taldeak eskatutako atez ateko sistemari buruzko pleno monografikoaren ondorioz, bergarar asko ohartu ziren udal gobernuak erabaki politikoa hartuta zuela atez ate ezartzeko gure herrian. Tartean Bergara Garbia plataformako kideak zeuden, eta alkateari galdetu zioten 5. edukiontziaren alde eta atez ateren aurka bildutako sinaduren erantzuna ea zein zen”. 

“Atez ateren aurkako iritzia emateko era bat besterik ez”

“Plataformak, hurrengo egunean, eman zuen prentsaurrekoan Bergarako gobernuaren jarrera salatzeaz gain ekimen bat jarri zuen martxan. Bergarako etxeetan, bakoitzak zintzilika zitzala zabor poltsak atez ateren aurkako protesta bezala. Bergarara datorren edonork ikusi dezake, milaka bergararren protesta balkoietan. Hedabide desberdinak ere badabiltza Euskal Herri osoan zabaltzen protesta mota kurioso hau. Gure ustez, protesta mota ez da ez agresiboa ez konfrontatzailea. Atez ateren aurkako iritzia emateko era bat besterik ez da”. 

Bilduk gobernatzen duen beste herri batzuen bidea jarraitzeko eskaera

“Agerraldi honetan, Bergarako udal gobernuari lehenik eskatzen diogu, Bilduk gobernatzen duen beste herri batzuen bidea jarrai dezala 5 edukiontziari benetako aukera bat emanez. Urretxun, Zarautzen, Beasainen emaitzak asko hobetu dira sistema hau jarriz geroztik. Urnietan ere, EAJko alkatea egon arren, alderdi guztiek bat egiten dute, Bilduk barne, sailkatutako hondakin sistema bilketari 5. edukiontzia gehituz.

Bergarako gehiengoak ere hori adierazi du sinadura bitartez eta orain zintzilikatutako poltsen bitartez. Behartuta egitea baino pedagogia bidez emaitzak hobetzearen aldeko apustua egiteko eskatu diogu behin eta berriz udal gobernuari”.

GEHIAGO IRAKURTZEKO→

 

 

 

Advertisements

  1. Utzi iruzkina

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: