Bergara garbiak dio alkateak ez diela eman “ganorazko erantzunik” planteatutako galderen aurrean

Hiri hondakinak atez ate batzearen kontra dagoen Bergara Garbia plataformak salatu du Bergarako alkateak ez diela eman “ganorazko erantzunik” planteatutako galderen aurrean. Jesus Elortza alkatearekin eta Leire Iruin Ingurumen zinegotziarekin joan zen astean izandako batzarraren balorazioa jasotzen duen oharrean kritikatu du Bergara Garbiak alkatearen jarrera. Joan zen asteko batzar hura “adeitsua” izan zela nabarmendu zuten bi aldeek eta “komunean zenbait puntu” dituztela ere bai.

 

Oraingo oharrean kritikoago agertu da Bergara Garbia. “Ordu eta erdiko bilera izan zen eta ia-ia sartu ginen erara atera ginen Udaletxetik” diote oharrean. Izan ere, haien ustez, alkateak ez zuen “ganorazko erantzunik eman” planteatutako galderei. “Adibidez: 4.691 bergararrek atez atekoaren aurkako oihu formala eta bosgarren edukiontziaren aldekoa egiten dutela-eta, zergatik ezin da, zergatik ez da posible, kontsulta bat egitea Bergaran?”. 

Bergara Garbiakoek halaxe diote, batzarraren gainean:

“Alkatearen esanetan, behartu egin behar da jendea gauzak egiteko, Francok egiten zuen erara, bere hitzetan atez atekoa da aukera bakarra nahiz eta ezinduak eta adineko jendea baztertu eta isolatura kondenatu. Bosgarren kontenedorearekin eta birziklapen on batekin erraztu daitezke arazo gehientxoak”.

“Bitartean, zigortu eta behartu da alkatearen alternatiba. Bergara Garbiarena, aldiz, kontzientziatzea, heztea, zabor gutxiago egitea, birziklatzea eta bosgarren ontzia jartzea ingurugiroaren aldeko apustu sanoa eginez”.

“Bilera bukatzeko, gure desadostasuna erakutsi genion alkateari atez atekoaren erabilerarekiko, eta argi eta garbi utzi genuen gure bidetik jarraituko dugula. Gure iritziz bosgarren kontenedorea aukerarik onena delako. Bitartean zabor poltsak ornituko dituzte Bergarako leiho eta balkoiak. Kontsulta orain!, eman hitza herriari!”.

 

GEHIAGO IRAKURTZEKO→

Advertisements

  1. Utzi iruzkina

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: