EAJ-PNV-K ALDUNDIARI ESKATU DIO, AURREKONTUAREN BIDEZ ATEZ ATEKO BILKETA SISTEMA DIRUZ EZ LAGUNTZEKO.

Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok esan duenez, “Gipuzkoako Batzar Nagusiek ezin dute onartu zabor-bilketan Gipuzkoak atzera egitea”.

Gipuzkoako Foru Aldundiak herenegun jakinarazi zuenez, aurten 547.592 euro emango dizkie hiri hondakinen berrerabilera eta prebentziorako proiektuei. EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok honakoa esan du: “Berri hori eta Bildu 34 herrietan atez atekoa jarriko duelakoa bat egin dute denboran”.

Olanoren ustez, “bilketa-sistema hori garestiagoa, jasangaitza eta zorrotza da eta gainera, Birziklatzearen eta kontzientziazioaren kultura inposizioagatik aldatuko du”. Ildo beretik, jeltzaleen bozeramaileak azpimarratu duenez, “Batzar Nagusiek ezin dute onartu zabor-bilketan Gipuzkoak atzera egitea”. Olanoren aburuz, “aldundiak orain arteko bidetik jarraitu behar du eta, era berean, Europako zabor-kudeaketarako eredu aurreratuenei so egin behar die”. 

Honenbestez, EAJ-PNVren bozeramaileak ebazpen-proposamena aurkeztu zuen atzo. Bertan, aldundiari segidakoa eskatu dio: “Aurrekontuaren bidez atez ateko bilketa-sistema diruz ez laguntzeko”. Markel Olanok esan duenez, “Batzar Nagusiek ezin dute onartu aldundiak diruz laguntzea ekonomia zein ingurugiro ikuspegitik kudeaketa-eredu jasangaitza; izan ere, eskumenik ez du eta derrigortutako eredua da”.

  1. Dejar un comentario

Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.

Únete a otros 55 seguidores